Moncayo (2.314m) – Urbion (2.228m)

 

DESKRIBAPENA
CAMPIÑA (2.049 m)
  • Ibilbidea – 14 Km
  • Denbora – 4 ordu
  • Irteera puntuan garaiera­ 1360 m (Santa Catalina Carretera Huerta de Arriba)
  • Gehienezko garaiera– 2.049 m
  • Garaiera guztira – 750 m

Gure abiapuntua Collado de Huerta baino kilometro bat lehenago eskuin aldera eta, Neilarantzako norabidean, aurkituko dugun pista izango da; Tejero errekaren ondoan eta pinu basatien abaroan. Agertuko zaizkigun bidexkei jaramonik egin gabe aurrera egingo dugu neke handirik gabe bihurgunez bihurgune aurrez aurre dugun Cerro Zolorro zaindari daramagula.

Abereentzako aterpe batzuk igaro eta ezkerretarantz joko dugu (1675 m.) pista utzi eta bertan hasten zaigun suebakitik gora eginez. Bi tobogan pasatu ondoren  bidezidor estu bat baino ez zaigu geratzen aurrera egiteko. Arazo handirik gabe ordeka itxurako eremu lau bat iritsiko dugu zeinen hegalean, branka bat bailitzan, Cerro Zolorroren gailurra nabaritzen den  (1944 m.). Ez dugu bertara igoko. Beti ere Neilako mendisokaren norabideari jarraiki, gain xume belartsu bat gainduko dugu (2007 m.).

Ezkerretara eginez Alto de la Campiña gainduko dugu (2008 m.) eta, norabide berean (ekialderantz) jarraituz, Alto de la Lagunara helduko gara (2004 m.). Neilako aintziretarantz behatoki bikaina. Arestian aipaturiko sokari segituz ekialderantz goaz lur erosoan barrena. Orduerdi eskas ibili ondoren, Campiñan kokatuko gara (2049 m.) zeina mendisoka honetako garaierarik handiena den.

Zeharkaldi xume honetan zehar ez dugu gure norabidea aldatuko harik eta bat-batean bost minutu geroago, ezker alderantz joko dugun arte, pinuz eta harkaitzez beterik dagoen muinotik nabarmen egingo dugularik beherantz. Ia konturatu gabe Neilako aintziretako Natur Parkearen aisialdigunearekin egingo dugu topo

DESCRIPCION
  • Recorrido – 14 Km
  • Tiempo estimado – 4 H
  • Altura punto de salida – 1.360 m (Santa Catalina Carretera Huerta de Arriba)
  • Altura máxima – 2.049 m
  • Altura acumulada – 750 m

Desde la pista que queda 1 km antes del Collado de Huerta a mano derecha sentido Neila, comenzamos a caminar junto al río Tejero y bajo el dosel de pinos salvajes.  Continuamos sin hacer caso a los posibles vías de menor entidad y progresamos sin mayor esfuerzo describiendo curva tras curva y bajo la atenta mirada del Cerro Zolorro que queda frente a nosotros.

Tras algunos resguardos para el ganado giramos a la izquierda (1675 m) dejando la pista para ascender por el cortafuegos que aquí comienza.  Tras un par de toboganes la línea se aclarada se interrumpe y tan sólo un pequeño sendero se muestra para continuar.  Sin grandes problemas alcanzamos el terreno prácticamente llano de una especie de meseta que mantiene en su extremo, a modo de proa, la cima del Cerro Zolorro (1944 m) que no subiremos.  Seguimos caminando en dirección al cordal de la Sierra de Neila, para coronar una suave loma cubierta de hierba (2007 m).

Girando hacia la izquierda coronamos el Alto de la Campiña (2008m) y continuando en la misma dirección (este) nos colocamos en el Alto de la Laguna (2004 m).  Gran mirador sobre las lagunas de Neila.  Seguiremos la línea descrita por el cordal montañero hacia el este por terreno asequible.  Tras media hora escasa nos ponemos en Campiña (2049 m), máxima elevación de esta alineación montañosa.

Proseguimos este sencillo itinerario sin variar la dirección has que, cinco minutos más tarde, giramos bruscamente a la izquierda siguiendo la senda que desciende sin recato por el cerro cubierto de rocas y pinos.  Sin apenas darnos cuenta nos topamos con el área recreativa del Parque natural de las lagunas de Neila

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *