Ardanatz – TANGORRI (839m) – Noain

DESKRIBAPENA

Ibilaldia parke baten ondoko errepidean dagoen kurba zahar batean  hasten dugu;  Ardanatz herrixkara igoko gara zuzenean eta GR-220 ko seinale zuri-gorriak  jarraituz herriko  goiko aldetik abiatuko gara porlanezko pistatik;  gero hartxintxarrezkoa izango  da baina beti pista nagusiari jarraituz   ur-andelaren  ondotik pasatzen gara.  Mendixkan eskuinera jotzen dugu, jaitsiera arinaren ondoren gorantz egingo  dugu eta  lehen  tontorra pasako dugu, Tangorri (845m);   gutunontzi bat bidearen ezkerretara dagoelako konturatzen gara. Ehiztari-txabola bat pasa eta jaitsieran goaz  bidegurutzeraino;  hemen eskuinera eta gorantz  biratzen dugu. Hau baino lehen, aipaturiko bidegurutzera iritsi  gabe, eskuin aldera  ibilbidea moztuz goiko pistara doan bidexka ikusiko dugu.  Pista honek eskuinera biratzen du eta Aranguren-erantz jaisten da,  horregatik ezkerrera doan  bide belartsua hartuko dugu.

Pinuen arteko bidexka jarraitzeko seinale batek desbideratzen gaitu ezkerrera.  38 zenbakidun usategitik pasatzen gara.  Mendixka batera jaitsi, pistara itzuli eta ezkerrera sartuko gara  egur-estalgune baten ondoan. Ezpel artean  gailurra  lortuz   33 . usategira  iritsiko gara. Gailurretik doan bideari jarraituko diogu eta 27. usategiaren ondoan alanbre-hesia  gurutzatuko dugu. Hemendik tarte batera  bideak altuera galtzen du lur gorabeheratsu eta harritsu artean; hori gaindituta  gaina utziko dugu eta pinu eta haritzen artean sartuko gara gero  bide zabalagora irteteko.  Aurrera jarraituko dugu.

Bideak altuera galtzen du pinudian. Seinale batek ezkerrara egin behar dugula markatzen du. Arrastoa laster  iristen da zonalde garbira. Laborantza-lur batek hegaletik banantzen gaitu. Hura gurutzatu baino lehen ezkerretik goialdea lortuko dugu. Lur-landuaren goiko muga alanbre-hesiaren ondoan gurutzatzen dugu.  Pintura eta mugarrien seinaleez igoera gogorraren ondora iristen gara eta  maila batzuez baliatuz Irulegi (893m) tontorrean aurkituko gara. (Izen bereko gazteluaren hondamenak).

Erlaitz belartsura jaitsi eta   gurutzatu ondoren Hegoranzko   norabidean  jarraitzen dugu. Bidegurutzean ezkerreko adarra hartuko dugu. Mailaz eta barandaz  egokitutako jaitsiera tarte  sendoa dugu aurrean. Mendixka batera iristsiko  gara, gurutzatuko dugu eta zuzen aldapa gogorretik  igotzen hasiko gara. Atseden txikia eta berriro igoera ondoren  mailetatik jaisteko. Harizti batean sartzen gara; basoaren erdian bidegurutze bat dago, seinaleei jarraituz eskuinera hartzen dugu. Bide zabalagora helduko gara eta jaisten jarraituko dugu.  Bide batekin gurutzatuko gara, aurrez-aurre bi daude baina eskuinekoa, SL seinaleak dituena hartuko dugu.

Bide zabalena alde batera utziko dugu bi mugarriz seinalatuta dagoen bidexka hartzeko eta horretatik apenas ikuspenik eta nekez hautematen den Pagadi edo Zenborain (887m) gailurrera iristeko. Bideari jarraitzen diogu, beste bide batekin bat egingo dugu  eta aurrera jaisten jarraitzen dugu. Kurba batean “Poche de Andricain” deritzonera  ateratzen gara. Jaitsieran  ezkerrera goi-tentsio-zutoin bat dago. Tentsio-linearekin lerrokatzen den bidera irteten gara. Mendixkara iristeko alanbre-hesia jarraituko dugu nahiz eta mendixkatik gertu  bidea ereintzak erdimoztuta eduki.

Aurrera jarraituz  bide zabalak altuera irabazten du sastraken eta haritzen artean. Tontorrera ailegatzeko , ezpel artean ezkerrera doan bide estua hartuko dugu. Koska  harritsuan ezkerreko bidea hartzen dugu. Usategi eta  ehiztari-etxolak agertzen dira berriro. Bi kilometro aurrerago alanbre-hesia  gurutzatu  eta Taxoare (672 m.) zeharbideko azken gailurrera iritsiko gara.  Bideak  alanbre-hesiari  erantsita dirau. Seinaleei jarraituz hartzen dugu bidea, eta bi gordailu handien ondotik pasatuz alfaltozko orgabidetik Noain-era helduko gara.

 

DESCRIPCION

Empezamos en la carretera junto a un parque, antigua curva, subiríamos directamente a Ardanatz y con señales blanquirrojas del GR-220 salimos por la parte alta del pueblo por pista cementada;  pasamos junto al depósito de aguas, siguiendo siempre la pista principal, ya de grava. En el collado torcemos a la derecha, después de un ligero descenso subimos y pasamos por el primer alto, Tangorri (845 m.), nos damos cuenta porque hay un buzón a la izquierda del camino. Pasamos junto una chabola de cazadores y comenzamos un descenso hasta un cruce, donde giramos a la derecha ascendiendo. Antes de esto  veremos un sendero a la derecha que ataja y remonta a la pista superior sin llegar a dicho cruce. Esta pista gira a la derecha y baja hacia Aranguren, por lo cual cogemos un camino herboso a la izquierda.

Una marca nos desvía a la izquierda, por sendero, entre pinos. Pasamos por la palomera numero 38. Descendemos a un collado, volvemos a la pista, para  meternos a la izquierda, junto a un cobertizo de leña. Ganamos la cresta entre bojes, para llegar a la palomera 33. Seguimos el sendero que recorre la cresta, cruzamos una alambrada junto a la palomera 27. Al rato la senda pierde altura por un terreno accidentado y rocoso, tras el cual abandonamos la cresta y nos metemos entre pinos y robles y salimos a un camino más ancho. Seguimos de frente.

El camino pierde altura en el pinar. Una señal indica  desvío a la izquierda. La traza llega pronto a terreno despejado. Nos separa de la ladera un terreno de cultivo. Antes de cruzarlo ganamos, por la izquierda, la parte superior. Junto a la alambrada cruzamos el límite superior del cultivo. Con señales de pintura e hitos llegamos al pie de la fuerte subida, que con algunos escalones nos lleva a Irulegi (893 m.) (Ruinas del castillo del mismo nombre).

Descendemos a una repisa herbosa y tras cruzarla seguimos dirección Sur. En la bifurcación tomamos el ramal izquierdo. Fuerte descenso con tramo acondicionado de escalones y barandilla. Llegamos a un collado, lo cruzamos y comenzamos a subir recto por fuerte pendiente. Pequeño descanso y nueva ascensión seguida de un descenso con escalones. Nos metemos en un robledal;  en medio del bosque hay una bifurcación, tomamos a la derecha siguiendo las señales. Desembocamos en un camino más ancho, descendemos. Nos cruzamos con un camino, de frente salen dos, tomamos el de la derecha con señales, también, de SL.

Por una senda, a la derecha, señalada con dos hitos abandonamos el camino más ancho para llegar a la cima de Pagadi o Zenborain (887 m.), apenas perceptible y con nula visibilidad. Seguimos el sendero, nos juntamos con otro y seguimos descendiendo de frente. En una curva nos asomamos al Poche de Andricain. Descendemos, a la izquierda hay un poste de alta tensión. Salimos a un camino que se alinea con el tendido. Cercanos al collado el camino está semicortado por el sembrado, seguimos la alambrada para llegar al collado.

Seguimos de frente, el ancho camino va ganando altura entre matorrales y robles. Para llegar a la cresta tomamos un estrecho sendero, a la izquierda, entre bojes. En un escalón rocoso tomamos la senda de la izquierda. Vuelven las palomeras y las casetas de cazadores. Dos kilómetros más allá cruzamos una alambrada y llegamos a la última cima de la travesía Taxoare (672 m.). El camino sigue pegado a la alambrada. Siguiendo las señales tomamos la senda, que después de pasar junto a dos grandes depósitos, por carretil asfaltado nos lleva a Noain.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.