Ganuza – SAN COSME (1114m) – Zudaire

Ganuza – SAN COSME (1114m) — Zudaire

(Lokiz Mendi katea)

 

           

 

Descargar el Track

Descargar Los waypoints

Ganuzatik irtengo gara kale nagusitik mendian ikusten dugun Zologorri erreka-zulo aldera, Ipar.Ekialde norabidea, markak ori-zuriak. Laster metalezko ate bat pasa eta futbol zelaia zeharkatuko dugu hesi bat ezkerrean utzita. Bidea bidezidor bihurtzen da eta gorantz hasten da, markak jarraituz gora iritsiko gara, han jo ezkerretara markekin batera eta pista batera irtengo  gara (1. bide gurutzea)  hartu ezkerretara eta Santiago ermitara ailegatuko gara. Jarraitu markak (Ego.Ekialde) laster markak eskumarantz hartzen dutenean utzi behar ditugu, ezkerrera hartu mendi katearen hegalerantz  joateko, bidea ez da argia, baina mendi hegaletik joanda Sardegi.ra (964 m) iristen gara.
 
 Ermitara bueltatu eta pista hartzen dugu (Ipar.Ekialde) , hau jarraitu zuzen beste bideei kasu egin gabe, kilometro batera (ez lehenago) gure eskumara zeharki doan pista bat hartuko dugu (2.bide gurutzea. Ipar.Ekialde), hemen ere,  pista hau zeharkatzen dituzten bide batzuk, hitoekin markatuak,  ez ditugu kontutan hartuko, eta ea goian gaudenean eskumara doan pista bat hartuko dugu (3. bide gurutzea. Ego.Ekialde) , Honek mendi hegal aldera eramango gaitu, hegalean gaudenean eskumatik jota  Zartzaletara (1.055 m) iritsiko gara.
 
Bueltatzen gara eta hegaletik (Ipar.Ekialde) Zartzaletako mugarri geodesikora ailegatuko gara ( mendi hegaletik 120 bat metrora).
 
 Hemendik, 250metro joko dugu Ipar-mendebal aldera lehen utzitako pistekin topo egin arte, eskumara hartu ((Ipar-Ekialde) eta berriro mendi hegalera eramango gaitu, beheko herrietatik datorren bide bat gurutzatuko dugu (Aramendia portua) , pista bat ezkerretara San Cosme  bide-seinaleekin ikusiko dugu, kasurik egin gabe aurrera jarraitu mendikatea segituz Ibirin-a (1.082 m) iristeko. Hegaletik jarraituz lehenago utzi dugun pistara ailegatuko gara (San Cosmera doana), pista hau hartuaz bide gurutze batean Munetako portura heltzen gara, pixka bat aurrerago San Cosmerako bide-seinalea eta ermita baino zerbait gorago Lokiz (1.114 m.) tontorra.
 
Mendebaldera hartzen dugu ermita atzetik eta bidezidor batetik , pago artean (Iparra), ezpel barrera bat igaroz (hitoa) zelai batera azaltzen gara eta 200 bat metro jaisten dugu ((Ipar/ekialde) pista batekin topo egin arte. Ezkerretara jo (Mendebalde) eta pistatik jarraitzen dugu 1.4 kilometro Santiagotik datorren eta Barindanora (La Poza eta Gabelazgain trokarte artean) doan pistekin topo egingo dugu (4. bide gurutzea).  Pista zabal batetik 700 bat metro jaisten dugu pista bidegurutzea ikusi arte, han erdiko pistatik jarraitu.
 
 Beherago 350 bat metrotara, beste bide gurutze bat, eskumara hartu eta segi  jaisten. 450 bat metro   NA 7185 errepideekin topo egin aurretik, ezkerretik doan pista hartu, Uiarra erreka zeharkatu eta igo Barindanora,  hartu  Zudairera doan pista.
  
                                                                                Periko taldea 2010/03/06

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude