Eznazu – OKORO (1.259m) – Urepel

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/OKORO-Esnazu-Urepel.gpx”]

Txangoari ekiteko Iparralderantz joko dugu, Behenafarroara hain zuzen, Aldudetako haran ederrera. Bertatik antolatuko dugu ibilbidea Esnazutik hasita, hau da, Urkiaga mendatearen lehen aldatsen hastapenean. Gure zirkuituak zirkulu bat itxi gabe, Urepel herrira eramango gaitu. Horretarako bi ibilgailu behar ditugu noski, herri biok oso hurbil baitaude elkarrengandik. Baso-zelaiak hastapenean, gure lehen jomuga den Argintzo mendiaren gailur harkaitsua zapaldu aurretik (1.164 m.). Belardi eta pentze zabalak, horra Kantauri itsasotik hurbil dagoen Pirineoaren ezaugarria. Hurrengo gailurrari politagoa deritzogu, hain ezaguna ez bada ere; badu buzoia. Katamarran gora egin beharko dugu harrian, gainez gain, Loilurzeko harria tontorraren gaineraino. Muino eta gainak, jarraian, hurrenez hurren, Okoro atsegin-biribila eta belartsua zapaldu arte (1258 m.). Inguru honetako garaiena berau, daramagun mendiserratik kanpo dagoena. Berriro ere, beronen lerroan jarriko gara, gailurra gaindu ondoren GP10a jarraituz, hots, Pirineoaren Iparraldetik egiten den zeharkaldi berbera.

Zeharkaldi ederra da, haizea gure buru gainean daramagula, indar ahalegin handirik egin gabe goaz, Adiren siluetarantz (1.457 m.), gure ibilaldia hasi dugun unetik bertatik begirale izan dugun erraldoiarantz.

Ibilaldia seinalez oso ongi adierazia, gure ondorengo erreferentzia, kontrako zentzuan daukagun Urkiagako mendatea dugu, hau da, Iparraldea Hegoaldearekin lotzen duen errepidea, hots, Baigorri Eugirekin. Ibilialdiak gora egingo du berriz ere, beste ahaztutako gailur bateraino: Esnezelaieta. Bertatik ekingo diogu gure zeharkaldiaren azken zatiari Isterbegiko lepotik eta, gero, jaitsialdi azkar eta erripatsuan Urepeleraino.

 

Para penetrar en él utilizamos la vía del norte, Iparralde, Benafarroa, por el incomparable y bucólico valle de Aldude, y trazamos sobre el mapa una ruta desde Esnazu, en las primeras rampas del puerto de Urkiaga, para, en circuito sin cerrar un círculo, finalizar en Urepel. Para ello conjugamos la idea con dos coches, por la cercanía de ambas localidades. Bosques y prados en los primeros compases, antes de pisar el primer objetivo de la rocosa cima de Argintzo (1164 m).Las cercanías a la montaña es un verdadero Pirineo herboso. Más bonita es la siguiente cumbre, sin embargo menos nombrada y con buzón. Hay que trepar por sus rocas cimeras hasta la cota alta de Loilurzeko harria. Collados y comas en el programa hasta pisar el herboso, amable y orondo Okoro (1258 m), el mas alto del sector y fuera del cordal, que recuperamos después de pisar cima siguiendo el GR 10 , travesía del Pirineo por el Norte.

En una bella travesía, con el viento sobre nuestras cabezas caminamos sin esfuerzo, hacia la silueta del Adi (1457 m), el gigante que nos vigila desde los primeros pasos de hoy.

Muy bien indicado todo el itinerario con señaletica, , la siguiente referencia, cambiando el sentido es el collado de Urkiaga, carretera que une el N con el S, Baigorri con Eugi. La marcha vuelve a ascender para pisar otra cima olvidada, Esnezelaieta, e iniciar la parte final del “boucle”, por el collado de Isterbegi y el rápido y fuerte descenso hasta Urepel.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude