Larraona- AKUANDI Koba – LOS CRISTINOS Leizea – MURUBE (1.218m) – Larraona

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/AKUANDI KOBA-LOS CRISTINOS-Larraona-cjt.gpx”]

Ameskoa ibarreko Larraona herriaren ekialdean hasiko dugu ibilaldia; erepide nagusian dagoen harraska baten ondotik iagaroko gara, marka zuri-berdeak; ezkerrera egingo dugu errepidea utzirik. Norabide-taula aurkitu eta jarraituko dugu (SL bidea-NA 22 Larraona-Aranaratxe).

Aurrerago langa bat pasa eta desbideratzea (002) aurkituko dugu zutoin adierazgailu batean; alde batera utziko ditugu Aranaratxerantz doazen marka zuri-berdeak eta aurrera, goruntz joko dugu mendi gainera joateko; IARATE atakan langa zeharkatuko dugu; ekialdeko norabidean jarraituko dugu mendi-ebakidura eskuin aldean mantenduz; aurrera jarraituz alanbre-hesia pasako dugu; Lorentzo donearen baselizara ailegatuko gara, iparralderako norabidean doan pista jarraitu eta mendi ertzetik urruntzen joango gara; langa igaro eta laster pista alde batera utzi eta ezkerrera joko dugu AKUANDI koba zulora joateko.

Pistara bueltatu behar gara eta bertatik jarraitu; toki argi batera heltzen garenean aurrera doan pista alde batera utzi eta ezkerrera doana jarraituko dugu (003); pista honetatik beste toki argi batera helduko gara; une honetan pista utzi eta ezkerrera jo behar dugu LOS CRISTINOS leize zulora joateko. Hego mendebalderako norabidea hartuko dugu jarraitzeko; larre-gune batean eskuinera egingo dugu, mendebaldera; txabola ikusten da norabide horretan eta hego mendebalderako norabidean gorantz joango gara Benito donearen baselizara.
Hemendik aurrera bi aukera ditugu:

.- Lehenengoa: (1,5 km) Hego mendebalderantz jaisten den pista hartu , eta hori jarraituz, kanadiar-igarobidea deritzona zeharkatu eta Larraonara helduko gara. (Kobara joan direnak)

.- Bigarrena: (6,5km): Benito donearen baselizatik ipar norabidean doan pista hartu eta bidegurutze batean (004) ezkerra jo mendebalderantz doan pistatik; txabola bat ikusten dugunean eta pistak biratzen duen unean (005) mendebalderako norabidean jarraituko dugu belarrezko bidetik, (Aldarana zutoina); bidea txabola ondotik igarotzen da, langa zeharkatuko dugu harresi batean eta aurreko norabidea jarraituz bidera ailegatuko gara. Adi, aurrerago (006): mugarria aurkituko dugu bide ertzean ezker aldera, bidea utzi eta pagadira sartuko gara antzinako bidea jarraitzeko (mugarriak eta marka horiak); hego norabidean jarraituko dugu eta Murube (1.218m) tontorrean dagoen buzoira helduko gara. Mendi gaina jaraituko dugu ipar ekialderako norabidean ondo bereiztutako bidexkatik; Isluze harkaitz ondotik igaroko gara eta igotzeko eskailera metalikoak daude (erpin geodesikoa dago bertan). Jaitsi eta bidexka jarraituko dugu, harresia bi aldiz zeharkatu eta mendi gaina jarraitu Benito donearen baselizaraino. Hemen, lehenengo aukerari helduz Larraonara jaitsiko gara. (Kobara joan ez direnak)

Periko Taldea. 2012-11-17

LARRAONA – LARRAONA: Cueva AKUANDI – Sima LOS CRISTINOS – MURUBE (1.218m) .

El recorrido se inicia en la zona Este de Larraona, municipio perteneciente al valle de Améscoa; en la carretera general pasamos junto al lavadero, marcas verdes y blancas; giramos a la izquierda dejando la carretera. Nos encontramos con un panel indicador de rutas que seguiremos, (ruta SL-NA 22 Larraona – Aranaratxe).

Pasamos una puerta, desvío en punto ( 002) con poste señalizador; dejamos las marcas verde y blanca que van a Aranaratxe y seguimos de frente subiendo para llegar al alto de la sierra; cruzamos una puerta en el portillo IARATE; seguimos dirección ESTE manteniendo el corte a la derecha; pasamos una alambrada y continuamos por el borde; llegaremos a la ermita San Lorenzo, seguimos la pista de la izquierda dirección Norte alejándonos del borde; pasamos una puerta y enseguida dejamos la pista y giramos a la izquierda para ir a la cueva AKUANDI.

Volvemos a la pista y seguimos por ella, llegamos a un zona clara y dejamos la pista que sigue de frente y tomamos la que sale a la izquierda (003); continuamos por ésta y llegamos a otra zona clara; aquí abandonamos la pista y nos dirigimos a la izquierda para buscar la sima LOS CRISTINOS. Para continuar salimos dirección Suroeste; en una zona de prados giramos hacia la derecha, Oeste, vemos una chabola a la derecha y subimos en dirección Suroeste a la ermita de San Benito.
Podemos decidir ahora por una de las dos opciones:

1ª.- (1,5Km) Tomamos la pista que baja en dirección Suroeste, pasamos un paso canadiense y continuando por ella bajamos a Larraona. (Los que han ido a las cuevas)

2ª.- (6,5Km) Desde San Benito cogemos la pista que va hacia el Norte, llegamos a un cruce (004) giramos a la izquierda, pista dirección Oeste; en el momento que divisamos una chabola dejamos la pista que gira (005) y continuamos dirección Oeste por camino de hierba, (poste Aldarana); el camino pasa junto a la chabola y pasamos una puerta en un muro de piedra y llegamos a un camino en el que seguimos manteniendo la dirección. Más adelante ATENCIÓN (006): encontramos un hito a la izquierda del camino, dejamos el camino y nos adentramos en el hayal para seguir un antiguo camino (hitos y marcas amarillas); tenemos que seguirlas dirección Sur y nos guiarán al buzón de Murube (1.218m). Seguimos por el cordal dirección Noreste por sendero muy marcado; pasamos junto a la Peña Isluze (VG) al que se asciende por escalera metálica. Descendemos y continuamos por el sendero, pasamos el muro de piedra dos veces, continuamos junto al cordal hasta llegar a la Ermita de San Benito, y allí tomamos la opción (1ª) para bajar a Larraona. (Los que no han ido a las cuevas)

Periko Taldea. 17-11-2012

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.