EGOZKUE – BARATXUETA (1149m) –SARASIBAR-LARRASOAINA
Egozkue gainetik abiatuko gara; hemendik bide zabal bat hartu, eta, Baratxuetako ipar ertzetik gora egingo dugu, ataka bat gainditu, eta, eskuinerantz jotzen duten bide batzuk hartu gabe aurrera jarraituko dugu. Horrela zuhaiztiaren gaineko aldera iritsiko gara. Aurrerago aurkituko dugun alanbretik gora, gaineko bedartzetan barrena, helduko gara Baratxuetaraino (1149 m.). Bertan apurtutako harri geodesikoa eta bi buzoi daude. Eskailera eran eginiko ateak, Anue eta Esteribarko mugarria adierazten duen lekuan, gailurreriatik datorren alanbrea gurutzatzea erraztuko digu.
Ikuspegi zabala norabide guztietan; deigarriak batez ere Odieta Anue eta Ultzamako haran baketsuak. Gure ibilbideak hegoalderantz jarraituko du Oiartzabalko gailur biribileraino (1099 m.). Hasteko, altura galdu behar dugu Baratxuetako hegoaldeko maldetan beherantz, eta, basapinuz beteriko gailur biak banatzen dituen muino txiki batera iritsi beharko dugu. Alanbrea utzi gabe helduko gara gailurrera.
Gure ibilbideak alanbretik gertu doa, baina gero utzi egingo dugu hura, eta, beste bat ikusiko dugu, garaiera galtzen goazelarik, beti ere malda erripatsuetatik, pinudiak aurrenik eta haritzak gero, ikusiko ditugula. Halako batean, ataka batek Etsaindik Usetxira doan bidera eramango gaitu. Eskuinetik abiatuz, minutu gutxiren bueltan Etsainetik datorren lurrezko aldaian aurkituko gara.
Ezker aldetik aldaiak zelai bat inguratzen du non Juangorena etxola dagoen. Pagadi, urritzondo, astigar eta elorri zurien barrena, aldaiak mendi-maldara eramango gaitu Astigardiko 774 eta 776 kotetaraino; bertatik Inbuluzketa, Etsain eta Saratsibar-erantzako bideetara garamatzan muinora iristeko.
Hemen metalezko ate bikoitz bat ikusiko dugu, berau igaro eta mendiertzak erakusten digun malda zabalean barrena doan aldaian zehar abiatuko gara. Gero zeharkaldia leundu egiten da beti ere basapinuen inguruan goazela; hogei minuturen bueltan Salbatore baseliza ondotik pasatuko gara eta, aurrerago, Basagaitz kotaren garaierara hondaturik aurkitu ditugun zenbait etxolaren aldamenetik igaroko gara.
Metalezko ataka bat zeharkatu eta, aurreragotxoago, erdi ezkutaturik dagoen zutoin errepikagailu baten ondoan, Sarasibarrerantz jaisten doan bideetako bat utzi egingo dugu. Osakainera doan aldaian jarraituko dugu, ezkerreko bidetik. Mendi maldan gora etengabeko igoeran goazela, alanbre-sarean ikusiko dugun ataka pasatu ondoren, erne ibili beharko dugu metro gutxiren bueltan Alisetoko gailurrera garamatzan bidezidorra hartu behar baitugu (921 m.) Orain geratzen zaiguna da metalezko atakara itzultzea, eta, jarraian, Sarasibarrera jaisten doan bidea hartzea. Sarasibar igaro eta, beste muturrean, hasieran iparralderantz eta berehala ekialderantz doan aldai bat hartuko dugu. Hurrengo bidegurutzean eskuinerantz joko dugu, zelai batzuetara iritsi arte; bertatik Larrasoinako errepidera jaitsi ahal izango gara.
EGOZKUE – BARATXUETA (1149m) –SARASIBAR-LARRASOAINA
Partimos del alto de Egozkue aquí un amplio camino nos invitará a ganar altura por los flancos norteños de Baratxueta, una vez superado un portillo y dejar varios desvíos ala derecha, ganar el linde superior del arbolado. De la alambrada que encontraremos más arriba nos restará ganar la cumbre por las herbosas laderas cimeras hasta Baratxueta (1149 m), destruido vértice geodésico y dos buzones. Un paso de escalerilla facilita cruzar la alambrada que recorre la cresta cimera a la altura del mugarri que señala los límites entre Anue y Esteribar.
Amplia panorámica en todas las direcciones particularmente llamativos los plácidos valles de Odieta Anue y Ultzama. El itinerario continúa en dirección sur hacia la redondeada cumbre de Oiartzabal (1099m) , en primer lugar hay que perder altura por las pendientes sureñas de Baratxueta , alcanzar el pequeño collado que separa ambas cumbres cubiertas de pinos silvestres y sin dejar la alambrada ganar la cima.
El recorrido continua cercano a la alambrada, para abandonarla enseguida por otra mientras se pierde altura, por inclinadas laderas pobladas de pinares al principio y más tarde de robles hasta salir a un portillo que da acceso al camino de Etsain a Usetxi.Por la derecha estaremos en pocos minutos en la pista de tierra proveniente de Etsain.
Por la izquierda la pista describe un amplio rodeo en torno a un prado donde está la borda Juangorena. Entre bosque de hayas , avellanos, arces y espino blanco, la pista nos situará en el perfil del cordal a la altura de las cotas 774 y 776 de Astigardi hasta alcanzar el collado que da paso a los caminos de Inbuluzketa,Etsain y Sarasibar.
Aquí encontramos un doble portillo metálico que deberemos pasar para continuar por la pista que se enmarca por el perfil del ancho lomo del cordal. El paseo se suaviza siempre enmarcado por bosque de pino silvestre , a los 20 minutos se pasa junto a la Ermita de San Salvador y más adelante junto a las ruinas de varias bordas a la altura de la cota de Basagaitz.
Se pasa un portillo metálico y poco más tarde a la altura de un camuflado poste repetidor, se deja uno de los caminos que descienden a Sarasibar. Continuaremos por la pista todo uno que lleva a Osakain, seguir el camino de la izquierda. Tras una constante subida por el cordal sobrepasar un portillo en la alambrada y prestar atención para el desvío de la senda que conduce a escasos metros a la cima de Aliseto (921 m) .Ahora sólo nos queda regresar al portillo metálico para tomar después el camino que desciende a Sarasibar. Cruzamos Sarasibar y en extremo opuesto tomamos una pista que sale en dirección N. al comienzo, para girar al E. enseguida. En el próximo cruce tomamos a la derecha y nos llevará hacia unos prados desde donde podemos descender a la carretera en Larrasoaina
Alberto Gordoa (07-02-2009)
Descargar el Track
Descargar los Waypoints
Utzi erantzuna