Urtarrilak 25: DBI 2: Ixua – Urko (791 m.) – Zaldibar

  • Irteera: 8:30tan Ego Gainen
  • Distantzia: 17,5 km.
  • Igoeran metatutako desnibela: 805 m.
  • Jaitsieran metatutako desnibela: 1130 m.
  • Hasiera: Ixua
  • Helmuga: Zaldibar
  • Track GPS

[0 Km-a] Ixuako gaina. Ixuako gaina bertatik irteten gara berehala Urko mendirako igoera hasteko. Gailurrean (791m) Ipar-mendebalde aldera dagoen mendi-bizkarretik jarraitzen dugu, Ahuntzarte eta Mundiogañatik pasatuko gara. Puntu honetan mendi-bizkarrari jarraituz jaitsiera hasten dugu zutoin adierazleaz seinaleztatutako bidegurutze bateraino.

[2,9 Km] Ermua Zutoin Adierazlea. Puntu honetan ezkerrera hartu eta Asuntza baserriraino jaitsi.

[3,8 Km] Asuntza. Puntu honetara iristerakoan aurrera diraugu Ariznabar mendia eskuinetik inguratuz. Behin mendia inguratuta bere iparraldean kokatzen gara. Bideak sigi-saga egiten du, baina beti jarraitu behar dugu Mendebala norabidea, eta azkenik, jaitsiera nabarmen baten ondoren, Trabakuako errepidera iritsiko gara. Eskuinera eginez errepidetik joango gara Trabakuaraino, bertan bi taberna aurkituko ditugu.

[8,8 Km] Trabakua. Taberna pasatuta, Gerea auzora doan errepide lokala hartzeko eskuinera biratuko dugu. Errepide horretan 180 metro gutxi-asko egin ondoren, gure ezkerrera Zengotitagainera doan bidea hartuko dugu baina ez gara gailurrera igoko eta Ekialdetik sahiestuko dugu. Errepideko bidegurutzetik 325 metrotara gutxi gorabehera dagoen bidegurutzeari adi egon behar dugu, non igotzen duen bidea utzi egingo dugun eta ezkerrera beste bat hartu aurreraxeago pinudi batean barrentzen dena. Errekasto bat pasatuta bidea utzi eta beste bat hartuko dugu gure eskuinera. Bigarren errekasto bat pasatu eta bidegurutzean gorantz jarraituko dugu eskuinera; aurrerago bide honek  hormigoi-pistarekin bat egiten du. Beherantz egingo dugu bidegurutze berri bateraino non  hormigoi-pista utzi eta eskuinerantz lurrezko bide bati jarraituko diogun. Laster Zengotita auzora iritsiko gara. Jaisten jarraitu eta errepidea tunelaren gainetik gurutzatuko dugu.

[12,7 Km] San Juan ermita. Zengotita. Aurrera egiten dugu marka gorri eta zuriak jarraituz; gure ezkerrera bide asfaltatua irteten da, eskuinera Ariatzu mendira igotzen duen lurrezkoa baita ere eta erditik  hartu behar dugun lurrezko beste bide bat. Hemendik jarraitzen dugu eta apur bat aurrerago, nahiz eta markek gure ezkerrera egin, zuzen aurrera jarraituko dugu. Galtzeko beldurrik gabe, bide honek BI-3342 (Berriz – Areitio), errepidera eramango gaitu, eskerrera biratzen dugu eta Areitiorantz jaisten gara;  laster aurkituko ditugu berriro  marka gorri eta zuriak eta hurrengo bidegurutzean eskuinera jarraituko diegu markei. Bi baserriren ondotik pasa eta laster iritsiko gara Goiherri auzora hurbilduko gaituen zubira. Santa Marina ermitan irtetzen du bidezidorra marra txuri horiak, jarraitu marrak Zaldibarrera jaisteko.


[18,8 Km] Zaldíbar. Zeharbidearen amaiera.

[Km 0] Alto de Ixua. Salimos del alto de Ixua para inmediatamente iniciar la subida al monte Urko. Alcanzada la cima (791m) continuamos por el cordal noroeste, pasaremos por Ahuntzarte y Mundiogaña. En este punto iniciamos el descenso siguiendo el cordal hasta un cruce señalizado con poste indicador.

[Km 2,9] Poste indicador Ermua. En este punto girar a la izquierda y descender hasta el caserío Asuntza.

[Km 3,8] Asuntza. Al llegar a este punto seguimos de frente bordeando por la derecha el monte Ariznabar. Una vez bordeado el monte nos situamos en su cara norte. El camino hace un serpenteo, pero debemos seguir siempre en dirección Oeste, y finalmente, después de un pronunciado descenso, llegaremos a la carretera de Trabakua. Seguimos por la carretera hasta llegar al alto de Trabakua donde tenemos un bar.

[Km 8,8] Trabakua. Pasado el bar, giraremos a la derecha para tomar la carretera local que va al barrio de Gerea. Caminamos por ella unos 180 metros y tomamos una senda a nuestra izquierda, esta senda se dirige a Zengotitagañe, pero evitamos subir a la cima faldeándolo por el Este. Debemos estar atentos a un cruce que dista aproximadamente 325 metros del cruce de la carretera, donde dejamos la senda que sube al alto para tomar un camino por nuestra izquierda que poco más adelante se adentra en un pinar. Pasado un riachuelo dejamos el camino y tomamos una senda por nuestra derecha. Pasamos un segundo riachuelo y en un cruce de caminos continuamos ascendiendo por la derecha, más adelante este camino desemboca en una pista de hormigón. Descendemos hasta un nuevo cruce de caminos donde abandonamos la pista de hormigón y seguimos una de tierra por nuestra derecha, en breve llegaremos al barrio de Zengotita. Descendemos y cruzamos la carretera por encima del túnel.

[Km 12,2] Ermita de San Juan. Zengotita. Seguimos de frente, marcas rojas y blancas, por nuestra izquierda sale un camino asfaltado, por la derecha otro de tierra que sube al monte Ariatzu y por el centro otro de tierra que es el que debemos tomar. Seguimos y un poco más adelante, aunque las marcas siguen por nuestra izquierda, continuamos de frente. Sin perdida, este camino nos deja en la carretera BI-3342 (Berriz – Areitio), giramos a la izquierda y bajamos hacia Areitio; pronto nos encontramos con las marcas rojas y blancas, en otro cruce las seguimos por la derecha. Pasamos junto a dos caseríos y llegaremos al puente que conduce al barrio de Goiherri. Junto a la ermita de santa Marina sale un sendero marcado con blanco y amarillo que desciende rápidamente a Zaldíbar.

[Km 18,8] Zaldíbar. Fin de travesía.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *