Lizarraga – TRINIDAD (1.210m) – Lezaun

                      LIZARRAGA- Trinidad  (1.210m)-LEZAUN

 

 

 

LIZARRAGA mendate goialdean dagoen pista batetik hasiko dugu ibilaldia (mendebalderantz). Hortik 3 bat kilometrora ezkerrera  desbideratuko gara hegoaldera (1.go desbideratzea); laster aurkituko dugu  zedarri pila; 300 bat metrotara bidegurutzea (2. desbideratzea), hego-ekialderako norabidean dagoen  galtzada bat hartuko dugu ezkerrera. 

 

Hortik jarraituz beheranzko joeran,  zelaiak dauden haranera ailegatuko gara; bailara guztia zeharkatuko dugu  hegoalderanzko norabidea  jarraituz eta  saihesbide guztiak  alde batera utziz (zedarriak markatzen dute); ate metalikoa  pasa eta   errepidera  ailegatuko gara (120 NA), eskumara hartu eta Zunbeltz Benta zena aurkituko dugu.

 

Hori zeharkatu ondoren, errepidearen ezkerrean  dagoen  burdinazko atea pasatuko dugu aldapan gora hasteko (ekialdera), ondo markatu gabeko bidetik. Igo ahala eskuma aldera bideratuko gara apurka-apurka Trinidad de Iturgoienera arte jarraitu beharko dugun harresi batekin topo egin arte.

Mendi lepoaren gaineko aldean harresiak ezker aldera egiten du, ondoren  lauan jarraitu   eta beherantz  ere; Lezaun bordaren ondotik igaroko gara eta aldapa gogorra daukagu aurrean. Harresiaren ondotik joango gara gorantz. Gaineko aldean, toki irekian, harresia bera jarraitu eta urrutira, eskuma aldean, TRINIDAD baseliza ikusiko dugu.

 

Bideak lehenengo pixka bat behera egiten du baina gero gora berriro, harresitik aldenduko gaituen alanbrada ere aurkituko dugu eta zeharkatu ondoren  TRINIDAD baselizara ailegatuko gara (leihoen artean buzoia).

 

Mugaga tontorrera joateko ezker aldera hartu, ekialderantz; zuhaitz-artean joango gara lehenengo beherantz eta gero goranzko bidean;  laster aurkitzen ditugun marka zuri-horiak eta zedarriak  jarraituz  Mugaga tontorreraino ailegatuko gara (buzoia eta erpin geodesikoa).

 

TRINIDAD baselizarantz itzuli eta bi tontorren arteko lepoan mendebalderako norabidea hartu, beherantz;  harresi betekin aurkituko gara. Bere ondotik jarraitu eta goranzkoan goazenean, gaineko aldean zeharkatu iparreko norabidea hartuz  (eskuman geldituko zaigu harresia).

 

Alde batera utziko dugu eta beheranzko bidean beste harresi batekin topo egingo dugu. Bere ondotik jarraituz bide-seinaleak dauden tokira ailegatuko gara (seinale-zutoina). Aurreko aldean dagoen  mendi-lepora igo eta marka zuri-horiak dituen postea ikusiko dugu; markak jarraitzeko hegoalderako norabide hartu eta LEZAUNen amaituko dugu ibilaldia.

 

(Periko Taldea 2009-05-16)

 

—————————————————————————————-

       LIZARRAGA- Trinidad  (1.210m)-LEZAUN

 

Salimos del alto de LIZÁRRAGA  por una pista dirección Oeste. A unos 3 Km., cogemos un desvío a la izquierda (Desvío 1), Sur; enseguida vemos torre de hitos, a unos 300m hay una bifurcación (Desvío 2), tomamos una calzada a la izquierda (hitos), Sureste.

 

Nos desciende poco a poco (calzada romana) hasta llegar a unos prados en el valle; cruzamos todo el valle dirección sur, sin hacer caso a posibles desvíos, está señalizado por hitos;  pasamos una puerta metálica y salimos a la carretera (NA 120), tomamos derecha y llegamos a lo que queda de Venta Zunbeltz.

 

Nada más pasar este punto, a la izquierda de la carretera hay una puerta metálica que la pasamos para subir monte arriba (Este), sin camino definido. Según subimos giramos poco a poco a la derecha para encontrar una muralla de piedras (tapia)  que la tenemos que seguir hasta Trinidad de Iturgoyen.

 

Una vez en el alto de la loma la tapia gira un poco izquierda, luego llanea y desciende; pasamos junto a una borda (Borda Lezaun) y a continuación tenemos un fuerte repecho. Continuamos ascendiendo junto a la muralla y tras llegar al alto, zona despejada, seguimos junto a la muralla y enseguida vemos a lo lejos un poco a la derecha la ermita de TRINIDAD.

 

El terreno desciende un poco, luego vuelve a subir, aparece también una alambrada que nos separa de la tapia, que la tendremos que cruzar y luego llegamos a la ermita de TRINIDAD (buzón entre dos ventanas).

 

De aquí se puede ir a Mugaga cima entre arbolado,  para ello salimos hacia  nuestra izquierda dirección Este, descendemos un poco y luego ascendemos; enseguida encontramos marcas amarillas y blancas e hitos, que nos llevan hasta la cima de Mugaga, vértice geodésico y buzón.

 

Volvemos hacia  la ermita de TRINIDAD y en el collado entre las dos cimas  tomamos dirección Oeste bajando, para encontrarnos con una muralla de piedras que primero baja y luego sube. La seguimos y en el alto la cruzamos, tomando dirección Norte, (muralla a la derecha por el cordal).

 

La dejamos y vamos descendiendo para encontrarnos con otra muralla, seguimos junto a ella y llegamos a un poste indicador de caminos (Poste indicador).  Subimos al cordal de enfrente y vemos poste con marcas amarillas y blancas; tomamos dirección Sur siguiendo las marcas y bajamos a LEZAUN.

 

(Periko Taldea 2009-05-16)

Descargar el Track

 

Descargar Los Waypoints

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.