Salida a Picos (TORRE DEL FIERRO-Sta Marina de Valdeón-Cordiñanes-Posada Valdeón)

Sta. Marina de Valdeón – TORRE DEL FRIERO 2245m — Posada de Valdeón

 

Pandetreve mendatetik goitik behera datorren errepideak egiten duen ferra formako bihurgunetik irtengo gara.

Mendi bizkar batera doan bidezidorra hartuko dugu. Behe-ibar bat gurutzatu eta bere gainean txabola bat daukan zelai batera aterako gara.

Gorantz egingo dugu txabola ezkerretara utziz; jarraian, Paranieva-ko muinora helduko gara (1563 m.). Bertan, Caven de Remoña-ra doan bidea aurkituko dugu.

 

Bidezidorra utzi eta Peñón Chico-ra hurbilduko gaituen bide moduko batetik gora egiten jarraituko dugu.

Peñon-en oinean iturri batera eramango gaituen bideak ezkerrera egiten du; handik pasatzen da, hain zuzen, Posada-tik datorren bidea.

 

Harritza batera iritsi arte bidean gorantz egingo dugu. Haiek pasatzeko, zedarriak jarraituko ditugu. La Chavida-ko bitartean gaude (hobekien iristen diogun arrastotik igoko gara). Goiko aldean bidezidor bat aurkituko dugu zeinen eskuinetik muinora joko dugun. 

 

Bidezidorretan barrena metro batzuk jaitsi eta ezkerretara desbideratuz gure jomuga nagusiaren bila joango gara: Torre del Friero

Hormaren kontratik malda xuta igoko dugu IPAR mazelaren mugan kokatzen den bizkar bateraino. Leku honetan ezkerretarantz zuzenduko gara IPAR korridore izugarria gurutzatuz.

 

Horizontalean jarraituko dugu Asotin-erantz amiltzen diren zenbait menditarte gurutzatuz. Azkenean, igoeraren azken zatiari sarrera egiten dion terraza moduko batera irtengo gara.

Katamarran menditarte estu baten gora egin beharko dugu eta, hura gainduta, harri solte asko duen parajera iritsiko gara. Bertatik altura hartuz aurrekoaren antzeko den beste pasarte estu batera helduko gara zeinetatik aurre gailurrera joko dugun.

 

Haren gainaldetik aise iritsiko gara Torre del Friero mendiaren erpinera (2445 m.)

Jaisteko, igoeraren bide beretik joango gara Torre del Friero-ren oineraino. Menditarte zabaletik jarraituko dugu beherantz (biderik gabe), Asotin-go mendartetik banatzen gaituen amildegiaren goi parteraino. Onena dugu haitzertzetik igotzea, eskuinerantz, Torre del Hoyo Chico-tik jaisten den irtengunea gaindituz eta, gero, beti ere haitzertzetik jarraituz, amildegia txikiagoa egiten den lekura. Hau da, menditartera jaistea posible den lekuraino. 

 

Asotin-go menditarteko bidezidorrak, une batzuetan harkaitzean bertan zizelkatua, Cordiñanes herrira eramango gaitu.

 

Cain-era jaisten den errepidetik irtetean, ezkerretarantz joko dugu Posada de Valdeon-era iristeko.

Horrela zeharkaldia buruturik geratuko da.

 

Oharra.- Ibilaldiaren gutxi gorabeherako iraupena: 8 ordu

Julian Olabe, 2009-09-26/27.

______________________________________________________________________________________________

Sta. Marina de Valdeón – TORRE DEL FRIERO 2245m — Posada de Valdeón

 

Salimos de la curva en herradura de la carretera que baja del Puerto de Pandetreve.

Cogemos el sendero que sube a una loma.

Cruzamos una vaguada y salimos a un prado que tiene una chabola en la parte superior .

Subimos, dejando la chabola ala izquierda, hasta llegar al collado de Paranieva (1563m), donde encontraremos el sendero que sube al Caven de Remoña.

 

Dejamos el sendero y seguimos subiendo por una difusa senda que nos acerca al Peñón Chico.

En la base del Peñón, la senda gira a la izquierda y nos lleva hasta una fuente, por donde pasa el sendero que viene de Posada.

 

Subimos por el sendero hasta llegar a una zona de piedras, que se pasan siguiendo unos hitos.

Estamos en el comienzo de la canal de la Chávida (se sube por donde mejor nos parezca). En la parte superior se encuentra un sendero que por la derecha nos lleva al collado.

 

Descendemos unos metros por el sendero y nos desviamos a la izquierda en busca de la pared de la Torre del Friero.

Subimos la pala cerca de la pared y llegamos a un hombro en el límite de la cara NORTE.

 

En este punto, giramos a la izquierda y cruzamos el impresionante corredor NORTE.

Después continuamos en horizontal, cruzando algunas canales que caen hacia Asotín, hasta salir a una pequeña terraza que da entrada a la parte final de la ascensión.

 

Se trepa un canalizo, que nos sitúa en una zona con mucha piedra suelta, por donde se toma altura hasta llegar a otro canalizo (similar al anterior), que desemboca en la ante-cima.

 

Una sencilla cresta nos lleva a la cumbre de la Torre del Friero 2445m.

Para el descenso, bajamos por el camino de subida hasta la base de la Torre del Friero.

 

Seguimos bajando por la amplia canal (sin sendero), hasta llegar a la parte superior del corte que nos separa de la Canal de Asotín.

 

Lo mejor es subir por el borde, hacia la derecha, superar un resalte que baja de la Torre del Hoyo Chico y seguir por el borde, hasta que el corte se suaviza y se puede bajar a la canal.

 

El sendero de la Canal de Asotín, en algunos tramos tallado en la misma roca, nos lleva al pueblo de Cordiñanes.

           

Al salir a la carretera que baja a Caín, cogemos a la izquierda para llegar a Posada de Valdeón.

Fin de la travesía.

 

Nota.- Duración aproximada del recorrido 8horas.

 

Julian Olabe 26/27-09-2009 

 

Descargar El Conjunto (GPX)

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.