Maiatzak 25: Untzillatxeko diagonal handia

Kotxeak Atxarten utziko ditugu, zubia gurutzatuko dugu eta goranzko norabidea hartuko dugu, Urresteiren ezker aldetik pasatuz, Aitz Zorrotzarantz (Nodo). Plaka horian barneratuko gara, III. graduko trepadatxoa eskalatuko dugu, ondo aseguratuta eta segurtasun osoz.

Gorantz jarraituko dugu, Leureta lepoarekin topo egin arte. Bertan aurkitzen da Saukuko Kobie eta gainekaldean, Saukuko Ganeren (865m) gailur ikusgarria, bertako eskalatzaileen artean “La Proa” izenez ere ezaguna.

Lepo horretatik, Untzillatxeko gainera (941m) eramango gaituen ertza hartuko dugu, nahiko aireko pauso batzuetatik igaroz.

Atxartera ibilbide normaletik jaitsiko gara.

Irteera honen inguruko informazio gehiago astearte eta ostegunean 19:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboan.

Dejaremos los coches en Atxarte, cruzar el puente y subiremos dirección al Nodo (Aitz Zorrotza) y pasaremos por la parte izquierda de Urrestei. Nos encontraremos en la placa amarilla, una trepada de III grado que escalaremos con total seguridad bien asegurados.

Seguimos hacia arriba hasta encontrarnos en el collado de Leureta donde se encuentra la Cueva de Saukuko (Saukuko Kobie) y encima de ella, la impresionante cima de Saukuko Gane (865m), llamado también La Proa por los escaladores de la zona.

Desde este collado, tomamos la cresta que por unos pasos aéreos nos dirige hasta la cima de Untzillatz (941m).

La bajada a Atxarte la realizaremos por la ruta normal.

Más información sobre esta salida el martes y el jueves de 19:30 a 20:30 en el Club Deportivo.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude