EHZ 3: Sodupe – Areta

Sodupen eliza ondotik abiatzen gara (01003), zubia zeharkatu eta Eluberri auzora igoko gara; errepidean gora jarraitu, ur-depositu baten ondotik pasa eta Trasañera auzora ailegatuko gara; aurrerago ezkerrera doan errepidea jarraituko dugu (02003), baserri eta txabola batzuen artean pasa ondoren Sagarminaga baserrira ailegatuko gara; hemen asfaltozko bidea bukatzen da (03003).

Lurrezko pista jarraituko dugu, lehenengo beherantz eta ondoren gorantza, 180 graduko biraketa egiten du, hondatuta dagoen (04003) Miñaur baserriaren ondotik pasako gara, eskuma aldean pista nahiko itxia du, eta ezker aldean zelai garbia; pistatik gorantz jarraituko dugu; gorago (Landeta mendi-lepoan) beste pista bat gurutzatzen da gure bidean, ezkerrera egin eta eskumara doan lehenengo pista ez jarraitu baina bai gorantza doan bigarrena (05003) (zedarriak); hauek erreferentetzat hartuta pistatik gora segi, batzuetan beherantz egin arren ere guk bertatik jarraituko dugu, biraketa baten ondoren gaina lortuko dugu eta toki lauan jarraitu gabe eskumara doan bidexkatik (06003) Krutxeta mendira igoko gara (714m. buzoia) (07003).

Mendi lepora jaitsiko gara (Kiputzeta) (08003) ondoren Gallarraga tontorrera igotzeko (862m. buzoia) (10003). Hemen bi aukera ditugu: atzera pixka bat bueltatu eta mugarri baten parean harrizko arrakalada bertikal batetik jaitsi eta mendi-muinotik lepora joan, edo atzerago itzuli eta eskumatik inguratzen duen bidexka hartu (09003) (Urkila) mendi-lepora ailegatzeko. Hemendik aurrez-aurre igoko gara alanbre-hesia erreferentetzat hartuta (IE) norabidean; gaina lortzen dugunean ere mendi-muino bertatik aurreko norabide berean (IE) jarraituko dugu Ganekogorta gailurreraino (998m. orientazio-taula, erpin geodesikoa) (12003).

Jaisteko aurreko mendi-lepora joan behar dugu (11003); ezkerrera hartu (H), asko erabilitako bide batetik Kurutziaga mendi-lepora joateko (13003); mendi-muinoa jarraituko dugu (H) norabidean; 700m ingurura pista alde batera utziko dugu eta gure ezker aldera doan bidexkara joko dugu (14003) (zedarriak); mendi-muino gaina utzi gabe Kamaraka tontorrera igoko gara (787m) (15003). Mendi-muinotik aurrera jarraituz Goikogane mendi-lepora ailegatuko gara (16003); eskumara hartu (E) eta jaitsiera hasiko digu, leun hasieran baina gero nabarmenago Alpitxu mendi-lepora (17003); bidegurutzean ezkerrera hartu (H), bideak Alpitxu (IE) hegaletik inguratzen du; hurrengo bidegurutzean (18003) aurrez-aurre jarraitu (HM); beherago kurba itxi batean (19003) ezkerrera hartuko dugu (E), baserri baten ondotik igaroko gara eta zementozko pista jarraituz Aretan bukatuko dugu ibilaldia.

Salimos de Sodupe (al lado de la Iglesia) (01003), cruzamos el puente y subimos a Eluberri auzoa; seguimos subiendo por la carretera, pasamos junto a un depósito, llegamos a Traseraña auzoa; más adelante cogemos la carretera de la izquierda (02003), pasamos entre caseríos y txabolas para llegar al caserío Sagarminaga (fin del asfalto) (03003).

Seguimos por la pista de tierra, primero baja un poco y luego empieza a subir, hace un giro de 180º, pasamos junto a un caserío en ruinas (Miñaur) (04003), pista algo cerrada por su derecha, prado limpio por su izquierda; continuamos por la pista ascendiendo; llegamos a un punto en que se nos cruza una pista (Collado Landeta) , tomamos izquierda, dejamos la primera pista derecha y tomamos la segunda que asciende (05003) (hitos); seguimos por la pista ascendiendo con los hitos de referencia, la pista baja algo pero seguimos por ella, hace un giro y al llegar al alto, dejamos la pista que llanea y tomamos un sendero a la derecha (06003) que nos sube a Krutxeta mendi (714m. buzón) (07003).

Bajamos a un collado (Kiputzeta) (08003) y subimos al Gallarraga (862m. buzón) (10003). Aquí tenemos dos opciones: volver un poco hacia atrás y al par de un mojón bajar por una chimenea y llegar al otro collado por el cordal, o retroceder un poco más y tomar un sendero que lo bordea por su derecha (09003) y llegamos al collado (Urkilla) de igual manera. Desde el collado subimos de frente tomando de referencia la alambrada (NE); llegamos al alto (Pagero) y continuamos por el cordal manteniendo la dirección (NE) hasta el Ganekogorta (998m. mesa de orientación, vértice geodésico)) (12003).

Para bajar retrocedemos unos metros hasta el collado anterior (11003); giramos a la izquierda (S) para llegar por senda muy pisada el collado de Kurutziaga (13003); seguimos el cordal hacia el (S), a unos 700 metros dejamos la pista y tomamos un sendero que sale por nuestra izquierda (14003) (hito); sin dejar el cordal cimero subimos al Kamaraka (787m) (15003). Avanzamos por el cordal, pasamos por algunas cotas y llegamos al collado del Goikogane (16003); giramos a la derecha (E) e iniciamos la bajada, primero suave y luego pronunciada al collado de Alpitxu (17003); cruce de caminos, giramos a la izquierda (S), el camino bordea el Alpitxu por la ladera (NE); llegamos a un nuevo cruce (18003) donde seguimos de frente (SO); más abajo en una curva cerrada (19003) giramos a izquierda (E), pasamos junto a un caserío y por pista de cemento llegamos a Areta.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.