Prest dugu 2020ko egutegia

2020ko egutegian bi proiektu nagusi izango ditugu: batetik iaz hasitako GR 282 – Artzaintza Naturbidearen ibilbideekin jarraituko dugu. Aurtengoan Lizarragako mendatean hasi eta Otxandiorainoko etapak egingo ditugu.

Bestalde Deba Bailararen Itzulia deitu duguna ere egingo dugu. Proiektu honekin Deba ibaiaren arro guztia, bere adarrak sartuta, 10 etapetan ibiltzea nahi dugu, (180 km gutxi-asko). Deban hasi eta ordutegien noranzkoaren kontrako ibilbide zirkularra egingo dugu Debako arrora bere urak isurtzen dituzten mendi eta gailurreriei jaraituz: Kalamua, Urko, Zengotitagaina, Santa Marina Zar, Erdella, Udalatx, Tellamendi, Orisol, Jarindo, Elgeamendi, Urkilla-Zerra, Enaitz, Gorostiaga, Arrola, Irukurutzeta, Lizarreta eta Arbil.Elgeamendi magalean kokatzen da Deba ibaiko sorburu nagusia eta 58Km ibili ondoren izen bereko herrian isurtzen ditu bere urak Kantauri itsasora. Aurten, ordea, ez ditugu etapa guztiak egingo, Debatik hasi eta Aramaiorainoko 4 etapak baizik.

Hainbat egunetako irteerei dagokienez, Pirinioetarako bi irteera eta Picos de Europakoaz gain, maiatzaren 1eko zubian Iparraldera egingo dugu hiru eguneko irteera. Horretaz gain, urriaren 12ko zubian Palentziako Mendietara ere joango gara. Hainbat eguneko irteera hauek Elgoibarko Morkaiko Mendi Taldearekin batera antolatuko ditugu.

Irteera bereziei dagokienez, arroil jeitsiera egiteko Sobrarbera joango gara. Eta sokekin ondo lotuta ibiltzeko Berianera Ihurbain kanaletik igotzeko irteera antolatuko dugu ekainean, eta irailean Anbotoko Frailiara igoko gara.

Ezin ahaztu, jakina, mahai baten inguruan amaituko diren irteerak, sagardotegikoa lehena, Ola Sagardotegian Irunen Aiako Harria parkean, eta urteari agur esateko azken bazkaria Nabarnizen.

Trail irteerak ere programatu ditugu, lau hain zuzen ere.

Eta Haurren irteerak ere izango ditugu, Eibarko Ikastetxeekin batera antolatutakoak.

Hementxe ikusi dezakezu egutegi osoa.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *