Pako Iriondo joan zaigu

Pako Iriondo

Joan zen larunbatean jakin genuen Pako laguna hil zela.

Ez dut esango gazte hil zela edo sinistu ezinik geratu nintzenik, baina halako ikutu bat sentitu nuen nere bihotzean.

Ez naiz  Euskal Mendizale Federazioan egin zuen lan itzela goraipatzen hasiko, baina Deporreko mendi saileko ordeakaria izan nintzen urteetan, harreman dezente izan nuen berarekin, eta esan dezaket gure klubarekiko begirune berezia zuela.

Behar bada C.D.E.ko bazkide izana zelako, edo Eibarren lagun asko izan zituelako, baina beti arduratzen zen gure elkartearen egoeraz.

Zer esanik ez, 1999an bai Deporrek, eta baita Euskal Mendizale Federazioak ere 75 urte bete zituztenean. Gure elkartea ere Federazioaren sortzaileetako bat izanik, ekimen pilla bat burutu genuen elkarrekin. (Esate baterako, Aralarko San Migelen Euskal lurralde guztietako ordezkariek gure makilak elkartu genuenekoa, edo Elgetara urtemuga ospatzera antulatu genuen ibilaldia eta jaia. Horrek guztiak, gure arteko harremana sendotzea ekarri zuen.

Bizitzaren aldaketegatik, azken boladan ez nuen asko ikusten, baina argi eta garbi esan dezaket bai nere, eta baita Klub Deportiboaren lagun on bat joan zaigula.

Eskerrik asko Pako, eta nahi duzun arte.

Antton Aldalur.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude