Arritxulegi – Biandizt (840m) – Izu (828m) – Arantza

Ibilbide hau egiteko bi aukera ditugu: A) 17,5 km eta B) 21,5km.

A aukera: Ibilaldia Arritxulegiko tunelaren mendebaldean hasiko dugu. Bertan, mendatea adierazten duen bide-seinalea abiapuntutzat hartuta, eskuineko pista hartuko dugu eta Arritxulegiko bordararantz joko dugu (iturria). Hegaletik jarraituz, GR 21 – marka zuri-gorriak- pistarekin egingo dugu topo. Ehiza-postu batzuetara iritsitakoan, pista gure eskuinean utziko dugu eta alanbre-hesia ezkerrean daukagula Errenagako gailurrera helduko gara( buzoia 770m). Alanbre-hesia gure ezkerrean eutsiz, jaisten joango gara hego norabidean; lehendabizi Errengako mairubaratza                  ( crómlech) eta berehala izen bereko lepoa igaroaz (Domiko urtegiko bidegurutzea). Hesia jarraituz eta aldapa txiki bat igoaz Arritxulangañako megalitoak ikusiko ditugu zabalgune batean. Hemen, ekialdera joko dugu, orain alanbre-hesia eskuinean dugula eta lasterrera Bianditz gailurra irabaziko dugu ( 840m). Honaino, Arritxulegitik, ordubeteko ibilaldia da gutxi gorabehera.

Hego-ekialdetik jarraituz, Galtzarrietako gainera (813m.) helduko gara eta poliki-poliki jaitsiz Burnaiztegiko mendilepoan ehiztarien etxola lehenengo eta pixka aurrerago argibide-taula bat ikusi ahal izango dugu. Ekialderantz gora eginez eta alanbre-hesia eskuinean mantenduz, Bidango gañako mairubaratza (crómlech) igaro ondoren Elutsako lepora ailegatuko gara. Hemen, hego-ekialderantz egingo dugu Enobieta txikiko  mairubaratza (crómlech) pasatuz eta goragunetik jarraituz mendigaina igoko dugu (ehiztarien omenez eraikitako monolitoa). Ondoren, hego aldera eginez eta mendigainetik jaitsiaz  Pagolletako lepora iritsikoa gara , 665m, ( ehiztarien etxola eta trikuharria). Arritxulegitik hona, 2h 10Â?.

Alanbre-hesia eskuinean dugula  igotzen segituko dugu eta Pagolleta gañako 685m mairubaratzera ( crómlech)  ailegatuko gara . Ondoren Amekurrungo lepora jaitsiko gara, Usanbelarretatik ( ez du buzoirik) pasatuz  eta berehalaxe Izuko tontorrera joko dugu, 828m.  ( buzoia eta erpin geodesikoa). Gailur-lerrotik jarraituz eta behera eginez ehiza-postu bat ikusiko dugu zuhaitz baten ondoan ( 29 zbk.). Hamar metro geroago gutxi gorabehera, gailur-lerroa utziko dugu eta ezkerretik ateratzen den bidexka batetik pagadiaren barna sartuko gara. Bidexka honetan behera eginez,  hainbat ehiza-postu ikusi ahal izango ditugu eta pixka bat beherago suntsitutako etxola zahar batekin buruz-buru egingo dugu. Hemendik aurrera, pagadian zehar jaisten joango gara bidexka bat aurkitu  arte, beherago bidegurutze bat ikusiko dugu eta hemen eskuineko bidea hartu behar dugu. Pista honek, jaisten doana, 472m,   Muniltza baserriraino eramango gaitu. Porlanezko pistari jarraituz Aientsa auzunea igaro eta a marka txuri-horiak dituen pista hartuko dugu (esk). Beherago, iturria duen zerrategi baten ondotik pasatuko gara ( iturriaren aska harrizko kaiku bat da)  eta bi buzoi eta kontainer bat dagoen bidegurutzera iritsiko gara.

 

            Ezkerrerantz joko dugu asfaltotik eta ehun metrotara gutxi gorabehera, errepidea utzi eta eskuinetik jaisten doan bidea hartuko dugu (Etxeberri baserria). Harrizko hormaren ondotik behera eginez, marka txuri-horiak, Ostolo baserrira ailegatuko gara. Hemen, erromatar galtzada bat hartuko dugu eta ubide bat zeharkatu ondoren Arruzpiko zubira  ailegatuko gara. Zubia gurutzatu eta galtzadatik gora eginez Arantza herriarekin topo egingo dugu. Ibilaldi hau burutzeko, lasai ibiliaz, orotara 4h beharko ditugu.

B aukera: Izu tontorretik,828m, gailur lerroa jarraituz , jeitziko gara Iginako bordara, eta Ego aldera joko dugu 984 m arte, eta hemen egoaldera berriro gorantz jarraituz Gomizko Gainera, 1037m, ailegatuko gara. Etorri garen bidetik jaitsiko gara Iginako bordara. Beherantz jarraitu Aientsa auzunera ailegatu harte eta hemendik aurrera A aukerako azalpenak jarraitu ( letra etzana).

 

Arritxulegi-Bianditz-Izu-Arantza

Para realizar esta travesía tenemos dos opciones: a) 17,5 km y b) 21,5 km.

            Opción A: Iniciamos la ruta en el cartel de la boca oeste del tunel de Arritxulegi, que nos señala 439 m. , seguimos la pista que sale a la dcha y en unos minutos alcanzamos la borda de Arritxulegi con su fuente, continuando por la ladera hasta situarnos en la pista con marcas rojas y blancas GR121. Continuamos por la pista hasta encontrarnos bajo una ladera con puestos de caza , dejamos la pista a la dcha y subimos por la ladera hasta el buzón de Errenaga , 770m. Seguimos con la alambrada a nuestra izda. bajando en dirección sur , pasamos el cromlech de Errenga y el collado del mismo nombre (cruce al embalse Domiko) .  Por la pendiente , siguiendo la alambrada, llegamos a los megalitos de Arritxulangaña. Aquí tomamos dirección este, y con la alambrada ,ahora , a nuestra dcha. llegamos a la cumbre de Bianditz, 840m.

Continuamos por la cresta , dirección sur-este alcanzando el buzón de Galtzarrieta, 813m , descendemos siguiendo la cresta y llegamos a el collado de Burnaizegi , con una chabola de cazadores y unos metros mas adelante un panel. Subiendo dirección este , con la alambrada a nuestra dcha., llegamos a Elutsako lepoa. Seguimos en dirección sur-este, y siguiendo por la cresta llegamos a una cima coronada por un monolito de cazadores. Continuamos por la cresta , dirección sur descendiendo al collado de Pagolleta, 655m ,            ( chabola de cazadores y dolmen ).

Ascendemos con la alambrada a la dcha, siguiendo su dirección pasamos Usanbelarreta ( sin buzón) y llegamos a la cima de Izu, 828m (vértice Geodésico y buzón).   Seguimos por la cresta , y descendemos hasta encontrar un puesto de caza en un arbol , marcado con el nº 29. Unos diez metros mas adelante, abandonamos la cresta , bajando a nuestra izquierda por el hayedo , dirección este por un sendero que nos lleva a otros puestos de caza .  En el puesto marcado con el nº25  seguimos por un sendero a la derecha que continua por el hayedo hasta llegar a las ruinas de una borda . Desde esta borda descendemos por el hayedo a nuestra izda , hacia abajo , hasta encontrar un sendero , , y por él  llegamos a un cruce de pistas. . Tomamos la pista descendente , a la dcha., 472m . hasta llegar a un caserio ( Muniltza ). Seguimos por la pista de hormigón hasta el barrio de Aientsa , continuamos por la pista de hormigón a la dcha. (marcas blancas y amarillas), pasamos por un caserio-aserradero con una fuente de piedra (Kaiku) y en unos minutos llegamos a un cruce con un contenedor y dos buzones .

 

Ascendemos a la izda. por la carretera de asfalto, y unos cien metros mas adelante aproximadamente , dejamos la carretera y tomamos a la derecha un camino que desciende , pasando por delante del caserio Etxeberri , pegados a un muro de piedra , seguimos las marcas blancas y amarillas y llegamos a un caserio con una fuente ( Ostolo). Unos metros frente al caserio , continuamos por la calzada empedrada que desciende hacia la dcha. , y pasando sobre una conducciòn de agua  nos lleva hasta un viejo puente de piedra(Arruzpiko zubia). Cruzamos el puente y ascendemos por la calzada empedrada que nos lleva al pueblo de Arantza.

Opción B: Desde Izu, 828m, siguiendo la cresta descendemos hasta la borda de Iginako y seguimos al S, para alcanzar la cota 984 y al S. la cima de Gomizko gaina 1037m. Descendemos por donde hemos subido hasta la cota 984 y luego por Iginako borda tomamos un sendero descendiendo hasta el barrio de Aientsa. De aquí hasta Arantza, seguir las indicaciones de la opción A (letra cursiva).

                                  Iñaki eta Luis (28-03-2009)

Descargar el Track (Vuelta corta)

Descargar el Track (Vuelta Larga)

Descargar Los Waypoints

Como llegar

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.