Urriak 28: UdazkenTrail 2018

Urriaren 28an UdazkenTrail 2018 izango dugu, beti bezala mendiaz, lagunarteaz eta kirolaz gozatzeko gogoz. Oraingoan desnibel gutxi eta korrika dezente egiteko (nahiz eta makilak inoiz ez diren soberan egoten) ibilbide bat proposatzen dugu, ezezaguna den Moru tontorrera eramango gaituena.

Urteetan San Pedrotik gertu dagoen Elgoibarko totntor hau pinu artean izkutuan egon da, baina azken hilabeteetan inguruko pinuak botatzen ari dira eta “amanita” formako buzoia bistan geratu da, bertatik Elgoibarko bailararen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izanik.

Informazio osoa PDF dokumentu honetan duzue.

Hemen irteeraren datu teknikoak:

  • Eguna: urriaren 28a
  • Irteera: Eibarko Klub Deportiboa (Toribio Etxebarria kalea 16)
  • Helmuga: Eibarko Klub Deportiboa (Toribio Etxebarria kalea 16)
  • Irteera ordua: 8:30
  • Zailtasuna: erraza
  • Distantzia: 18 km
  • Denbora: 3 ordu
  • Garaiera metatua: 800 m.

Jarduera hau doakoa da eta edozeinek parte hartu dezake, baina antolaketa lana errazteko izena
ematea beharrezkoa da email bidez kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidera idatziz.

Bestetik, nahiz eta ibilbideak zailtasun teknikorik ez izan, eta antolatzaileak korrikalariei gidatu, bai aurrekoei zeinatzekoei, bakoitzak bere ardurapean parte hartzen du. Hau da, ezbeharren bat gertatuz gero antolakuntza ez da arduradun egiten.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude