EHZ 4: Areta – Orozko

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/ARETA-orozko-cjt.GPX”]

Aretako Katea auzoan hasiko dugu etapa. Auzo hau, autopistako 3. irteeratik Orozkora norabidean 400 metrotara dago gutxi gorabehera. Asfaltozko errepidetik Aranguren markatzen duen norabidea jarraituko dugu; 600 metrotara gutxi gorabehera, burdinezko langa baino lehenago ezkerrera doan bidean hartu (02004); errekastoa zeharkatu eta pinudian gora (HM) norabidean doana; alanbre-hesiak zelaia banatzen duen argigune batera helduko gara (03004); 180 graduko biraketa egingo dugu ezker aldera (I) eta lauen jarraitu, eta ondoren argi-indarraren dorrea dagoen tokira igoko gara; metro batzuk aurrerago eskumara igotzen duen bidexka hartu Aizetza baserrietara ailegatzeko (05004). Aurrerago Behalde baserriak daude: lehenengoa ezkerrera utziko dugu, eskumara hartu eta bigarrenaren aurrean ezkerrera egin; beheratz joango gara asfaltozko beste pista bateraino (07004); eskumara jira egin (HM), eta igotzen jaraitu Pagatzando baserrietaraino (08004).

Oraingoan lurrezko bidetik goaz. Goi aldera (HM) begiratuz gero, gure lehen helburua den Elorritzugane mendiko bizkarra ikusiko dugu. Bidegurutzea (09004) igaroko dugu lehenengo, eskumara hartu eta aldapa gogorretik pagadi batera ailegatuko gara, bertan harrespila ikusiko dugu (10004), eta bidexka jarraitu pagadia diagonalean (M) zeharkatzeko mendi-bizkar aldera, zuhaitzetan pintura gorri marka batzuk ere ikus daitezke. Mendi-bizkarrera ailegatzerakoan ezkerrera (HM) biratu eta laster egongo gara Elorritzugane gailurrean (721m) (11004). Mendi-muinoa jarraituko dugu (HE) norabidean bidegurutze zabal bateraino (12004); eskumara jo, burdinezko langa zeharkatu eta pista zabaletik Jesuri mendia inguratzen jarraitu alde errezenetatik igotzeko bertara. Pista gaineko aldean dagoen pinudira ailegatzerakoan (13004), pista utziko dugu eta ezkerretik igo mendi-lepora; 200 metrotara gutxi gorabehera (I) aldera, Jesuri tontorra dago (749m. buzoia eta erpin geodesikoa) (14004).

Hurrengo helburua (IE) norabidean dagoen Santa Marina baseliza da. Mendi-muinoa jarraituz aipatu dugun norabidean jaitsiko gara; lehenengo mendi-lepora jaisterakoan ezkerreko hegaletik doan bidetik joango gara; bide horrek baselizara doan pistarekin bat egiten du; laster gaude Santa Marina baselizan (671m. buzoia) (15004).

Orozkora jaisteko, buzoia dagoen tokitik (E) norabidea hartu behar dugu, ate birakaria pasa eta bidexka batetik pagadira ailegatuko gara; bide bat zeharkatuko dugu eta pagadiraren ezker aldean alanbre-hesia eta bere parean doan antzinako bidea aurkituko ditugu. Pagaditik irtetean zukaitzik gabeko garbigunea dugu; bideak ezker aldera kurba zabala egiten du, prestatutako igarobidetik alanbre-hesia zeharkatuko dugu, pinu eta eukalipto artean jaitsiko gara Orozkoko lehen baserrietaraino. Baserri batzuetatik gertu (17004) eskumara hartu beste baserri batzuetara joateko; gero autopistaren parean joango gara autopista bera tuneletik zeharkatzeko; laster ailegatuko gara Orozko herrira.

El inicio de esta etapa lo haremos en el Bº Katea de Areta situado a unos 400 metros de la salida nº 3 de la autopista dirección Orozko. Seguiremos la indicación Aranguren por carretera asfaltada; a unos 600 metros y antes de una puerta metálica tomamos un camino por la izquierda(02004) que atraviesa el riachuelo y asciende entre pinos en dirección (SO); llegaremos a un claro donde una alambrada nos separa del prado (03004); giramos 180º a la izquierda (N) y vamos llaneando, luego subiendo ligeramente hasta llegar a una torreta eléctrica; unos pocos metros más adelante tomamos una senda que sube por la derecha y llegaremos a los caseríos Aizetza (05004). Más adelante llegamos a los caseríos Behalde; dejamos el primero a la izquierda, giramos a la derecha y frente al segundo giramos a la izquierda; bajamos un poco y seguimos hasta encontrarnos con otra pista asfaltada (07004); giramos a la derecha (SO) y subimos por ella, llegaremos a los caseríos Pagatzando (08004).

Seguimos ahora por camino de tierra. Si miramos arriba al (SO) veremos la loma que desciende de Elorritzugane que es nuestro primer objetivo. Pasamos primero por el cruce (09004) donde seguimos por la derecha y por fuerte rampa llegamos a un hayal, dentro del mismo veremos un hito de piedras (10004), donde tomamos una senda que atraviesa el hayal en diagonal (O) hacia la loma, hay restos de pintura roja en los troncos. Una vez en la loma giramos a la izquierda (SO) y en breve alcanzamos la cima de Elorritzugane (721m) (11004). Seguimos el cordal en dirección (SE) hasta llegar a un amplio cruce de caminos (12004); giramos a la derecha, pasamos una puerta metálica y seguimos por una amplia pista bordeando el monte Jesuri al cual lo subiremos por la parte más fácil. Al llegar a un pinar que esta encima de la pista (13004) la abandonamos y por la izquierda subimos a un collado, donde la cima se encuentra al norte a unos 200 metros, cima del Jesuri (749m. VG y buzón) (14004).

El siguiente objetivo es la ermita de Santa Marina que se encuentra al (NE). Bajamos en la dirección indicada siguiendo el cordal; al bajar al primer collado seguiremos un camino que baja por la ladera izquierda y llega a la pista que sube a la ermita, llegaremos a la ermita de Santa Marina (671m. buzón) (15004).
Para bajar a Orozko descenderemos desde la ubicación del buzón en dirección (E), pasaremos por una puerta giratoria y por sendero llegaremos a un hayal; atravesaremos un camino y buscaremos por el borde izquierdo del hayal una alambrada y un viejo camino que discurre paralelo a la misma. A la salida del hayal llegamos a una zona sin árboles; el camino hace una amplia curva a izquierda, pasamos una alambrada por un paso habilitado, bajamos entre pinos y eucaliptos, llegaremos a los primeros caseríos de Orozko. Ya cerca de unos caseríos en el punto (17004) giramos a la derecha para ir a otros caseríos; luego seguiremos paralelos a la autopista hasta llegar a un túnel que la atraviesa, en breve llegaremos al centro de Orozko.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude