Alluitz gailurreko buzoia berriz jartzen izan gara

Ekainaren 9an zortzi lagun elkartu ginen Alluitz mendiko buzoia berriz jartzeko. Aspaldian buzoi gabe egon ostean, gure taldeko kide Egoitz Elduayenek Indalecio Ojanguren agertzen den argazki eder hau aurkitu zuen Indalecio Ojanguren fondoan:

Indalecio Ojanguren Alluitz gailurrean
Argazkia: Gure Gipuzkoa. Indalecio Ojanguren fondoa. Erreferentzia: AGG-GAO_OA00972
Lizentzia: CC-BY-SA

Beste argazki hauetan ere buzoia agertzen da, eta hauek ere Indalecio Ojangurenen fondoko argazkiak dira:

Argazkia Alluitz tontorrean. Indalecio Ojanguren
Gure Gipuzkoa. Indalecio Ojanguren fondoa Erreferentzia: AGG-GAO_OA00971
Lizentzia: CC-BY-SA
Argazkia Alluitz tontorrean. Indalecio Ojanguren
Gure Gipuzkoa. Indalecio Ojanguren fondoa Erreferentzia: AGG-GAO_OA00970
Lizentzia: CC-BY-SA
«Eibartarren espoloia» behelaino artean

Argazkiak ikusita Egoitz Elduayen eta Gotzon Irazolak buzoiaren erreplika bat egin zuten urtetan zehar mendizaleen dohaintzak jasota eta aspalditik prest izan arren orain arte ez dute egun egokirik aurkitu berau ipintzeko.

Beraz, aurrez Abadiñoko Alluitz mendi taldeari abisatuta, gaur 8 lagun elkartu gara buzoia ipintzeko: Egoitz eta Gotzon buzoiaren «aitak», Arrate eta Mikel Eibarko Klub Deportibotik, Lazaro eta Miren Basauritik, Ania Barakaldotik eta Imanol Marrodan Gasteiztik.

Horretarako Atxarten elkartu gara eta hegoaldeko bidetik igotzen hasi gara. Lehenengo mendi bidetik, ondoren harritzan gora Eibartarren espoloia garbi-garbi ikusten den leiho bateraino igo gara. Gero berriz ere bidera itzuli eta Alluitz gailurrera igo gara.

Gailurrean, taratulua eta barautsak erabilita erpin geodesikoaren alboko harri baten zuloak egin eta aurrez prestatutako buzoia jarri dugu, ustez hasieran erakutsitako argazkietan bezala. Ondoren beharrezko argazkiak egin eta beheranzko bideari ekin diogu Artola leporaino, han zerbait jateko aprobetxatuz.

Buzoia jarrita
Buzoia jarrita
Buzoi berria gertutik

Irteerari Atxarten eman diogu amaiera eta ondoren eguna borobiltzeko Abadiñora hurbildu gara sabela betetzera.

Alluitz gailurraren itxura berria: buzoia eta erpina

Hemendik aurrera, beraz, badakizue: buzoia dago berriz ere Alluitzen eta aspaldi jarritakoaren antzekoa da. Zuen txartelak uzteko lekua dago beraz!

Esker onak: Egoitz Elduayen eta Gotzon Irazola. Argazkiak: Arrate Irusta, Egoitz Elduayen, Mikel Larreategi eta Miren.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *