Burgosko mendiak (Tesla mendilerroan zehar ibilaldia) – 1

SAMOko MENDIAK

 

Magdalena mendi-portuan (892m), Kantabriara doan  errepideko 11. kilometroan hasiko dugu ibilaldia.

Ipar-ekialdeko norabidea hartuz eolikoetara doan pista batetik igoko gara; txabola batzuen ondotik pasa eta pistaz edo zuzenean baina igotzen jarraituko dugu. Eolikoen inguruan  Ekialdeko lepotik jarraituz eta alanbre-hesia ezker aldera dugula COTERO tontorreraino igoko gara (1.500m buzoia eta erpin geodesikoa).

Alanbre-hesia  jarraituz jaitsi Ipar aldera Marruyako mendi-lepora (1.350m).  Jarraitu eta Cabañas de Marruyara ailegatzen gara (1.390m);  alanbre-hesiaren ondotik jarraitu eta Hormaza mendi-lepora (1.300m) jaitsiko gara gero MATAS DEL PARDO  mendira igotzeko (1.407m, buzoia).

Hemen eskumara hartuko dugu, Hego-ekialdera, alanbre-hesia utzi eta lur hezeetatik  mendi-lepo batera jaitsi eta eskerreko pista batetik Los Dos Castros inguratuko dugu. Bigarrena inguratzerakoan pista utzi behar dugu mendi magalean dauden txabola batzuetara igotzeko. Aurrerago  mendi-lepora ailegatuko gara (1.317m), eta aurrez-aurre, mugarriak jarraituz NEVERO DEL POYUELO tontorrera igoko gara (1.504m. buzoia eskumako gailurrean dago).

Hemen Ipar-ekialdeko norabidea hartu behar dugu mendia jarraituz.  Tartean gailur pasa ondoren LAS CHURRAS tontorrera goaz (1.501m buzoia). Norabide berean jarraitu aurrean ikusten ditugun eolikoetarantz eta pistatik CRESPAS mendira ailegatuko gara (1.428m buzoia). Behe aldean Las Machorras ikusten dira.

Hego-ekialdeko norabidean jaitsiko gara  hainbat sastraka zeharkatu ondoren zementuzko pista bat aurkitu arte (Ipar-ekialdera)  eta bertatik Las Machorras-era ailegatzeko.

+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

Partimos del Km11 carretera Cantabria del Pto. de la Magdalena (892m) (carretera de Cabañas de Virtus a S. Pedro del Romeral).

Subimos NE por una pista que nos dirige a los eólicos, pasamos por unas cabañas y bien por la pista o atajando seguimos subiendo. Alcanzamos los eólicos y por el cordal E manteniendo la alambrada a la izquierda seguimos subiendo hasta alcanzar la cima del COTERO (1.500m) buzón y vértice.

Bajamos siguiendo la alambrada, N al collado de la Marruya (1.350m). Seguimos  la alambrada y llegamos a CABAÑAS DE MARRUYA (1.390m); continuando con la alambrada bajamos al collado de la Hormaza (1.300m) y subimos a MATAS DEL PARDO (1.407m) buzón.

Aquí giramos a la derecha,  SE,  dejando la alambrada y por terreno húmedo, bajamos a un collado y bordeamos LOS DOS CASTROS por una pista por la izquierda. Según estamos bordeando el segundo Castro dejamos la pista y subimos a unas cabañas (1.280m) que están en el lateral del monte. Luego llegamos a un collado (1.317m) y subimos de frente, hitos, al NEVERO DEL POYUELO (1.504m); el buzón está en la punta de la derecha.

Desde aquí tomamos dirección NE y seguimos el cordal, pasando por varias cotas intermedias, llegamos a LAS CHURRAS (1.501m) buzón. Seguimos dirección NE a los eólicos que se ven en frente y por la pista llegamos al MONTE CRESPAS (1.428m) buzón. Vemos Las Machorras abajo.

Bajamos con dirección SE sorteando matorrales hasta alcanzar una pista cementada,  NE,  que nos baja a LAS MACHORRAS (810m).

Periko taldea (2009-06-13/14)

Descargar El Track

Descargar Los Waypoints

Descargar el conjunto en formato.GPX

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.