Irailak 29: Anboto (1331) eta Mariren koba

ARRAZOLA (235 m.)

Arrazola herritik abiatuta, gorantz doan bidetik jarraituko dugu. Ibilbide labur baten marka txuri-horiak daude. Bide honek, aldapa gutxirekin eta Anboto beti ezkerrean dugula, haitzezko hormetara gerturatuko gaitu.

ANBOTO SAKONA
Toki honetan, Anboto Sakona izenaz ezagutzen den bailara aldapatsuaren barrenean gaude. Bailara honetan gora egin behar dugu ia tontorreraino.

IPAR-EKIALDEKO AURPEGIA
Ipar-ekialdeko aurpegian gaudela, ekialderantz joko dugu gutxi antzematen den bidezidor bat jarraituz, ipar-ekialdeko aurpegia alderik alde zeharkatuz.
Tarte hau kobazulo baten ahoan bukatzen da. Gerriko koba du izena. Kobazuloa zeharkatuta, erabat bertikala den hego-ekialdeko aurpegiaren erdian dagoen erlaitz batean aurkituko dugu gure burua, Artaungo Sakona izena duen bailaratxoa.
Ikusi ez arren antzematen den altuerak zirrara eta beldurra eragiten ez badigu ere, segurtasun guztiarekin gaindituko dugu Mariren kobararte dagoen zeharkaldia. Horretarako Arnesa eta bi kabo ekarri behar dira eta kaskoa gomendagarri ere.

MARIREN KOBA
Misterio eta magiaz betetako tokia. Ohiturek eta antzinako sinesmenek agintzen duten bezala kobazuloan aurreraka sartuko gara, eta atzeraka irten, Mariri begirunez.
Etorritako bide beretik itzuliko gara Anboto Sakona eta ipar-ekialdeko aurpegiaren arteko gandorra harrapatu dugun tokira arte, eta orain bai, zuzen gora egingo dugu minutu gutxiren buruan Anbotoko tontorrera iritsiz.

ANBOTO (1331 m)
Itzulera bide ezberdin batetik egingo dugu. Lehenik eta behin Anbotoren hegoaldean dagoen Zabalaundi edo Anbotoste lepora jaitsiko gara. Aldaparen erdi aldean, bide bazterrean kobazulo txiki bat aurkituko dugu. Bentaneta begia

ZABALAUNDI (880 m.)
Zabalaundi lepora iristean, ezkerrerantz doan bidetik joko dugu Arrazola herrira heltzeko eta Mariren kobaren bila gorantz begiratuko dugu, lehen nondik ibili garan antzeman nahian. Bentaneta begia aurkitzen errazagoa izango zaigu.Anbotora igotzeko dauden aukera guztietatik hau da basati eta ederrena; Artaungo sakona, Gerriko kobie eta Mariren kobara eramango gaituena.

Anbotoko gailurra bisitatu eta jaitsiera Anboto sakona edo Zabalanditik egingo dugu.

  • Informazio gehiago: astearte eta ostegunean 19:30etan Deporren.
  • Beharrezko materiala: arnesa eta bi soka mosketoiarekin
  • Más información el martes y jueves a las 19:30 en el Depor.
  • Material necesario: arnés y dos cabos con mosquetón

Track: Arrazola – koba – Anboto – Arrazola

Track: Arrazola – koba – Andasto – Arrazola


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude