Uztailak 21-22: 2000koak Pirinioetan: Pico de Cambalés eta Musales

Plaza mugatuak. Izen-ematea irekita dago jada – Plazas limitadas. La inscripción está abierta

Uztailak 21: Pico Cambalés (2966 m.)

Track GPS

Powered by Wikiloc

Pont d´Espagneko aparkalekuko lautadaren mutur batean bisitarientzako informazio eta zerbitzuen zentrua aurkitzen da. Eraikin honen beste aldean ekingo diogu gure txangoari, basoan barneratzen den asfaltaturiko errepide bati jarraituz. Lehen metroetan GR 10ari jarraituko diogu, baina laster utziko dugu puntu baten non seinale batek eskuin aldera jotzeko esaten digun eta, horrela, erreka zeharkatzen lagunduko digun pasagune bat baliatuko dugu. Laburtu egingo dugu horrela errepidearen bihurgunea zeina sigi-saga batzuen ondoren bertara itzuliko den Pont d´Espagnera eta bere aterpetxe ondora (1496 m.). Aterpetxearen eskuinetik ibilbideak bihurgune bat dagi Mercadauko haranean gora igotzen hasten delarik. Errepideak Clot deritzon aterpera garamatza (1522 m.).

Beraren aurrean seinale batek Wallonerantz igotzeko aukera adierazten digu Marcadauko Gabaren ezker bazterretik, bide zaharrari jarraituz. Guk hemen proposatzen dugunak, berriz, ez du asfaltoa uzten eta beste urertzera pasatzen da zubi batetik errekaren eskuin ertzetik doala Plateau du Clot guztia zeharkatuz. Piskat aurrerago Lac du Paradistik igaro ohi da (1619 m.) basoz inguratua berau eta Plan du Cayaneko zabalgunera heltzen da non asfaltoa desagertuz errepidea pista zabal bilakatzen baita. Landa honen amaieran pista bide bihurtzen da, Hegoalderantz doala basoan barneratzen delarik berriro. Bihurgune batzuek aldatsik tenteena duen bitarte motz bat gainditzea ahalbidetzen dute zeinaren ostean alderdi ez horren erripatsu bati egiten dion bide Pont d´Estalounqueraino iritsiko garelarik (1712 m.). Hura gurutzatu eta jarraitu egingo dugu, ezkerreko urertzetik Iparmendebalderantz. Bideak ez du galtzerik, metroz metro egiten du gorantz aise Fontaine des Espagnols lekuaren ondotik pasatu (1808 m.) eta bidegurutze batera helduko da (18 eta 20 norabideen bidegurutzea). Ezker aldeko xenda hurbil dugun zubi bat gurutzatu eta Arratillerantz abiatzen da. Eskuinetik bideak minutu gutxiren buruan Marcadau-Wallon aterpetxerantz eramango gaitu (1865 m) (2 ordu).

Wallon-Mercadau aterpetik abiatuko gara (1865 m.) Iparmendebalderantz xenda bat hartuz zeinak ezkerretarantz baseliza bat uzten duen baso txiki bat zeharkatzen duela. Arrasto on batek gorantz Cambalesko aintziretara garamatza. 2120 metro ingurutan gaudela GRa utziko dugu ezkerretarantz bira egingo dugula eta D´Opale aintzirarantz joaz. Hura inguratu ondoren Col D´Aragonerantz jarraituko dugu, altura hartzen goazela Glaciar Rocoso de Aragon delakoak duen zolu harkaitsua ekidinez. ( 5 ordu 30 minutu).

Aragon izeneko muinotik Cambaleserantz igoera hartzen da non zolua labankor bihurtzen den; haitz ertzean dugun bitarte labur batek erpinera eramango gaitu (2965 m.) (6 ordu).

Hegoaldeko mazelatik jaitsiko gara Port D´Azun norabidean (2700 m.), eta, bertatik, ezkerretarantz bira egingo dugu Fachako ibonen norabidean. Behin beraiek inguratu ditugula Pirineoko Goi aldeko Ibilbidea ren xenda hartuko dugu zeina Facharen muinotik baitator beherantz. Jaitsialdiak Mendebalderantz jarraitzen du Campo Planoko trokaren ezkerreko bazterretik. Altura galtzen goazen heinean zolua erosoagoa bihurtuko zaigu zidor lorratzak agertzen doazela geroz eta jarraiago. Gauzak horrela, errekasto zenbait gurutzatuz Campo Planoko ibonera helduko gara (2150 m.) (15 eta 16 bideen bidegurutzea). Hegoaldeko alderditik gurutzatuko dugu artzain etxola baten ondotik eta uharkatik pasatuz, Ibon de las Ranas delakorantz abiatuz, Respomusoko urtegitik oso hurbil. Eraikina ikusmiran dugula, erripa xume baten azken metroak gainditzea faltako zaigu soil-soilik, Respomusoko aterpetxera iristeko, nora atzeko aldetik itzulinguru bat eginez helduko baikara.

  • Ibilbidea– 21 Km
  • Batez besteko denbora – 8 H
  • Garaiera irteera lekuan – 1.460 m (Pont D’Espagne)
  • Punturik garaiena – 2.966 m
  • Garaiera bildua – 1.500

Track GPS

En el extremo de la explanada del aparcamiento de Pont d’Espagne (1460 m) se encuentra el centro de información y servicios para el visitante. Es al otro lado de este edificio donde se inicia la excursión, por una carretera asfaltada que se adentra en el bosque. Los primeros metros pertenecen al GR 10, pero pronto se abandona este en el punto en donde una señal indica, hacia la derecha, la posibilidad de tomar el camino que atraviesa el río por una pasarela. Se ataja así la curva de la carretera para, tras unas lazadas, regresar a ella junto al Pont d’Espagne (1496 m) y su albergue (cruce ruta 04). Por la derecha del albergue, la ruta describe una curva y empieza a ascender por el valle de Marcadau. La carretera conduce al Refugie du Clot (1522 m).
Frente a él, una señal ofrece la posibilidad de subir hacia Wallon por la margen izquierda de la Gaba de Marcadau, siguiendo el camino viejo.

La opción que aquí se propone, por el contrario, no abandona el asfalto y pasa a la otra orilla por un puente, recorriendo por la orilla derecha todo el Plateau du Clot. Algo más adelante, se pasa junto al Lac du Paradis (1619 m), rodeado de bosque, y se accede a la amplia explanada del Pla du Cayan, donde el asfalto desaparece y la carretera se convierte en una ancha pista. Al final de esta pradera la pista se torna camino, se encara hacia el Sur y vuelve a entrar en el bosque. Unas lazadas permiten superar un breve tramo de mayor pendiente que da paso a una zona más suave por la que se llega hasta el Pont d’Estalounqué (1712 m). Se cruza y se continúa, ahora por la orilla izquierda, en dirección Suroeste. El camino no ofrece dudas, gana metros de forma cómoda, pasa junto a la Fontaine des Espagnols (1808 m) y llega hasta un cruce (cruce rutas 18 y 20). La senda de la izquierda se dirige, cruzando el puente cercano, hacia Arratille. Por la derecha, el camino conduce en pocos minutos hasta el refugio Marcadau-Wallon (1865 m). (2 h)

Se parte del refugio de Wallon-Marcadau (1865 m) en dirección Noroeste por una senda que deja a la izquierda una ermita y que atraviesa un pequeño bosque. Se asciende por buena traza hacia los lagos de Cambalès. En la cota 2120 aproximadamente dejamos el GR para girar a mano izquierda y dirigirnos al LacsD’Opale. Una vez bordeado continuamos dirección al Col D’Aragon, iremos cogiendo altura progresivamente intentando evitar la rocosidad que presenta el Glaciar Rocoso de Aragon (5h 30 min)

Desde el Col D’Aragon tomamos las subida al Cambalés, el terreno vuelve a ser escurridizo; un breve tramo de arista conduce a la cima (2965 m) (6 h).

Descendemos por la cara sur dirección Port D’Azun (2700m) para desde ahí girar a la izquierda en dirección a los Ibones de la Facha. Una vez bordeados tomamos el sendero de la Alta Ruta Pirenaica que desciende del Collado de la Facha. El descenso prosigue en dirección Oeste, por la margen izquierda del barranco de Campo Plano. Conforme se pierde altura, el terreno se hace más cómodo y van apareciendo trazas de sendero cada vez más continuas. Así se llega, después de cruzar varios riachuelos, al ibón de Campo Plano (2150 m) (cruce rutas 15 y 16). Se bordea por su extremo sur, pasando junto a una caseta de pastores y la presa para dirigirse hacia el Ibón de las Ranas, muy próximo al embalse de Respomuso. Con el edificio ya a la vista, solo resta superar los últimos metros de suave pendiente para llegar, tras un pequeño rodeo por su parte trasera, al refugio de Respomuso (2200 m) (8h)

  • Recorrido – 21 Km
  • Tiempo estimado – 8 H
  • Altura punto de salida – 1.460 m (Pont D’Espagne)
  • Altura máxima – 2.966 m
  • Altura acumulada – 1.500 m

Uztailak 22: Musales (2654 m.)

Track GPS

Powered by Wikiloc

Kartel batek adierazten duen bidezidorra, Respomusoko aterpetxearen atzetik abiatzen da, ezker aldera bira egin eta la Sarrako uharkaren norabidean doa. Uharkaren aurrera iristean Aguas Limpiasko trokatik beherantz doan xenda utzi eta uharkaren ondoan kokatzen den baseliza txikiraino goaz. Baselizaren ondoan uharkarako ataka dago. Beste aldera gurutzatu eta uharka ia desnibelik gabe inguratzen duten GR markei egingo diegu kasu. Kokapen honetatik Frondella eta Balaitous mendiek osatzen duten katearen beste ikuspegi batekin goza dezakegu. Aterpetik ordu erdiren bueltan markaturiko GRa utzi egingo dugu eskuinerantz desbideratzen garela. Harripila batek markatzen digu aipaturiko desbideraketa.

Hemendik aurrera Musalesen bizkar belartsuari ekiten zaio non zenbait tartetan aldats gogorrak, baita oso gogorrak ere, aurkituko ditugun. Zidor arrastoak agertu-desagertu ari dira belarretan baina harripilek aise gidatuko gaituzte igoeran zehar. Erripa amaitu egingo da goi-lautada txiki batera heltzean non itzala aurkitu nahi duten istil txiki batzuk badiren, erdi idorturik uda garaian. Atsedena laburra izango da, izan ere bideak istilaren ezker aldetik doalarik berriro ere aldats xuta bihurtzen baita harkaitz eta harri soltean barrena ibiliko garelarik. Muinoa geroz eta bertarago izango dugu (2 ordu). Belarguneak harritzara hurbiltzen gaitu zeina diagonalean gurutzatu behar dugun muinoraino. Muinorantzako ibilbideari jarraitu ordez zuzenean gailurrerantz joko dugu beti ere urratsik onenak bilatuz gailurretik eskuinera bertan dagoen muino txiki moduko batetik. Harriak ez daude oso irmo zoluan beraz adi ibili bearko da mugitu ez daitezen, ez baita txantxa higitzen hasten badira…urtegiraino heldu daitezke lehenago ez badira apurtzen!Atezu ibili beharko dugu bada, haietariko bat bera ere ez dakigun gainera erori. Gailurreriaraino iristen egin dugun ahalegina berehalakoan eskertuko zaigu bertatik izango dugun ikuspegi bikainaz gozatuz. Gailurra bost minuturen bueltan dugu ( bi ordu 30 minutu). Aurrez aurre Frondellak eta Balaitousek osatzen duten mendikatea dugu eta, beraien oinetan, Respomusoko urtegia.

Behatoki bikainak eskaintzen digun erpinen zerrenda izugarria da. IMtik hasita, lehen planoan Frondella eta ozta-ozta bere gailurra erakusten, Balaitous. I-IErantz bira egiten dugula, Cambalès, Peña de Aragón eta Gran Facha, hurbileko Pico de la Forqueta, Piedrafita, Tebarrai, Infernuak eta Garmo Negro. IErantz, Panticosako hiru milekin amaituz, Algas. Urrunean Tendenera mendisokaren azkena antzematen da, bertan Pico Sabocos eta Peña Royal nabarmentzen direla, Bubal urtegian, hegoaldean, isuri doan errekari bidea egiten diotela.

Honen atzetik Partacua mendilerroa bere bi gailur ezagunek zaintzen dutela: Peña Telera eta Peña Retona. Beraien atzetik HMrantz, Jacetaniako mendiak: Collarada, Pico Escarra eta Pala de Ip, ahaztu gabe gure aurrean eta Salleten eskuin aldean dugun Peña Foratata. Gure birari segituz, oraingoan M-IMrantz, Vértice delakoa eta Anayet tontorraren gailurrak dakusatzigu, Aspeko trilogia, alegia: Aspe, Llena de la Garganta eta Llena del Bozo. Urrutirago Bisaurin, Peña Forca eta Txipeta. Soquesko tontor garai eta hurbilek ia ez digute Midi d´Ossau IMrantz ikusten uzten.

Iparralderantz itzuliz, bere handitasunean pico Arriel eta Palas ederretsiko ditugu. Jaitsialdia nabari den muinorantz egingo dugu. Hormigoizko lau dorrek muinoaren zelatari lanak egiten dituzte. Bost minutan muinora iristen da eta bertatik sigi-sagan bidezidor polit batek Ibonziechora garamatza (2.200 m. 30 minutu gailurretik). Jaitsiera gogorra egiten da baina sigi-saga etengabeak arindu egiten du hura. Laster helduko gara pistara eta “Chalet del ingeniero” delakora (2140 m. 15 minutu Ibonziechotik). Behin pistara iritsi garela, jarraitu egingo dugu bera denbora labur batez , izan ere aurki hasiko zaizkigu lasterbideak hari itzur egiteko. Lasterbideok harripilez markaturik daude; esan daiteke bide zuzenean jaitsiko garela la Sarrako uharkatik hurbil non kartel batek hainbat norabide adieraziko dizkigun. Guk GR-11ri jarraituko diogu La Sarrako norabidean.

  • Ibilbidea– 12 Km
  • Batez besteko denbora – 5 H
  • Garaiera irteera lekuan – 2.148 m (Respomuso)
  • Punturik garaiena – 2.654 m
  • Garaiera bildua – 500 m

Track GPS

La senda, señalado por un cartel, sale por detrás del refugio de Respomuso, gira a la izquierda en dirección al embalse de la Sarra. Al llegar a la altura de la presa dejamos el sendero que desciende por el barranco de Aguas Limpias y nos dirigimos a la pequeña emita que hay junto a la presa. Junto a la ermita está el paso de la presa. Se cruza al otro lado y se sigue las marcas del GR que bordea el embalse sin apenas salvar desnivel. Ya desde esta posición podemos disfrutar de otra perspectiva del macizo que forman las montañas de Frondella y Balaitous. A poco más de media hora del refugio dejamos el marcado GR y nos desviamos a la derecha. Un hito de piedras nos marca este desvío. A partir de aquí se inicia el ascenso por la loma herbosa del Musales donde encontraremos tramos de fuerte y muy fuerte pendiente. Las trazas de senda aparecen y desaparecen en la hierba pero los hitos de piedras nos guiarán durante la subida. La pendiente cesa de momento al llegar a un pequeño altiplano donde se resguardan unas pequeñas charcas casi secas en verano. El descanso dura poco ya que el camino sigue a la izquierda de la charca, volviendo a tomar fuerte pendiente a través de una zona de roca y piedra suelta. El collado se ve cada vez más cerca. (2h min). La zona de hierba se aproxima a la pedrera que hay que cruzar en diagonal hasta el collado. En vez de seguir la ruta del collado se ataca la cima directamente buscando los mejores pasos hacia una especie de pequeño collado a la derecha de la misma muy cerca de ella.

Las piedras no están muy firmes en el suelo así que hay que tener cuidado cuando se muevan ya que si se ponen a rodar…. pueden llegar hasta el embalse si antes no se rompen en varios pedazos. De manera que hay que estar atentos por si alguna viene hacia nosotros. El esfuerzo realizado para llegar hasta la cresta cimera es recompensado inmediatamente por las espléndidas vistas que desde este punto obtenemos. La cima está a escasos 5′. (2 h 30 min). Frente a nosotros tenemos las cimas que conforman el macizo de Frondella y Balaitous, y a sus pies el embalse de Respomuso.

La lista de cimas que podemos disfrutar desde este privilegiado balcón es inmensa. Empezando por el NO tenemos en primer plano Frondella y apenas dejando ver su cima, el Balaitous. A medida que vamos girando hacia el N-NE, asoman las cimas de Cambalès, Peña de Aragón y Gran Facha, el cercano Pico de la Forqueta, Piedrafita, Terrabay, los Infiernos y Garmo Negro. El NE, cerrando los tres miles de Panticosa, el Algas. A lo lejos se vislumbra el final de la Sierra de Tendenera, con el Pico Sabocos y Peña Royal dejando paso al río que queda retenido en el embalse de Bubál en el sur. Tras éste le sigue la Sierra de la Partacua con sus dos emblemáticas cimas custodiándola: la Peña Telera y la Peña Retona. Tras éstas, al SO, las montañas jacetanas; Collarada, Pico Escarra y Pala de Ip, sin olvidar la Peña Foratata frente a nosotros y a la derecha de Sallet. Siguiendo nuestro giro, ahora O-NO, asoman tras las cimas del Vértice y del pico de Anayet la trilogía de Aspe; Aspe, Llena de la Garganta y Llena del Bozo. Más alejadas las cumbres de Bisaurin, Peña Forca y Txipeta. Las altas y cercanas cimas de Soques apenas dejan ver el Midi d’Ossau al NO, para ya volviendo al norte contemplar en toda su grandeza el pico Arriel y el Palas. El descenso lo hacemos hacia el visible collado. Cuatro torres de hormigón hacen de centinelas del collado. En cinco minutos se llega al collado y de aquí dando lazadas siguiendo una hermosa senda se accede a Ibonziecho (2.200 m. – 30′ de la cima). La bajada sigue siendo fuerte, pero el continuo zigzag mitiga ésta. Pronto llegamos a la pista y el “Chalet del Ingeniero” (2.140 m. – 15′ de Ibonziecho). Una vez alcanzada la pista la seguimos durante poco tiempo ya que pronto empezarán los atajos que nos evitan tener que recorrerla. Los atajos están marcados con hitos de piedras y se puede decir que se baja en línea recta hasta las cercanías del embalse de la Sarra, donde encontramos un cartel con varias direcciones. Seguimos el GR-11 dirección a La Sarra.

  • Recorrido – 12 Km
  • Tiempo estimado – 5 H
  • Altura punto de salida – 2.148 m (Respomuso)
  • Altura máxima – 2.654 m
  • Altura acumulada – 500 m

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *