Aginiga – UNGINO (1.105m) – Orduña

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/UNGINO-Agiñiga-Orduña-cjt.GPX”]

DESKRIPZIOA

Agiñigako elizaren alderdi batean baserri tzar bat dago (harmarri txiki bat fatxadaren erdiko goiko aldean dauka). Beraren ezkerretik bide bat abiatzen da zeinak, baserriaren ezker aldetik ere igaroz, landan sartzen den zeinetan barrena zuzen eta astiro igotzen den harbide baten gora.

Bideak errekasto bat gurutzatu eta bidegurutze bat aurkitzen du: ezkerreko bidetik igoko gara 60 metro ingurura daukagun hesitutako igarobide baterantz. Gorago, hura zeharkatu eta berehalakoan beste bidegurutze bat topatuko dugu: eskuineko bidetik, zeinak diagonalki zelaiak zeharkatuz egiten duen gora, segi eta, gure eskuinetik apur bat banatuta ikusten dugun goragoko harrizko murru baten lerroari paraleloki doan bide berari jarraituko diogu.

Pisten bidegurutzea. Ezkerrekoari jarraituko diogu berehala beste bidegurutze bat topatuko dugula. Oraingoan ezkerreko bideak, harri solte asko eta, esker-eskuin harrizko murru txiki batzuk dituela, zuzen egiten du gorantz goraino dagoen pagadiraino (ez jarraitu bide honi). Une honetan erosoagoa gertatzen da eskuinekotik igotzea, hain zuzen, zelaietatik diagonalki doan berberetik.

Hau da, aldatsa galtzen doalarik zelaiaren erdian, ezkerretara euren artean apur bat banaturik dauden bi pinu bakarti daude. Beraien inguruan, bide hura utzi eta, zuzen igoko gara belardian gora, pagadiaren lerroa iritsi arte (badira harripilak norabidea topatzen laguntzen dutenak). Zuhaiztian sartzeko ongi nabarmentzen den bide zidor bat aurkitu behar dugu. Berorrek aurki eskuinetarantz jotzeko joera du.

Aurrerago bide honek sigi-sagan egiten du gorantz basoan zehar non zenbat eta aurrerago aldatsa erripatsuagoa bihurtuko den. Azkenik, arboladitik irtetean, igotzen jarraituko dugu diagonal eran apur bat, eta eskuinetarantz beti ere, erripa gogorra gainditzen dugula.

Bide zidor hau Goiko Lendoñotik datorren zidorrera doa. Berari jarraituz eskuinetara, hegaletik doa malda aldapatsuan zehar, murru bertikal eta luzearen azpitik; hau da Gorobel mendiserrari bere izaera topografikoa ematen diona. Azkenik, pasagunean barneratuko gara non sigi-sagean aldats xut bat gainditu beharko den.

Menerdigako mendatea (1060 m.). Metalezko atea zeharkatu eta goiko laugunera iritsiko gara. Unginora joateko, IPARMENDEBALDERANTZ ibiltzen jarraituko dugu zidorraren urratsak segituz zeinak aldats txiki bat gaintzen duen.
Bitarte honetan kontuan izango dugu amildegiaren lerroari paraleloki doazen urratsak beti jarraitu behar ditugula (izan ere apur bat ezkerragora beste ongi bideratutako zidor bat dago, aldi batez norabide berean doana, baina gero Somoko maldaren hegala gaintzen duena).

Horrela bada, lehenengo aldapatxoa gainditu ondoren, bideak beherantz egiten du Atatxako mendaterantz (1000 m.), Unginoren bizkarrean.

Atatxako mendatearen gaineko aldea. Bertara hurreratzen bagara, Madariatik leku honetara datorren zidorra ikusi ahal izango dugu.

Orain gailurrera igo daiteke zuzen-zuzen (hara iritsi baino metro batzuk piskat lehenago, ia ohargabean, harkaitza zulatuz, Unginoko Begia dugu, berezko zulo izugarria mendiaren oinean irekia, amildegirantz begira jartzen baita).

Unginoko gailurra (1089 m.), aspaldiko buzoia.

Unginotik itzuli egingo gara berriro Menerdigako mendatera eta, ezkerretik jarraituz, Tologorrirantz (12 km.) eta, jarraian Txarlazoraino (Orduñako amabirjina bertan). Xendrari segituz, alanbradaren ondotik goaz (inoiz bertatik aldenduz), horrela 8 kilometrotako igo-jaitsieratan barrena, Bedarbide, Atezabal, Solaiera, Txolope, Txarlazo ditugu. HEGOEKIALDEA

Tologorri altxatuko dugu (1066 m.), haitzertzean zehar edo barruragotik, bide zidorretik, eta, gero, Barrerillako lepora jaitsiz (900 m.). Markaturiko xendrak Bedarbidera garamatza (1041 m.), bi kilometro geroago Atezabal dugu (1026 m.), alanbrada ondotik goaz eta beste 25 minututan Txarlazon gaude (927 m.).
Hemendik bi aukera ditugu:

1.- Politagoa eta 20 minutu luzeagoa

Txarlazotik, 15 minutu inguru jaitsi baso-aldai zabal batean zehar, Pico del Fraile aurrez aurre izan arte. Alanbrea gurutzatu eta markaturiko xendra harritsu batean barrena 12-15 minututan tontor ospetsuaren oinarrian izango gara. Hemendik aurrera, bide zidorra estutu egingo da, 40-50 zentimetrotako xendra estua. Maldaz malda doa eta ezkerretara eginez 20 minuturen bueltan Orduñako hirira helduko da.

2.- Laburragoa

Txarlazotik lau bat minutuz atzerantz egin eta, argindarraren zutoin berdeei jarraituz, Goldetxoko mendatera jaitsi, Orduñaraino doan aldaiari segituz.

DESCRIPCION

A uno de los lados de la Iglesia de Agiñiga hay un caserón (pequeño escudo en la parte superior central de la fachada). Por su izquierda va un camino que, pasando también por la izquierda del caserío que hay a su lado, sale al campo a través del cual discurre con suelo empedrado y remontando directa y suavemente.

El camino cruza un arroyo y se encuentra con una bifurcación: Subir por el camino de la izquierda hacia un paso vallado que se ve a unos 60m. Más arriba, salvar el mismo y seguidamente se encontrará otra bifurcación: Continuar por el camino de la derecha que remonta cruzando diagonalmente las campas y que mas arriba va paralelo a la línea de un muro de piedra que queda algo separado a mano derecha.
Bifurcación de pistas. Proseguir por la de la izquierda para encontrarse enseguida con una nueva bifurcación. Ahora el camino de la izquierda, cubierto de mucha piedra suelta y enmarcado por ambos lados por unos bajitos muros de piedra, sube derecho hasta el hayedo que hay mas arriba (no seguir este camino).

Momentáneamente, resulta más cómodo subir por el de la derecha que continúa cruzando diagonalmente a través de los campos.

Justamente, cuando la pendiente empieza a ceder en medio de la campa, a la izquierda, hay dos solitarios pinos algo separados entre sí. En sus proximidades, abandonar este camino y subir derechos campa arriba hasta alcanzar la orilla del hayedo (algún hito que otro ayudan a orientarse). Para entrar en el arbolado encontrar un sendero claramente trazado que pronto toma tendencia a la derecha.
En adelante, este camino, sube en zig-zag a través de este bosque donde cuando más se adelanta más se empina la pendiente. Finalmente saliendo del arbolado, remonta en ligera diagonal hacia la derecha al tiempo que supera un fuerte repecho.

Este sendero desemboca sobre el que viene desde Lendoño de Arriba. Continuar por él hacia la derecha, que discurriendo lateralmente a través de la inclinada ladera, por debajo de la vertical y alargada muralla que condiciona toda la Sierra Salvada. Finalmente se consigue meterse en el pasadizo en el que se supera una dura pendiente en zig-zag.

Portillo de Menerdiga (1060m). Cruzar la puerta metálica para acceder a la explanada superior.

Para ir al Ungino, continuar caminando en dirección NOROESTE siguiendo las huellas del sendero que remonta una suave e imperceptible cuesta.

En este tramo tener cuidado de procurar seguir siempre las huellas que van paralelas al perfil de la barrancada (pues algo más a la izquierda hay otro sendero bien trazado que momentáneamente lleva la misma dirección pero que luego remonta la ladera de la loma de Somo).

Así pues, una vez rebasada la primera cuestecilla, empezar a descender hacia el portillo de Atatxa (1000m), en la espalda del Ungino.

Parte superior del portillo de Atatxa. Si se arrima al mismo se podrá ver el sendero que desde Madaria conduce a este lugar.

Ahora subir directamente hacia la cima (justamente unos pocos metros antes de alcanzar la misma se presenta de improviso, horadado en la peña, el Ojo de Ungino, impresionante agujero natural abierto en el suelo de la montaña en dirección al precipicio)

Cumbre del Ungino (1089m) antiguo buzón de montaña.

Desde Ungino, nuevamente retornamos al portillo de Menerdiga y seguimos por la izquierda hacia el Tologorri (km12) y ya hasta el Txarlazo (Virgen de Orduña), seguimos por la senda, junto a la alambrada (en ocasiones nos alejamos de ella) y vamos en 8km de subidas y bajadas, ascendiendo Bedarbide, Atezabal, Solaiera, Txolope, Txarlazo. SURESTE.

Subimos Tologorri (1066m), por el cresterío o por la senda más al interior y bajamos al collado de Barrerilla (900m) y por la marcada senda se llega a Bedarbide (1041m), 2km después Atezabal (1026m), vamos cerca de la alambrada, en unos 25 minutos estamos en Txarlazo (927m).
Aquí hay dos opciones:

1.-) Más bonita y 20 minutos más larga

Desde Txarlazo, bajar unos 15 minutos por amplia pista forestal hasta llegar an frente del Pico del Fraile y debemos cruzar la alambrada y por una marcada y pedregosa senda en unos 12-15 minutos estaremos en la base del Pico del Fraile. A partir de aquí la senda se estrecha, en una pequeña senda de 40-50cm. Que va a media ladera, a la izquierda y en unos 20 minutos, llegamos a la amplia pista forestal que viene del portillo de Goldetxo y en unos 25 minutos nos lleva a Orduña ciudad.

2.-) Más corta

Desde Txarlazo, retroceder unos cuatro minutos, siguiendo los postes verdes del tendido eléctrico y bajar por el portillo de Goldetxo siguiendo la pista hasta Orduña.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.