Ekainak 16 eta 17: 2000koak Pirineoan Camillen bidea III

Irteera honetako plazak beteta daude jada – Las plazas están completas

Elgoibarko Morkaikorekin batera antolatutako irteera da hau.

Ekainak 16: Sansanet – Arlet

Track GPS

2017ko ekainean jaitsi ginen bidetik ibiliko gara, basoan barneratu eta pagadi eder batetik gora eginez. Ia basoaren amaieran Estanesko ibonera doan bidea utzi eta Escoureteko etxolarantz abiatuko gara. Etxolatik igaro eta eguzki panela daukan beste eraikin bat atzean utzi ondoren, bideak Angluseko basoan murgilduko gaitu. Hemendik, beti Espelunguereko indikazioak jarraituz segituko dugu, xenda eta bide zabala txandakatzen joango garela.

Basoan aurkituko dugun lehen soilgunea pasatu ondoren, berriro ere arbola artean sartuko gara, baina denbora laburrean Espelunguereko haranerantz jaisten hasiko gara zeina erreka gainean nabarituko dugun zubia zeharkatuz igaroko baitugun. Pista bat gorantz datorrela nabarituko dugu, sigi-sagan, basoan sartuz amaitzen delarik. Guk gure aldetik bihurgune baten sigi-sagetatik eskuinerantz aldats xutean gorantz jarraituko dugu arestian aipaturiko basora iritsiz. Pista honi jarraituko diogu ehunka metro batzutan. Aurrerago estutzen joango da eta berriro ere gorantz ekingo dio sigi-sagan zuhaitzak desagertu eta gure aurrean beste haran berri bat antzemango dugun arte, eta bertan, atzeko aldean, gure jomuga izango diren Alsout eta Grosse etxolak begiztatuko ditugu. Bertara heltzean, zidorrak eskuin alderantz joko du. Mendia gure ezker aldean utzirik alturan gorantz egingo dugu Lapachouaouko muinora iritsiz. Bideak haranaren ezker hegitik doa Arlet mendiaren azpitik pasatuz. Aurrez aurre dugun muinotik irtengo gara haranetik. Behin goian gaudela, zidorrak ezkerretara egingo du bira. Una hartan bertan ibona begiztatuko dugu eta Arleteko aterpetxea, inguru zoragarrian. Aterpetxetik igaro ondoren, gure zama bertan utziz hala nahi izan ezkero, erpinerako igoera 35 minututan burutuko dugu. Denbora lagun, lakuan bainutxo bat ere ezin baztertu!

Retomaremos el camino por él que bajamos en junio de 2017, adentrándonos en el bosque y remontando por un bello hayedo. Prácticamente al final del bosque dejaremos el camino que se dirige al ibón de Estanes para continuar hacia la cabaña de Escouret. Tras pasar la cabaña y otro edificio con un panel solar, retomaremos la pendiente y el camino se introducirá en el bosque de Anglus. Desde aquí seguiremos siempre las indicaciones a Espelunguere, alternando entre senda y camino ancho.

Tras un primer claro en el bosque, nos volvemos a introducir entre arboles, pero al poco tiempo comenzaremos a descender al valle de Espelunguere que cruzaremos por el puente que veremos sobre el río. A continuación tendremos que subir hacia el otro lado del valle. Observaremos como sube una pista que hace zigzag hasta que termina metiéndose en el bosque. Nosotros/as cogeremos un sendero que sube de manera empinada a la derecha de los zigzag de una curva a otra hasta llegar al mencionado bosque. Seguiremos esa mencionada pista durante unos cientos de metros. Más adelante se estrechará y comenzara de nuevo a subir serpenteante hasta que los árboles desaparezcan y se abra ante nosotros/as un nuevo valle y en el fondo del mismo las cabañas de Alsout y Grosse hacia donde nos dirigiremos. Al llegar a ellas el sendero gira hacia la derecha. Dejando el monte a nuestra izda. Iremos ganando altura hasta llegar al collado de Lapachouaou. El camino continuará por la vertiente izda del valle para pasar por debajo del pico Arlet. Saldremos del valle por el collado que vemos en frente. Una vez arriba el sendero girará hacia la izda y será cuando veamos el ibón y el refugio de Arlet en un enclave maravilloso. Después de pasar por el refugio y dejar el peso la subida al pico apenas nos costará 35 minutos. Si el tiempo ayuda otra bonita posibilidad es un baño en el lago.

Ekainak 17: Arlet – Pic Rouge – Lauzart (Lescun)

Track GPS

Ibonetik abiatzen den zidorra hartuko dugu, beherantz goaz H.R.P delakoari jarraiki (Pirineo Goi aldeko ibilbidea) zeinari tarte batez lotuko baikatzaizkio gure norabidean. Eskuin aldetik Midi d´Ossau dakusagu.

Lapassa etxolarantz goaz zeina gure eskuinean utziko dugun, Borcara doan bidegurutzea alde batera utziz (35`). Aldats labur bat eta ibarbidea gurutzatu ondoren, Saoubathou deritzon muinora helduko gara (ordubete 15 minutu). Muino honetatik aukerakoa dugu Pic Rouge edo Gorria deitua gaintzea (2180 m.). Muinora itzuliz, edo gure ibilbideari jarraituz, Lherseko ordokira doan bidegurutze bat aurkituko dugu zeina EZ dugun hartu behar.

Bertan osatzen den zirkuaren gaineko aldetik segituko dugu eta Chemin de la Liberté dioen karteletik igaroko gara. Hain zuzen, Munduko Bigarren Gerra Handiko errefuxatuek jarraitu zuten berbera (ordubete 45 minutu).

Gure oinezko bidean jarraituko dugu gorantz Burq erpina inguratuz eskuin aldetik eta izen bereko muinotik pasatuz. Sigi-saga eginez jaitsiko gara Paloko mendateraino (Aragoiko mugarria). Hemendik jaitsialdi luze batek Z eginez Bonaris etxolaraino eramango gaitu non iturri bat aurkituko dugun (4 ordu). Mendi zintzurrean behera goaz gure aurrean Peñot etxolak eta apur bat aurrerago Itchaxekoa begiztatzen ditugula (4 ordu 45 minutu).

Basoan barneratzen joango gara, errekastoa gure eskuinera utziz, harik eta bideak Itchaxeko zubira eramango gaituen arte. Zubiak gurutzatuko gaitu, jakina, beste aldera.
Hemendik bi aukera ditugu: asfaltaturiko pistari jarraitu 4 kilometroz edo bide bat hartu pagadian, apur bat luzeagoa baina askoz politagoa. Batak zein besteak ordubete inguruan Lauzarteko kanpinera eramango gaituzte: taberna badago eta dutxak, (negoziatu beharra).

Tomaremos el sendero que sale del ibón, ya perdiendo altura y que sigue la H.R.P (Alta ruta pirenaica) que seguiremos en parte de nuestro recorrido. A nuestra derecha el Midi d´Ossau. Nos dirigiremos hacia la cabaña de Lapassa que dejaremos a nuestra derecha, dejando de lado la bifurcación que lleva a Borce (35´).

Tras cruzar una pequeña pendiente y vaguada llegaremos al collado de Saoubathou (1 h 15´). Desde este collado podremos hacer opcionalmente el Pic Rouge o Royo de 2.180 m. De vuelta al collado o continuando nuestra ruta encontraremos una bifurcación al plateau de Lhers que NO debemos tomar.

Caminaremos por la parte alta del circo que se forma y pasaremos por un cartel que indica el Chemin de la Liberté que hace referencia al camino que siguieron los refugiados de la 2ª guerra mundia l(1h 45´). Seguiremos caminando y ascendiendo rodeando el pico de Burq por la derecha y pasando por el collado del mismo nombre. Descenderemos en un zigzag hasta el puerto de Palo (muga con Aragón). Desde aquí un largo descenso en Z nos llevará hasta la cabaña de Bonaris, donde encontraremos una fuente (4 h). Continuaremos el descenso por la garganta para ver frente a nosotro(a)s las cabañas de Penot y un poco más adelante la cabaña de Itchaxe (4h 45´). Nos iremos introduciendo en el bosque pero dejando el arroyo a nuestra derecha hasta que el camino nos lleve al puente de Itchaxe que nos cruzará al otro lado. Continuaremos caminando por este sendero hasta llegar a un aparcamiento, al que nuestro autobús no habrá accedido. Aqui hay dos opciones: Seguir la pista asfaltada durante 4 km o coger un camino en el hayedo algo más largo pero mucho más bonito. Ambas nos conducirán en aproximadamente en 1 hora al Camping de Lauzart (bar y duchas a negociar)

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *