Aiako Harriak parke Naturala II (Oiartzun- Irun)

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA II

Oiartzun-Irun

 

Aiako Harriko parke naturaleko bigarren ibilaldia Oiartzungo Karrika auzoan hasiko dugu, Artaso frontoiaren ondoan, PR- GI 1007 zidorra hartuz.Ibaia ezkerretara dugula, zementozko pistan aurrera egingo dugu. Lehenengo bidegurutzean, zementoa utzi, eta ezkerretara ibaiaren ondotik lurrezko pista jarraituko dugu, eraikuntza zahar baten ondoan, Karrika erreka zeharkatu arte. Beti ere marra zuri horiak jarraituz, eta trenbide zaharreko tunel bat igaro ondoren, eskumatara zubi zahar bat utziko dugu, Pilotasoro aldera jarraituz. Metro batzuek aurrerago,bidegurutzean, ezkerretara joko dugu basoan gora.

 

Marrak jarraituz zementozko pista batera irtengo dugu. Hortatik metro batzuek egin, eta utzi egingo dugu ezkerretara hartzeko, eta berehala eskumatara bidezidor aldapatsu batetik igoko gara. Pista zabal bat gurutzatu,eta gora jarraituko dugu basotik irten arte, eta gero belar eta garo artean Arritxurietako gaina hartuko dugu (452 m.)

( Mairubaratza).

 

Pilotasoro aldera jeitsi, eta marrak utziz, ezkerretara doan bidea hartuko dugu norabidea guztiz aldatuz. Zementozko pista eskumatara utzi eta aurrera jarraituko dugu. Lehenengo bidegurutzean guztiz eskumara hartu,eta beherago ur biltegi baten ondotik pasako gara baserri batera heldu arte.Zementozko pistaz metro batzuek jeitsi, eta guztiz eskumara hartuko dugu (berriro ere marra zuri horiak agertzen zaizkigu). Marrak jarraituz, Penadegiko ubidera iritsiko gara. Beraren albotik 1´5 km. egin ondoren, bide batekin egingo dugu topo beheruntz hartuz. Erreka bi bider gurutzatu, eta Aritxulegira igo behar dugu, hasieran bidezidor batetik, eta gero bide zabalago batetatik.

 

Marra txuri-horiak jarraituz Arritxuloko aterpera iritsiko gara, eta honen gainetik, marra zuri-berdeak jarraituz Aritxulegiko lepora (tunelaren gainean).Hemendik Nafarroa aldera jeitsiko gara berriro PR-Gi 1010aren marra zuri-horiak jarraituz. Aialde jatetxea ezkerretara utzi, eta errepidera irten orduko guztiz ezkerretara joko dugu beste ubide batetatik. Bertatik hiru km. inguru egin behar ditugu Elurretxe aldera, Endara bailarako erretserba gunea eskumara dugula( Ubidea lehen zatian estalita dago, baina gero ez, eta tentuz ibili behar da).Zubitxo batera heltzean, ubidea gurutzatu, eta gora joko dugu marrak jarraituz. Gaina hartu, eta bidea jeisten hasten denean eskumatara hartu behar dugu, zutabe baten ondoan. Hurrengo zutabea dagoen lekuan goruntz goaz pagadi bateruntz. Hemen marra zuri-gorriak ditugu, eta hauek jarraituz errepide batera jeitsiko gara. Piska bat aurrerago muinotxo bat zeharkatu eta berriro errepidera. Hemen marra zuri-gorriak utzi, errepidea zeharkatu, eta ezkerretara beheruntz doan bidea hartuko dugu (marra zuri-horiak) meategiak zeuden tokira.

 

Behean minerala ateratzeko erabiltzen zen trenaren bidea hartuko dugu, tunel batzuek zeharkatuz.(ezkerretara Aitzondoko ur jausi luzea dugu, parkeko erretserba guneetako bat).Bidegurutze batera heltzean, ezkerretara egurrezko ate haundi bat dago. Hau zeharkatu, eta marra zuri-berdeak jarraituz aldapa gogor batetik jeitsiko gara, Irugurutzetako labeetara iristeko.Zementozko pista hartuko dugu Ola sagardotegiraino, eta handik aurrera bidegorritik Ibarlako atseden lekuraino, hau da, autobusa egongo den lekuraino

Igor Aldalur (2010-09-18)

 


Descargar el Track

Descargar los waypoints

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.