Azaroak 24: Gaztaren ibilbidea 6: Etxegarate – Lizarrusti

DESKARGAK

DESKRIBAPENA

  • Iraupena: 5h.40 min.
  • Zailtasuna: Ertaina.
  • Distantzia: 14,5 km.
  • Bide zirkularra: Ez.
  • Altuera minimoa: 640 m.
  • Altuera maximoa: 950 m.
  • Mide datuak: 2/1/3/3/ 5h.40 min.

ETXEGARATE + INFO
LIZARRUSTI + INFO

Geure arbasoek makina bat aldiz egindako bidea da etapa hau. Isilik dauden arren, bidean ikusiko ditugun megalito eta tumulu andanak dira horren lekuko. Hasieran, berehala ikusiko dugu Altzaniako pagadi itzela, bere amaraunetik sortzen delarik Mediterraneorantz isurtzen den Gipuzkoako emari bakarra. Mendebaldeko Igartza tumulua, Bernoako kaltzada ederra, Zelatamuño,… gu baino milaka urte lehenago bizi izandakoen arrastoen parean, gaztetxoak dira bideko mugarriak. Gipuzkoa alde batean, Nafarroa bestean, gailur artean goaz. Alde guztietara erreparatuta ere, ikusgarria da parez pare irekitzen den paisaia. Eta bat-batean, konturatzeke, bide zidorrean behera eta behera goazela Lizarrustira iritsiko gara.

  • Duración: 5h.40 min.
  • Dificultad: Media.
  • Distancia: 14,5 km.
  • Recorrido circular: No.
  • Altitud mínima: 640 m.
  • Altitud máxima: 950 m.
  • Datos MIDE: 2/1/3/3/ 5h.40 min.

ETXEGARATE + INFO
LIZARRUSTI + INFO

Geure arbasoek makina bat aldiz egindako bidea da etapa hau. Isilik dauden arren, bidean ikusiko ditugun megalito eta tumulu andanak dira horren lekuko. Hasieran, berehala ikusiko dugu Altzaniako pagadi itzela, bere amaraunetik sortzen delarik Mediterraneorantz isurtzen den Gipuzkoako emari bakarra. Mendebaldeko Igartza tumulua, Bernoako kaltzada ederra, Zelatamuño,… gu baino milaka urte lehenago bizi izandakoen arrastoen parean, gaztetxoak dira bideko mugarriak. Gipuzkoa alde batean, Nafarroa bestean, gailur artean goaz. Alde guztietara erreparatuta ere, ikusgarria da parez pare irekitzen den paisaia. Eta bat-batean, konturatzeke, bide zidorrean behera eta behera goazela Lizarrustira iritsiko gara.

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude