Irailak 22-23: Picos de Europa: el Requexón eta Torres de Cotalbín

Irteera honetarako plazak mugatuta daude. Izen-ematea irekita dago jada – Plazas limitadas. La inscripción está abierta

Irailak 22: Enol aintzirak – Vegarredonda aterpetxea – El Requexón (2174 m)

Track 1: (Colalu les Veleres)

Track 2: (Buferrera)

Powered by Wikiloc

Powered by Wikiloc

Les Veleres izeneko muinoan edo La Buferrerako aparkalekuan nahierara ekingo diogu zeharkaldiari. Ondoren, Pandecarmen aparkalekuraino joko dugu. Mendikatean bertan barneratuko gaituen pistan barrena jarraituko dugu. Lehenik Pomperi errekaren ibilgua aurkituko dugu non Pozo del Aleman deritzon putzua osatzen baita. Hura gurutzatu eta gorantz doan pista bat hartuko dugu zeinak hasiera baten Vega la Piedrara eramango gaituen; paraje hau aise ezagutuko dugu; aurretik komeni zaigu gure ezker aldean topatuko dugun iturrian (zaharra bertan nabari daiteke oraindik). Aipaturiko ibarrean sartzerakoan ezkerretara gorantz abiatuko gara markaturiko zidor bati jarraiki zeinak bihurguneren bat edo beste pasatuz, beste ibar zabal batera garamatzan Canraso izenekoa bera; berau zeharkatuz jarraituko dugu beti ere gure ezkerretarantz joaz. Hemendik markaturiko bideek la Rondiellako etxoletaraino eramango gaituzte. Atzean bi malda dituen muinoa begiztatuko dugu, bertarantz joan beharko dugu (behelainoarekin hura ezagutu gabe joera egon ohi da gorantz jarraitzeko eskuin alderantz, horrela aritzeak nahasmendu asko ekarri ohi du). Aurreko muinora, Gamonal deitua, behin iritsirik, Vegarredondako aterpetxea ikusiko dugu, apur bat jaitsiz bertarantz abiatuko gara. Aterpetxeko iturrian ura har dezakegu geratzen zaigun bitarterako. Leku honetan bertan Ordialesko behatokirantzako abiapuntua daukagu.

Genekarren norabidearekin segituz, Vegarredondako aterpe zaharraren aurretik igaroko gara; bertan iturri hotz bat aurkituko dugu eta Remiseko antzinako borden hondakinak; jarraian gailurreria soiletik ekingo diogu igotzeari azkeneko zirkuaren bila zeina ezker aldetik Argaos direlakoekin osatua baitago; aurrez aurre berriz, Cebolleda aldapa izango dugu, eta, hurbilago, Porru Bolu delakoa ( irtengune biribildu baten forma duen mendi mota bat). Gure ezker aldetik la Fraguako muinora igotzen doan bidea utzi egingo dugu, eskuin aldera abiatuz eta, Porru Bolu delakoa inguratu, sakonune edo jous direlakoetatik joaz; bertatik harrizko bidea duen erripa xut bati ekinez eta, gero belarrezko soilgune baten bidez, la Mazadako muinora helduz. Gure eskuin aldetik Requexonen tontorra dugu; bertaraino joko dugu.

La Mazada deritzon muinora iritsi baino apur bat lehenago, bidea siga-sagatsua bihurtzen denean, gure eskuin aldetik paraje harkaitsu bat daukagu zeina les Merines muinora garamatzan kanal batean sartzen den. Muino honetatik Requexonerantz goaz gailurrerian zehar beti ere gure ezkerrera (H), jo gabe. Hasiera baten tontor honek igoezina dirudi, baina bertara iristean kanal bat begiztatuko dugu nondik trepada bat baitugu, ezker aldera jotzen dugula, gainbehera gutxiago duen alderdi batera, bertan harmaila batzuk baliatuz azken trepada labur batean gailurreraino bertaraino helduko gara.

Behin gailurrera helduta, jatsialdia leku beretik egingo dugu les Merines muinora eta, bertatik, Vegarredondako aterpetxera iritsiko gara.

22 de septiembre: Lagos Enol – Refugio Vegarredonda – El Requexón (2174 m)

Track 1: (Colalu les Veleres)

Track 2: (Buferrera)

Comenzaremos desde el collado de Les Veleres o desde el aparcamiento de La Buferrera, indistintamente, y caminaremos hasta el aparcamiento de Pandecarmen, seguimos la pista que nos adentra en el propio macizo montañoso. Encontramos primero el cauce del río Pomperi, donde se forma el llamado Pozo del Alemán, y tras cruzarlo se toma una pista que ascendente nos conduce primeramente a la Vega  la Piedra, fácilmente reconocible; antes podemos tomar agua en la fuente que encontramos a nuestra izq. (aún se aprecia la recóndita antigua). Al entrar en la vega debemos tomar a la izq. ascendente y seguir una marcada senda que con alguna revuelta nos lleva a otra amplia vega llamada de Canraso, que atravesamos tendiendo a nuestra izq. Desde aquí, por marcados caminos llegamos a las cabañas de la Rondiella, y divisamos un collado al fondo con doble loma, hacia donde tenemos que ir (con niebla es corriente, sin conocerlo, seguir ascendiendo hacia la derecha, cosa que trae bastantes complicaciones). Llegados al anterior collado, llamado de Gamonal, vemos el refugio de Vegaredonda y descendemos ligeramente hacia él. En la fuente del refugio podemos coger agua para el resto del camino. En este mismo lugar tenemos la salida hacia el mirador de Ordiales .

Continuando con la dirección que traíamos, pasamos delante del antiguo refugio de Vegaredonda, con una fuente de frías aguas, y por los restos de las antiguas cabañas de Remis, para iniciar la subida por la Llampa Cimera hacia el circo final formado por los Argaos a la izq. , la cuesta  Cebolleda al frente, y más inmediatamente el Porru Bolu (característica montaña en forma de saliente redondeado). Tenemos que dejar el camino que a nuestra izq. asciende al collado de la Fragua, para girar a nuestra dcha. y  rodear al Porru Bolu, por una zona de hoyos o jous, iniciando una pendiente subida por un camino de piedra y luego por llampa de hierba, hacia el collado de la Mazada. Tenemos a nuestra dcha. la cumbre del Requexon, entre otras, hacia donde nos dirigimos.

Poco antes de llegar al collado de la Mazada, cuando el camino empieza a serpentear, tenemos a nuestra derecha una zona rocosa que entra en una canal que nos lleva al collado les Merines. Desde este collado vamos hacia el Requexón por lo alto de la cumbrera procurando no caer a nuestra izquierda S. En un principio esta cumbre parece inaccesible, pero al acercarse vemos una canal por donde tenemos que trepar, para tirarnos a la izquierda por zona menos inclinada de escalones que nos llevan a una corta trepada final  hasta la cima.

Una vez en la cumbre, el descenso lo haremos por el mismo sitio, hasta el Collau les Merines, y desde aquí hasta llegar al Refugio de Vegarredonda.

Irailak 23: Vegarredonda aterpetxea – Torres de Cotalbín (2187 m) – Vegabaño aterpetxea – Oseja de Sajambre

Track

Powered by Wikiloc

Vegarredonda aterpetxea utzi eta, hegoalderantz goaz, metro gutxiren bueltan bidegurutze batean seinale bertikal bat aurkituko dugularik. Zeharkaldi guztian barrena Vegabaño baita Vega Huertarantzako ere norabide erreferentziak bilatu beharko ditugu: berori izango da, seinale bertikala alegia, jarraituko dugun bidea. Igoera Junjumía errekastoari paraleloki ekingo diogu, batzuetan belar gainean bestetan harkaitzean. Abereen lorratzak zenbaitetan oso ugariak izan ohi dira baina hasierako bitartean berdin izango da errekaren zein bazterretik goazen. Igoeraren lehen zatian nagusi izan diren orratzetatik hurbil, harripila handi bat aurkituko dugu gure bidearen eta Torre de Santa Mariara igotzeko hartzen denaren arteko bidegurutzean. Metro gutxira harrizko alanbredun horma bat gainditu behar da. Ainube harkaitsu baten ondoren, gorantz jarraituko dugu iparralderako ikuspegia galtzen dugularik azkenean. Puntu honetatik gora oso garrantzizkoa da xendaren erreferentzia, hots, marka horiak edo harripilak. Luizien inguruko sakonuneen (“jou”, bertako hizkeran) gaineko haitzarte ugarietako lehena zeharkatuko dugu eta, behin gainditu dugularik, beheranzko bitarte labur bat etorriko zaigu hartxingadi batean zehar. Harkaitz arteko iraganbide estu bat datorkigu gero non artez harkaitz handi bat izango dugun eta horma bat ezker aldean nondik bide batek glaziar batera garamatzan. Ibilbideko pasarterik zailena iritsi dugu non harkaitz arteko pasaguneak ditugun: eskuak erabili beharra dago eta bitarte asko inolako aitzinabide arrastorik ez daukate. Ezinbestekoa zaigu pintura markak eta harripilak jarraitzea hurrengo sei kilometroetan, Cornioneko mendikatearen goiko aldean, 2000 metrotik gora goazen honetan. 500 metro trepada eta destrepada eginez igaro ondoren, hartxingadi luze batera helduko gara nondik mendebalderantz ikuspegi ederra dugun. Bide honetatik La Torrezuela mendia inguratzen da iparretik hegora eta, azkenik, ekialderantz aitzinatzen da Jous de las Pozas izugarriaren barruan kokatzen garelarik. Maniobra aurrezinikustekoa, izan ere zidorrak jouaren barruan ezkerretik jaistera eramango gaitu, hormarantz, harkaitz zorrotzen artean urrats zailak eginez, harik eta las Pozas direlakoak HEtik uzten duen eta muinorantz igotzen den bide garbi bat aurkitzen dugun arte. Beste horrenbesteko Jou berri bat iritsiko dugu, dagoeneko Gaztela-Leoi komunitatean, zeina gainditzea lortzen den pasarte zail bat duen zintzur halamoduzko batetik jaitsiz harritzan barrena. Behin hegoalderantz aitzinatzen delarik Corpus Christi deituriko Orratza inguratzen da, gero ezker aldetik joaz jarraituko dugu harripilei kasu eginez, izan ere, beste aukerako bide bat baitago eskuineko harkaitzen artean zeinak Vega Huertara jaisten den baina era deserosoagoan. Harripilek eta marka horiek beste mendi zintzur batzuetara garamatzate eta, halako batean, paraje batera helduko gara nondik berde koloreko zerbait antzemango dugun. Vega Huerta dugu, nora jaitsi ahal daitekeen oso ongi markaturiko hartxingadi batean zehar. Marken bidea behin-behingoz uzten bada, muinotik barrena azkar helduko gara aterpetxe zaharrera eta iturri batera. Vega Huerta bertatik eta gure ezker aldetik hartuz, Torres de Cotalbinera igoko gara inolako zailtasunik gabe (2187 m.). Bidea berreskuratuz, “Camino del Burro” deritzon bi kilometroko bide errazetik, oro har, hegoalderantz egingo dugu aurrera, goi ordeka txikietan zehar harkaiztian barrena. Bide honen amaiera Collado del Burro delakoa da, ibilbideko punturik garaiena. Leku honetatik 850 metro jaitsiko gara ondoko lau kilometroetan. Hain zuzen ere, lehen bitartea, Canal del Perro izenekoa, oso azkarra da; arretaz ibili beharra dago, dena den, harea eta legarra baititu sigi-sagan goazela. Denbora laburrean erretenaren albo banatan dauden luiziak baino beherago gaude, El Fraderen berdetasunerantz jaisten goazelarik abiadura azkarrez.

El Frade izeneko zaintzarik gabeko aterpetxe ondotik igaroko gara. Lau bat kilometro geratzen zaizkigu eta gehienak beherantz Vegabañorantz. Geratuko zaigun bideak mendebalderantz jotzen du nagusiki.

Jaitsieraren azken zatia, lurzolu aratzeko malda batean zehar egiten da, gogorra da baina erraza, era berean. 100 metro beherago gailur batera joko dugu zeinak basoaren sarrera mugarritzen duen, bertan behiak han-hemenka ikusten ditugula.

Behiak aurkitzea ohikoa izango da gelditzen zaigun zeharkaldi zatian. Goitik beherantz goaz, oraingoan galerarik gabe, errekasto bati paraleloki, zeinak bere urak Dobra ibaian isuritzen dituen. Aipaturiko Dobra, plataforma baten gainetik gurutzatuko dugu.

Kilometro bat geratzen zaigu oraindik, zohikaztegiak zeharkatuz freskura darion baso baten barruan. Ondoren paisajea zedarritutako ibar batzuetan barrena zabaltzen da, Vegabaño aterpetxera heltzen garelarik. Hemendik PR PNPE-9 norabidea hartuko dugu aurrenik Soto de Sajambrera iristeko eta, ondoren, PR PNPE-10 aukeratuz, Oseja de Sajambrera helduko gara.

23 de septiembre: Refugio Vegarredonda – Torres de Cotalbín (2187 m) – Refugio Vegabaño – Oseja de Sajambre

Track

Se abandona el Refugio de Vegarredonda hacia el sur, encontrándose en pocos metros una señal vertical en una encrucijada. Durante toda la ruta buscaremos indicaciones de la dirección a Vegabaño o bien hacia Vega Huerta, y éste será el camino que seguiremos de los que marca la señal vertical. Comenzamos la ascensión en paralelo al Arroyo Junjumía, en ocasiones sobre hierba, y en otras sobre la roca. Las trazas dejadas por el ganado son a veces numerosas, y en el tramo inicial es indiferente avanzar por un lado o el otro del arroyo. En las proximidades de las agujas que han dominado la parte inicial del ascenso, se encuentra un gran hito de piedras en la bifurcación entre nuestro camino y el que lleva a ascender la Torre de Sta. María. En pocos metros, debe superarse un murete de piedras alambrado. Tras una umbría rocosa se sigue ascendiendo hasta perder finalmente la vista hacia el norte. A partir de este punto es muy importante seguir continuamente, como referencia principal, el balizado del sendero, en forma de marcas amarillas o hitos. Se atraviesa el primero de muchos desfiladeros trazados sobre la derrubiada alrededor de depresiones (“Jous”), y tras superarlo se alcanza un corto tramo de descenso a través de un canchal. Se llega después a un paso estrecho entre rocas, con un gran peñón al frente, y un murete a la izquierda en un camino que leva a un glaciar. Se sigue de frente hacia el peñón. Se ha alcanzado en este lugar la parte más complicada de la ruta, con numerosos pasos entre rocas, uso de las manos, y muchos tramos sin traza evidente. Es vital seguir las marcas de pintura y los hitos durante los próximos 6km, mientras se siga en la parte alta del Macizo del Cornión, por encima de los 2000m. Tras 500m avanzando entre trepadas y destrepes, se alcanza un largo canchal Desde el que se tienen buenas vistas hacia el oeste. Por este camino se rodea la montaña denominada “La Torrezuela” de norte a sur, y se avanza finalmente hacia el este hasta estar dentro del impresionante Jou de las Pozas. En una maniobra imprevisible, el sendero nos lleva a descender dentro del jou por la izquierda, hacia la pared, a través de difíciles pasos entre afilada roca, hasta encontrar finalmente un camino que asciende francamente hacia el collado que abandona Las Pozas por el SE. Se alcanza un nuevo e igualmente impresionante jou, ya en territorio de Castilla y León, que se supera descendiendo por un precario desfiladero que incluye un paso delicado a través de una pedrera. Cuando ya se avanza hacia el sur se rodea la Aguja del Corpus Christi, tras lo que debe mantenerse la izquierda y prestar especial atención a los hitos, ya que existe un camino alternativo entre las rocas por la derecha, que desciende a Vega Huerta de una manera más incómoda. Los hitos y las marcas amarillas nos llevan a nuevos desfiladeros y finalmente nos deja ver un paraje donde por fin se divisa algo de verde. Se trata de Vega Huerta, lugar al que se desciende a través de un canchal muy bien marcado. Si se abandona momentáneamente el camino que trazan las marcas, a través del collado se alcanza rápidamente el viejo refugio y una fuente. Desde la misma Vega Huerta y tomando a nuestra izquierda ascenderemos sin ninguna dificultad a la cima de las Torres de Cotalbín (2187 m). Se recupera el camino y se avanza ahora por el “Camino del Burro”, 2km de camino fácil, fundamentalmente hacia el sur, entre pequeños altiplanos sobre el roquedo. El final de este camino es el Collado del Burro, el punto más alto de la ruta. Tras este punto se descienden 850m en los próximos 4km. En efecto, el primer tramo de descenso, el Canal del Perro, es muy rápido; y requiere atención al tratarse de un zigzag sobre arena y grava. En poco tiempo se está a menor cota que los argayos que flanqueaban el canal, descendiendo hacia el verdor de El Frade a gran velocidad. Se pasa junto al refugio no guardado de El Frade, donde el paisaje montano puede resultar engañoso, aún quedan unos 4km y la mayor parte del descenso hacia Vegabaño. El resto del camino avanza fundamentalmente hacia el oeste. El siguiente tramo del descenso es todavía fuerte pero fácil, a lo largo de una ladera de suelo ceniciento. Se alcanza, 100m más abajo, una cresta, que marca la entrada al bosque, y puede estar ya poblado por vacas. Encontrar vacas será la tónica general de lo que queda de ruta. Se desciende, ya sin posibilidad de pérdida, en paralelo a un arroyo que termina desembocando en el Río Dobra, que cruzaremos por una palanca. Aún queda 1km atravesando turberas en un bosque bastante fresco, que termina abriéndose en unas vegas valladas, llegando al Refugio de Vegabaño. Desde aquí tomaremos la ruta PR PNPE-9 para llegar primeramente a Soto de Sajambre para posteriormente coger la PR PNPE-10 que nos llevará a Oseja de Sajambre.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *