Marieta- ELGEAMENDI (943m) – Arrasate

Marieta-ELGEAMENDI (943)-Arrasate

 

 

Eliza ondoan, Ipar norabidean, Uriko kaletik irtengo gara. Elgeamendi tontorra ikusten da herritik bertatik. Iturri baten ondotik pasa eta Landa-Elgearako seinaleak ikusiko ditugu. Elgearantz hartu. Bidegurutzean pista nagusia jarraitu. Hurrengoan, ur-deposituaren gainetik erdiko pista jarraitu eta hurrengoan eskumara hartu (Iparra). Gero ezkerrera (bidarriak). Laster mendi-lepora ailegatuko gara. Pisten artean dagoen bidezidor batetik Elgeamendira igo (943m).

           

Mendebalderantz jaitsi pistara ehiza-postu baten ondora. Pinudian sartu marka zuri-gorriak jarraituz eta Arlabanera ailegatuko gara. (Aurretik trikuharria  aurkituko dugu).

  

Arlaban (616) gainetik, Bentafriaren aparkalekutik hasita, marka zuri-gorriak jarraituz, ordu bat eta laurdenean gutxi gorabehera Jarindo (896) tontorrera ailegatuko gara, Arlabaneko mendirik altuena. Aurretik Sarrikorte eta Partileku (721) mendiskatik pasatzen gara. Azken igoera, alanbrada bat zeharkatu ondoren, gure eskumara doazen markak alde batera itxita  hasiko dugu.

           

Tontorretik ekialderantz jaitsiko gara, alanbrada bat zeharkatuko dugu eta txabola baten inguruan, aurretik itxi dugun markadun pistarekin aurkituko gara. Markak jarraituz beste ordu bat eta erdian Krutzeta (690) gainera ailegatuko gara.

  

Hemen, Durakogain (805)  mendirantz bideratuko gaitun  seinalea ikusiko dugu.

  

Ipar ekialderantz, tontor gailurretik mugarriak jarraituko ditugu. Jaitsi ondoren, San Adrian ermita aurkitzen dugu (iturria bere ezker aldean) eta harrizko pista bat;  hortik gutxira, txabola handia eta zelaia.

 

Hau pasatuta, berriro marka zuri-gorriak aurkituko ditugu. Bide gurutze batera ailegatzerakoan, nahi izan ezkero, markak jarraituz Untzilla auzora joan gintezke, edo politago, markak itxi eta gure eskumarantz hartu igoera txiki baten ondoren gurutze handia duen  Asensiomendiaren magalera ailegatzeko. Hemendik jaitsi eta markadun pistarekin aurkituko gara  eskumara hartu behar dugun bidegurutze batean. Markak jarraituz edo beste bidezidorretatik ere, Untzilla auzora ailegatuko gara.

  

 Murugain (775) tontorrerako denbora (ordu 1) eta bidea seinalatzen duen panela. Bidea jarraituz, laster sartuko  gara pinudian eta  gorantzko bidea hartuko dugu  (zutarriak). (Herri-kondairak esaten duenez tontorrean zegoen gazteluan ingurua izututa zuen Erensuge bat bizi omen zen. Bere haserreak saihesteko  neska gazteak exijitzen zituen, norbaitek burdin barra gori batekin akabatu arte. Hortik omen dator Arrasateren erdal izena: Mondragón-Monte del Dragón).  Murugain gainetik antenetara datorren harrizko pistatik jaitsiko gara, baina laster  bidezidorretatik jaitsita aurreratu egingo dugu jaitsiera. Alboan iturria duen Naparrena baserriarekin (420) aurkitu behar gara. Hemendik, marka hori zuriak  esango digute nondik jaitsi.  Dena den, aurrerago marka horiek itxi eta pistak jarraituz Arrasatera, San Andres auzora, Arrasate Kooperatiba Elkarterako  sarrera bidera ailegatzen gara.  

   

 

                                               

Marieta-ELGEAMENDI (943)-Arrasat

 

 

            Salimos junto a la iglesia por la calle Uriko-kale, dirección Norte. Desde el pueblo se ve la cima de Elgeamendi. Pasamos junto a una fuente. Llegamos a una indicación de Landa, Elgea. Seguimos hacia Elgea. En un cruce seguir la pista principal. En el próximo, por encima de un depósito de agua seguimos la pista central, y en el siguiente giramos a la derecha (Norte). Luego a la izquierda, hitos. Llegamos a la loma, y a la izquierda pronto al collado. Por el centro de las dos pistas, por una senda llegamos a Elgeamendi (943m)

 

            Bajamos dirección Oeste a la pista, junto a un puesto de caza; entramos en un pinar siguiendo marcas rojas-blancas. Nos encontraremos con un dolmen. Siguiendo las marcas llegamos a Arlaban.

 

             Desde el alto de Arlaban, partiendo del aparcamiento existente frente a Bentafría, siguiendo marcas rojas y blancas, aproximadamente en  una hora y cuarto, llegaremos a la cima de Jarindo (896), cumbre más elevada de los montes de Arlabán. Pasaremos por el lugar de Sarrikorte y la colina de Partileku (721). La subida final a la cima, se inicia tras cuzar una alambrada  dejando la pista de las marcas a nuestra derecha.

 

            Desecnderemos en dirección Este, atravesamos una alambrada y enlazamos de nuevo con la pista de las marcas rojas y blancas  a la altura de una chabola. Siguiendo las marcas, en hora y media más o menos llegamos al alto de Krutzeta (690)

Aquí el  panel indicador nos orienta hacia el alto de Durakogain (805).

 

            Continuamos dirección NE, por la loma, siguiendo los mojones. Después de una pequeña bajada nos topamos con la ermita de San Adrián (fuente a su izquierda), y una pista de piedra;  al poco una gran chabola y campa. Después de pasarlo nos encontramos con las marcas. Al llegar a un cruce de caminos, con  fuente ferruginosa, bien podemos seguir las marcas  hasta el barrio de Untzilla, o como opción mas interesante, dejarlas y tomar a nuestra derecha la subida que nos lleva a la falda de la cruz de Asensiomendi. Desde aquí la bajada nos juntará, en un cruce a la derecha, con la pista de las marcas. Con ellas o por otros senderos llegaremos  a Untzilla.

 

            Panel indicador (Murugain, 1 hora). Siguiendo el camino, pronto entramos en el pinar de subida hacia la cima; hitos de piedra. (La fábula popular asegura que en el castillo que existía en su cima vivía un dragón que tenía atemorizado al pueblo, cuyos habitantes debían entregarle periódicamente jóvenes mujeres a cambio de no sufrir su ira. Por fin, decidieron matarlo clavándole una barra de hierro incandescente. Desde entonces, Arrasate pasó a denominarse en castellano Monte del Dragón o Mondragón). Desde el alto de Murugain (775), bajamos por la pista de las antenas, hasta encontrar atajos que nos facilitan la bajada. Debemos pasar por al lado del caserío Naparrena (420), con fuente. Desde aquí las marcas amarilla-blancas nos orientarán el descenso; pronto, las dejamos y siguiendo buenas pistas llegamos al municipio de Arrasate por el barrio de San Andrés, a la entrada de las instalaciones de la Cooperativa Mondragón.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude