Abenduak 15: Azkoitia – Erlo (1.030m) – Aittola-Zar

Urtero bezala, urteko azken irteeran anaiarteko bazkaria egingo dugu. Irteeraren prezioan autobusa eta bazkaria daude sartuta.

Tracka deskargatu

Ibai-ondo kaleko autobusaren geltokitik hasten dugu ibilaldia, Ipar-Ekialderantz; biribilgune batera iristen gara eta ezkerrera dugun zubia gurutzatzen dugu, Santa María la Real Parrokiaraino jarraituz; Jesusen Bihotz Agurgarri Plaza-n eskuinera hartzen dugu Kale Nagusian zehar; iturri batera iristean ezkerrera biratzen dugu eta marka gorri eta zuriak aurkitzen ditugun tokian kale txiki batetik pasako gara. Ikastolaren ondotik igaroko gara (Estrada kalea), ondorengo biribilgunea (2) gurutzatzen dugu eta  Ipar-mendebalderantz jarraitzen dugu errepidetik igoz; bidebanatzeak utzi egingo ditugu Erlo (3) dioen bidegurutzera iritsi arte. (Gutxi gorabehera 3Km ibili gara).

Seinaleari jarraituko diogu, gure eskuin aldera marka horia eta zuria zuhaitz batean; tarte gutxira markak uzten ditugu eta aurrera gorantz pistari jarraitzen diogu, sigi-saga eginez igotzen du baina gero pista uzten dugu eta bide oso nabaritik (4) egingo dugu gora. Pistara iristean norabide-zutoin bat aurkitzen dugu; ezkerrera (5) abiatuko gara Zamalekuko (6) mendixkara iristeko. (Puntu honetara itzuli behar izango dugu Aittolarantz joateko). Orain, tontorra eskuin aldera utziz, goranzko pistatik jarraitzen dugu Eskorta antena-errepikagailurantz. Bertara iritsi baino lehen pista (7) utzi eta eskuinera desbideratzen gara Erlo (8)tontorrera iristeko (1.030m). (Gurutze txikia eta buzoia puntu altuenean).

Tontorretik itzultzen gara Erlo (1.022m) gurutze handirantz (9). Gandorretik hurbila den bidexkatik jaisten jarraitzen dugu eta ezkerrera biratzen dugu Xoxotera iristeko (10) (buzoia); San Ignazioren (11) irudia eta aterpe bat (12) gertu dauzkagu.

Aterpea dagoen pistatik itzultzen gara Zamalekuko (6) mendixkara, eskuinera, Ipar-Mendebalderantz hartzen dugu;Izki-iturri ondotik pasatzen gara eta pistari jarraituz, nahiz eta bidezidorren bat egon, Zorrospeko (13) aparkalekura iritsiko gara. Hemendik errepidez goaz Aittolazarrera.

 

 

 

 

 

Iniciamos el recorrido desde la parada del autobús en Ibai-ondo kalea, dirección Noreste; llegamos a una rotonda y cruzamos el puente que tenemos a la izquierda, continuamos hasta la Parroquia Santa María la Real; en Jesusen Bihotz Agurgarri Plaza tomamos a la derecha por Kale Nagusia; al llegar a una fuente giramos a la izquierda por un callejón donde encontramos marcas roja y blanca. Pasamos al lado de la Ikastola (Estrada Kalea), cruzamos la rotonda (2) y seguimos en dirección Noroeste subiendo por la carretera, dejamos las bifurcaciones hasta llegar a un cruce que indica Erlo (3). (Hemos recorrido unos 3Km).

Seguiremos la indicación, derecha marcas amarilla-blanca en un árbol; al poco rato dejamos las marcas y seguimos la pista ascendente de frente, sube zigzagueando pero luego dejamos la pista y ascendemos por sendero muy marcado (4). Llegamos a una pista y encontramos un poste de direcciones; giramos izquierda (5)para llegar al collado de Zamaleku (6). (A este punto tendremos que regresar para ir hacia Aittola). Ahora seguimos por la pista ascendente, dejando la cresta a la derecha hasta la antena (repetidor) Eskorta. Poco antes de llegar a la antena nos desviamos dejando la pista (7) y subir hacia derecha para llegar al extremo de la cresta Erlo(1.030m) (8). (Cruz pequeña y buzón en el punto más alto).

Volvemos por la cresta hacia la gran cruz de Erlo(1.022m) (9). Continuamos descendiendo por sendero próximo a la cresta, giramos a la izquierda para llegar a Xoxote (buzón) (10), viendo cerca la imagen de San Ignacio (11) y un refugio (12).

Por la pista en la que está el refugio volvemos al collado de Zamaleku (6), tomamos a derecha, Noroeste; pasamos por la fuente de Izki iturri y seguimos la pista, aunque hay algún atajo, para llegar al parking de Zorrospe (13). Desde aquí vamos por carretera para llegar a Aittolazar.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *