Mendi Jardunaldiak 2020

Mendi Jardunaldietako kartela

Aurten ere martxoan zehar Mendi Jardunaldiak antolatuko ditugu hainbat ekintzarekin. Hona hemen ekintza guztien laburpena

Martxoak 1, igandea: Zuhaitz Eguna

Eibarko Udaleko Ingurumen sailarekin, Debegesarekin eta Eibarko ikastetxeekin batera Zuhaitz Eguna ospatuko dugu. 9:30tan Depor aurrean irtenda Iturburura joango gara eta han zuhaitz landaketa egingo dugu.

Martxoak 4, asteazkena: “Mendirako elikadura, proposamenak makrobiotikatik” tailerra

Aniaiz Ariznabarretaren eskutik mendirako elikadurari buruzko tailer praktikoa antolatuko dugu Deporren 19:00tan hasita. Euskaraz izango da.

Martxoak 7, larunbata: bigarren eskuko mendiko materialaren azoka

Goiz guztian zehar, 10:00etatik 13:30tara hainbat bazkidek eskatutako bigarren eskuko mendiko materialaren salerosketa azoka antolatuko dugu Depor aurreko zeharkalean.

Martxoak 9 eta 10: Mendi Tour

Bilbao Mendi Film jaialdiko hainbat pelikula eta dokumental ikusteko aukera izango da Coliseo Antzokian. Astelehenean “Nebula” eta “Manaslu” eskainiko dira eta asteartean “Treeline” eta “Cholitas”. Emanaldiak 19:00tan izango dira eta sarrerak 5 € balio du egun bakoitzean.

Martxoak 17, asteartea: “Eibartarrak Cervinon” emanaldia

Egoitz Elduayenen eskutik hainbat eibartarrek Cervino mendi ezaguna igotzeko izan duten esperientzien berri emango du euskaraz eta gaztelaniaz prestatutako emanaldian. 19:00tan Portaleako Areto Nagusian.

Martxoak 26, osteguna: Juan Vallejo: “Mis Montañas”

Euskal mendizale eta alpinistaren eskutik hitzaldia izango dugu 19:00tan hasita Armeria Eskolako areto nagusian.

Martxoak 29, igandea: NeguTrail + solasaldia Imanol Alesonekin

Aurtengo negutraila martxoko azken igandean izango dugu eta gonbidatu berezi bat izango dugu gure artean, Imanol Aleson. Ohi bezala izenematea doakoa da eta kalamuakorrikalaritaldea@gmail helbidean egin behar da.

Mendi Jardunaldietako kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude