Eibarko Itzuliaren eskertza mezua

Goizeko 7:00tan Depor aurrean bildu ginen taldea

Atzo larunbata Eibarko Itzulian parte hartu zenuten 100dik gora parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu Mendi Batzordetik itzulian parte hartzeagatik, euren jarreragatik eta egun guztian zehar gurekin etortzeagatik. Ederra izan da berriz ere zuekin egun hau pasatzea. Eskerrak bereziki kanpotik etorri zinetenoi, batzuk aipatzearren Mungia, Soraluze, Lekeitio edo Gasteizko lagunak izan genituen-eta gure artean.

Ibilbidea markatzen lagundu diguzuen taldekideei eta anoa postuetako bolondresei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, eta nola ez Asurtzako «Gure-Basetxea» txabolako lagunei, lehenengo anoa posturako salda prestatu eta tokia uzteagatik.

Laguntzaileei ere gure esker-ona, Isasi Okindegia, La Pera frutadenda eta Mertxe Agirre (gazta eta membriloa), anoa postuetarako janariagatik.

Ederto pasatu genuen eta hemendik bi urtera ere hemen egongo gara!

Finalista eguna, haurren irteera eta domina banaketa

Eibarko Itzuliarekin batera Eskolarteko azken mendi irteera egin zen, Salbador ermitatik zehar Topinburura igoz eta Eibarko Itzuliko parte hartzaileekin batera hamaiketakoa eginez. Ondoren urtean hainbat irteeratan parte hartu duten haurrei finalisten dominak eman zitzaizkien Klubaren aurrean. Guztira 47 pertsonek jaso zituzten dominak.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *