Maiatzak 11: Arroil jaitsiera Artazulen

Euskal Herrian badaude arroil jaitsiera famatuak, baina Artazul mundu mailako perla bat da: ur jauzi haundi ederrak, ur putzuetako saltoekin eta tobogan ausartekin.

Irteera mendian esperientzia duen jendeari zuzenduta dago eta derrigorrezko baldintza bi daude: federatuta egotea eta rapelatzen jakitea. Hala ere, aurreko egunean Eibarko Arroila, Saturio Erreka, jaitsiko dugu teknikak errefreskatzeko.

Argazkia: Jon Zendoia

Irteeraren plangintza hauxe izango da:

  • Maiatzak 7: izenematea ixtea.
  • Maiatzak 9: izena emandakoen bilera klubean, irteeraren ingurukoak koordinatzeko. Materiala ekartzea derrigorrezkoa da denon artean errebisatzeko.
  • Maiatzak 10: Saturio Erreka jaistea
  • Maiatzak 11: Artazul Arroila jaistea.

Norberak bere materiala lortu beharko du, ez da materialik alokatuko. Hauxe da beharrezko materiala:

  • Neopreno lodia, eskarpin eta guzti. Ez du surfekoak balio.
  • Kaskoa. Edozeinek balio du, baita bizikletakoak ere.
  • Arnesa, zintak, zortzia eta mosketoiak.
  • Oinetakoak: mendiko botak edo zapatilak.

Ez da irteera gidatu bat, klubeko irteera bat da, hala ere, esperientziadun jendeak lagunduko du.

Izenematea irekita dago klubean. Astearte eta ostegunetan 19:30tatik 20:30tara klubeko bulegoan.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *