Uztailak 14: Bizkaiko bira 17: Otxandio- Tellamendi (834m) – Elorrio

Track

Azalpena

  • Igoeretan batutako desnibela: 910 m
  • Eibartik irteera: Ego-gaingo autobus geltokia, 7:30etan.

Otxandioko pilotalekuaren eskuin aldetik pasatzen den bidetik irteten gara; berehala uzten dugu bidea  ezkerretik jarraitzeko; marka gorri eta zuriak aurkitzen ditugu; aurrerago  eskuinetik igotzen duen pistara eta aurrera doan bidera iristen gara; bide honetatik jarraitzen dugu eta bidegurutzera iristen gara;  Ekialderantz hormigoi-pista hartzen dugu; Oletara iritsi ondoren Anbotorako norabidean doan  errepidea jarraitzen dugu. Aparkalekura iristen gara eta zur-zubia zeharkatzen dugu.

Zabalandiko mendixkara igotzeko ezkerretik jarraitzen dugu, bidegurutzera iristean  eskuinera hartzen dugu (mugarriak).  Aurrerago erdiko bidetik jarraitzen dugu, marka gorri eta zurietatik;  gero igoz, gorago, ezkerrera egingo dugu; aurrerago eskuineko bidetik jarraitzen dugu eta Zabalandira doan pistara iristen gara;  seinale-zutoina dugu hemen.

Puntu honetan Izpiste mendia gure eskuin aldera utziz  Ekialderantz  zuzentzen den bide zabala hartzen dugu; Anboto eta Tellamendi  mendiak banantzen duen mendixkarantz jaisten gara eta azken tontor horretarako igoera hartzen dugu. Bizkarretik  Ipar ekialderantz jaisten gara  Lurgorri gailurretik  pasatuz. Beherago, txabola baten ondoan,  Betsaideraino eramango gaitun bide zabala  hartzen dugu. Iparrerantz jarraitzen dugu, aurrera jarraitzen dugun lehen bidegurutzera  iristen gara (iturria dago);  hurrengo  bidegurutzean ere  aurrera diraugu; eskuineko bideak Kanpatzarrerakoa da. Eta hirugarren bidegurutzean eskuinera dagoen  lehen bidea hartzen dugu. Bide honi jarraituz Elorrioko saihesbidera iritsiko  gara.

Descripción

  • Desnivel acumulado en subidas: 910 m
  • Salida de Eibar: 7:30  h.

Salimos de Otxandio por el camino que pasa a la derecha del  frontón; enseguida abandonamos el camino,  para seguir por la izquierda;  nos encontramos con marcas roja y blanca;  más adelante llegamos a una pista que sube  por la derecha y una senda de frente;  seguimos por ésta y llegamos a un  cruce,  tomamos la pista de hormigón  hacia el (E);  llegamos a  Oleta y continuamos por la carretera dirección Anboto. Llegamos  al parking  y atravesamos el puente de madera.

Para subir al collado de Zabalandi   seguimos por la izquierda, llegamos  a un  cruce  y   tomamos por la derecha (hitos).  Más adelante  seguimos por el sendero central, marcas roja y blanca;  luego, más arriba,  tomamos izquierda subiendo;  más adelante  seguimos por el  sendero de la derecha y  llegamos a la pista que va a Zabalandi, poste de señales.

En este punto tomamos el amplio camino que se dirige hacia el Este dejando Izpiste a nuestra derecha;  descendemos  hacia el collado que separa  Anboto  de Tellamendi  y  enfilamos la subida al mismo. Bajamos por la loma hacia el NE  pasando por Lurgorri. Más abajo, junto a una chabola, tomamos el amplio camino  que nos llevará hasta Betsaide. Continuamos  hacia el Norte, llegamos a un primer cruce (hay fuente) que seguimos de frente, en un segundo cruce también seguimos de frente;  el camino de la derecha lleva a Kanpazar.  Y  en el tercero tomamos el primer camino por la derecha. Siguiendo este camino nos  dejará en la variante de Elorrio.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *