[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/Urkiola-Artea.gpx”]
Urkiola gainetik Saibigainera joateko mendebaldera doan pista hartu, 250 metrora dagoen bidegurutzean (C01) eskumara; hurrengoan (C02) aurrera jarraitu eskumara doan bidea utzita; aurrerago bidegurutzean (C03) ezkerrera, hego-mendebaldera; hurrengoan (C04) hegoaldera doan bidea utzi eta mendebaldera jarraitu; aurrerago(C05) pista utzi eta harriz markatutako bidezidorra hartu Saibigainera ailegatzeko (940m).
Tontorretik mendebaldera jaisten den bidea hartu, zelaian zehar hasieran eta gero pinudian zehar. Bidegurutzean (C06) eskumara, ipar-mendebaldera, hartu; beherago (C07) harrizko pista dago.
Adi, 100 bat metro beheragoko bidegurutzean (C08) ezkerrera, hegoaldera hartu eta hurrengo bidegurutzera arte jarraitu (C09). Hemen ezkerreko bidea hartu, hego-mendebaldera; errekatxo bat (C10) zeharkatu eta goranzko bidea jarraitu. Bidegurutzean (C11) aurrera eskumara jaisten den bidea utzirik. (C12) bidegurutzean beherantz jarraitu (C13) bidegurutzera arte. Norabide-kartela. Zumeltzara doan bidea jarraitu; Arkabela baserriaren ondotik pasa eta pista jarraitu Diman garai batean hegazkinentzat zegoen zelaira arte.
(BI3543) errepidea zeharkatu eta pistatik gora (C14) bidegurutzera arte; gasbidea jarraituz Altungane behealdeko kordalera ailegatuko gara (C15). Hegoaldera doan pista utzi eta alanbradaren ondotik doan bidea hartu; laster Altunganeko ipar-mendebaldeko lepora helduko gara, (Kordal hau jarraitu behar da).
Pagonabarra (632m) tontor txikia aurkitzen da bidean.
Baserri baten ondotik pasa eta bidegurutzean (C16) aurrera jarraitu. Hurrengoan ere (C17) aurrera San Blas baselizaren ondotik.
Mendi-lepotik zehar doan pista jarraitu eta bidegurutzean (C18) Urrekoatxara joateko aurrera hartu (582m). Antenetarako igoera lehenengo asfaltatutako pistatik eta gero harriz markaturiko bidezidorretik.
Urrekoatxa saihestu liteke, artarako asfaltatuko pista hartu baino lehenago ezkerretik irtetzenden bidezidorraren jarraitu.
Urrekoatxatik pistara jaitsi eta bertatik 30 bat metro gorantz joan mendebaldeko hegaletik jaisteko. Beheko aldean dauden zuhaitzak dira ipar-mendebaldera jarraitu behar den bidezidorraren erreferentzia. Hurrengo bidegurutzean (C19) eskuma aldera doan bide zabala utzi eta aurrera doan bidezidorra hartu. Hurrengo bidegurutzean ere (C20) aurrera jarraitu; bi baserriren ondotik pasa eta gero kaminoz Lamindao auzora ailegatzen da. Ezkerrera hartu, bidegurutzean Santa Maria Magdalenaren baseliza ezkerrera utzi eta Arteara errepidez jaitsi.
(Periko taldea 2010 – 01- 16)
Utzi erantzuna