Belate – SAIOA(1.412m) – Irurita zeharkaldia.

Belate – SAIOA(1.412m) – Irurita zeharkaldia.

 

          Descargar el track (Formato .trk)

          Descargar los waypoints

 

Ibilaldia 121 errepide nazionaleko 31,250 kilometroan hasiko dugu. Ekialdera dagoen bide hartu, kanadiar-pasagune bat zeharkatu eta  Belateko komentu-etxearen inguruetara arte jarraitu;  ezkerrera hartu, Iparraldera eta gorantz joango gara Venta Quemadatik datorren bidearekin topo egin arte(001). Eskumara hartu,Ekialdera eta  Aratxuri  errekastoren paraleloan  doazen GR12ko markak jarraitu. 

Berehala hasiko gara igotzen Gartzaga mendiaren hego-ekialdean dagoen lepora. Igotzekotan, zuzen hartu  gorantz  tontorretik datorren bizkarra. Gaina lortu ondoren hego-ekialdera jaitsi, Gartzaga eta Okolin artean dagoen lepora eta marka zuri-gorriak jarraituz azken tontor honetara  igoko gara. Okolin gainetik Ekialdeko norabidea hartu eta Saioaren magalera helduko gara (002); eskumako aldetin inguratzen duten markak utzi eta goranzko bidea hartu; 200 metroko desnibela gainditu ondoren Saioa gailurrean egongo gara (1.412m)  

Ipar aldera dagoen bizkarretik jaitsi muinoa banatzen den tokira arte (003). Ipar-ekialdera doana jarraituko dugu, elektraindar  linea zeharkatu eta muinotik jarraitu Sokoa mendira arte (1.181m).

Bizkar beretik jarraituz hurrengo  mendi-kota Katiluharri da (1.119m). Ezker aldetik inguratu daiteke. Elorregi  lepora ailegatu ondoren Abartan (1.081m) tontorrerako  igoera hasten da.

Jaitsiera Ipar-ekialdeko norabidetik egingo dugu Urdintz eta Urlegi mendi-tontorren ondotik pasatzen den bide batera arte; inguratu egingo ditugu eta hurrengo puntuan (004) Ipar alderako norabidea hartu eta  jaisten jarraitu (005);  bihurgune bikoitz baten ondoren (006), eskumara hartuko dugu eta errekasto baten inguruan sartuko gara; gero txabola baten ondotik pasa eta beste errekasto bat zeharkatu. Bidea zabalagoa egiten da errepideranzko norabidean. Eskumara Zigaurrerako bidea jarraituko dugu; Zigako bidegurutzetik pasa eta handik  100 metrotara eskumara doan bidea hartu ia-ia  herri-sarrerara ailegatzeko. Kalean zehar jarraitu beherantz eta azken etxearen parean Iruritara doan bidea aurkituko dugu.

 (Periko Taldea, 2010-06-19)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.