Haur eta gurasoentzako irteera: TALAIA – ATXURKULU

Goizeko 10:00tan Elantxobeko portuan elkartuko gara.

Gure ibilbidea portuan hasiko da. Hasteko, Iparraldeko moilatik Elantxobeko hirigunearen ikuspegi ederra izango dugu aurrean. Bertatik etxe guztiak aldats baten bilduta daudela ikusten da. Toki honetatik hasiko gara ibiltari, kofradiatik pasatzen garela aurrerantz. Hau izan da hasiera hasieratik herriko zentru ekonomiko eta soziala, batez ere arrantzak jaten ematen zuenean.

Kale nagusitik gora joango gara, hirigune zaharra zeharkatuz behetik gora. Ibilbide honetan kale nagusitik irtetzen diren kale estuak ikusiko ditugu. Goiko plazara heltzerakoan miradoretik portua eta ingurunearen ikuspegi zabala izango dugu. Hemendik gorantza igoko gara Alarre muinoan dagoen hilerrira heldu arte. Bide-gurutze honetatik gorantza doan bidea hartuko dugu Ogoño lurmuturreraino heltzen den bidea aukeratuz. Bideak otez eta txilarrez beterik dagoen lautadatxora eramango gaitu aldapa gogorra igo ostean. Ingurune honetan ohikoak diren hegazti batzuk ikusiko ditugu: Txinbo buztanluzea, pitxartxar arrunta edo berdantza, besteak beste.

Pinudiak eta eukaliptadiak zeharkatu eta gero artadi kantauriarraren eremura helduko gara, tontorrera heldu baino apur bat lehenago. Hemendik aurrera garai gutxiko arteak eta gurbitza gazteak ikusiko ditugu nonahi, txorbeltza, gartxuak eta artadiko beste espeziekin batera. Sastrakadi horretatik Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren itsasertzaren ikuspegi zoragarria izango dugu: urrunean Matxitxako lurmuturra eta Laga hondartza gure azpian.

Itzultzerakoan, bide berdina jarraituko dugu beherantz, Atxurkuluko bidea hartuz. Nahi badugu, bere puntan leize izugarria duen kare harrizko haitz honetako tontorrera igo gaitezke. Toki honetatik ikuspegia ederra dago. Gure pausuak atzera jarraituz bide nagusia hartuko dugu berriro Alarre auzora doan bidea hartzeko. Beherantz jarraituz, hilerrira doan bidea hartuko dugu eta hemendik beherantz portura, hasi ginen lekura helduz, hain zuzen ere.

Quedaremos a las 10:00 en el Puerto de Elantxobe.

Comenzaremos nuestro recorrido desde el puerto. Desde el muelle norte tendremos una panorámica excelente del cascourbano de Elantxobe, donde las casas se asientan en torno a una empinada ladera. Desde este lugar, iniciaremos el recorrido pasando frente a la cofradía, auténtico centro económico y social del puerto en los tiempos de la buena pesca.

Tomaremos hacia arriba la calle principal, atravesando todo el casco urbano de Elantxobe. En este recorrido podremos ver las calles estrechas que salen a uno y otro lado de la calle principal. Una vez en la plaza circular, podremos tener una visión aérea del puerto. Desde aquí seguiremos hacia arriba hasta llegar al cementerio situado en el collado de Alarre. Desde este lugar tomaremos el camino que se dirige hasta la cima del cabo Ogoño. El recorrido nos llevará, después de subir una empinada cuesta, a una pequeña semiplanicie dominada por brezos, argomas y plantaciones forestales. En este lugar podremos ver aves típicas de estos ambientes como son la curruca rabilarga, la tarabilla común o el escribano cerillo entre otras.

Tras atravesar esta zona llegaremos al dominio del encinar cantábrico, ya cerca de la cima. A partir de este momento nos adentramos en un sendero en galería donde, a medida que avanzamos, podremos contemplar matorrales cada vez más densos de encinas y madroños jóvenes, acompañados de labiérnagos, aladiernos y otras especies de encinar. Tras andar unos doscientos metros por esta maraña vegetal accederemos a la atalaya del monte Ogoño, desde donde podremos observar una excelente panoramica del litoral de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, con el cabo Matxitxako al fondo y la playa de Laga a nuestros pies.

Al bajar, tomaremos el mismo camino hasta llegar a la altura del desvio de Atxurkulo. Si queremos, podemos subir hasta la punta de este peñon calizo que muestra una enorme fisura en su cima. La vista desde este lugar es excelente. Volveremos sobre nuestros pasos para tomar el camino principal desde donde tomaremos un camino que nos llevara al barrio de Alarre. Posteriormente, tomaremos un camino que de nuevo nos llevará al cementerio y de allí al puerto, donde comenzó nuestro recorrido.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.