Maiatzak 26: udaberritrail egunsentia ikustera

  • Data – Fecha: maiatzak 26 / 26 de mayo
  • Irteera tokia – Salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) (Deporren motxila uzteko aukera egongo da / Se podrá dejar la mochila en el Depor)
  • Helduera tokia – Llegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea)
  • Irteera ordua – Hora de salida: 5:00
  • Zailtasun-maila – Dificultad: Erraza / Fácil
  • Distantzia – Distancia: 18 km
  • Denbora – Tiempo: 3 ordu eta erdi / 3 horas y media
  • Goranzko metatua – Desnivel positivo acumulado: 700 m
  • Irteerara apuntatzeko – Para apuntarse a la salida: kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com
  • BEHARREZKO MATERIALA / MATERIAL NECESARIO: frontala eta zira / frontal y chubasquero
  • Deskargatu fitxa tekniko osoa / Descargar ficha técnica completa

Trail irteera dohakoa da eta edozeinek parte hartu dezake, baina antolaketa lana errazteko izena ematea beharrezkoa da email bidez kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidera idatziz. Bestetik, nahiz eta ibilbideak zailtasun teknikorik ez izan, eta antolatzaileak korrikalariei gidatu, bai aurrekoei zein atzekoei, bakoitzak bere ardurapean parte hartzen du. Hau da, ezbeharren bat gertatuz gero antolakuntza ez da arduradun egiten. Hori dela eta, gure gomendioa herriko klub edo mendi taldearen bitartez Mendian Federatzea da, edo norberak bere segurua izatea. Bestalde, ondorengo materiala eramatea gomendatzen da: mendian korrika egiteko oinetakoak, frontala, telefono mugikorra, zira, ura eta jateko zerbait.

Goizeko 5:00etan emango diogu hasiera Udaberritrailari Deportibo aurrean argazkia aterata. Deportibotik Elgetako bidea hartuko dugu frontalaren argipean, Ipurua Futbol zelaia pasata Isasi Okindegian Iburerrekara hartuz. Iburerrekatik Karabieta aldera joko dugu, Karabietara iritsi aurretik eskumarantza hartuz Egoarbitzara igotzeko (7,7 km). Egoarbitzan zerbait jantzi eta kafesne epela hartuz eta pasta batzuk janez eguzkia nola irteten den gozatzeko aukera izango dugu.

Iadanik eguna argituta eta “frontala” motxilan gordeta Karabieta aldera jaitsiko gara baina Karabietara iritsi aurretik eskuinera sartuko gara Elgetako Larrabiltzarra (645 m) tontor ingurutik buelta bat emateko eta Karabieta gainera bueltatzeko. Karabietan (12 km) Iburerreka aldera jaitsiko gara zati handi batean goizean igo dugun bidetik jeitsieraren azken zatia izan ezik. Iburerrekatik Elgetako bidera joango gara Ipurua futbol zelaia inguratuz Untzagara joateko eta Klub Deportibo aurrean amaitzeko.
***Eguraldiak lagunduko ez balu ordua mantenduko genuke baina ibilbidea zertxobait moldatuko genuke, gosaria Egoarbitza tontorrean egin ordez trail irteera amaieran Klub Deportiboko tabernan eginez.

Esta vez comenzaremos temprano, a las 5 de la mañana, para poder llegar a Egoarbitza antes de que amanezca. Después de sacarnos la foto frente al Depor, iremos por la carretera de Elgeta hasta la panadería Isasi, y desviarnos hacia Iburerreka. Con ayuda de las linternas frontales subiremos hacia Karabieta, y un poco antes de llegar al alto cogeremos a mano derecha el camino que sube a Egoarbitza (km 7,7). En la cima de Egoarbitza llega la hora de abrigarse para tomar un café con leche y comer unas pastas mientras disfrutamos del amanecer.

Una vez de que ya se haya hecho de día y guardados “los frontales”, bajaremos hacia Karabieta, donde antes de llegar, tendremos que girar a mano derecha para dar una vuelta por el monte Larrabiltzarra (645 m) -perteneciente a Elgeta- y luego volver a Karabieta (km 12). Desde allí, y prácticamente por el mismo camino por el que habíamos subido, bajaremos otra vez a Iburerreka y así llegar al Depor donde finalizará la jornada.
***En el caso de que el tiempo no acompañe, modificaremos un poco el recorrido y en vez de desayunar en la cima de Egoarbitza, desayunaremos en el bar del Club Deportivo al finalizar la salida de trail.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude