Sagardotegia: Andoain- Andatza (562m) – Usurbil

Orria || Track

Deskribapena:

Bazkardo auzotik ekin diogu gure ibilbideari, autokarabana denda baten ondoan, N-1 errepidearen irteeran. Lehenengo bidegurutzean, Bazkardo baserria inguratu ondoren, asfaltoa utzi eta ezkerretara joko dugu betoizko pista erripatsu baten gora, eraberritutako Allurralde baserriruntz.

Pistak, larretokiz inguratuta doala, non Goiko Etxeberri, San Migel eta Zuhaizpe baserriak ikusmiran ditugun, gain bat hartzen du Sorabilla aldera. Baserrigunearen aurrera iristean, pista estutu egiten da harrizko murru baten azpitik doalarik aldats xut baten gora. Metro gutxitara karobi baterako desbideraketa utzi eta handik gutxira bidegurutze bat aurkituko dugu.

Usurbileruntzeko norabideak ezkerretara egin behar dugula esaten digu, baina guk eskuinetik jo behar dugu zementu gainean. Erramueta baserria eskuinean utzi, eta pendiza gogor batetik errepikagailu batera helduko gara. Hemen zementua utzi eta lurrezko pista baten gora jarraituko dugu harik eta beste batekin gurutzatuko garen arte, zeina gure ezkerretik hartuko dugun. Hurrengo bidegurutzean ere ezkerretatik joko dugu, horrela Garateko muinora iritsiko gara. Bertatik goi tentsioko linea pasatzen da. Zutoinaren ondotik igaroko gara pinudian barneratuz. ERNE! bidea aldapatsu bihurtzean adi egon behar da gure ezkerretik ateratzen den bidezidorrari. Hari jarraituz, hark Belkoaineko lehenengo gailurrera eramango gaitu. Harri geodesikoa bertan. Zidorrari jarraituz, muinotik pasa, trikuharri baten ondotik gero, eta, berehala, Belkoaineko bigarren gailurrera helduko gara (488 m.). Gurutzea eta buzoia.

Genekarren bide berberetik eta, bide zabalago batetik, hainbat pistaren bidegurutze den Mareaga izeneko muinora jaitsiko gara. Aurrez aurre dugun eta beheruntz doan pista aukeratuko dugu, eta horrela segituko dugu, desbideraketa baztertu ondoren, Done Jakue bidea eta Donostia-Arantzazu GRarekin gurutzatu arte (Panel informatiboak eta norabide zutoina)

Eskuinetarantz egingo dugu zementuzko pistan gora Zubieta norabideruntz. Bidegurutze baten eskuinetara, tokian tokiko bidezidor batek erakusten dizkigun marra berdeei jarraituz, Eskaltzu mendira igoko gara. Aukeran dugu bertatik igo edo pistari jarraitu, ibilbide biak hurrengo muinoan batzen baitira. Pistari segituz, burdinazko erromada bat gurutzatu eta Zigortza muinora helduko gara. Aurreruntz jarraituko dugu marra gorri-txuriak zainduz; baina gero eskuinetaruntz desbideratzen diren markak utzi eta, aldapa gogorrean jarraituz, goian dugun Andatza mendira (562 m.) iritsiko gara.

Gailurretik suebakian behera egingo dugu, solaserako eremua eta aterpe librea gurutzatuz. Gero, estutu egiten den bideak gailurreria jarraitzen du Andatzako gurutzeraino. Hemen ezkerretarantz egiten du bira, pinudian behera abiatzen delarik, arantzadun hesia gurutzatu eta pista batera helduko gara; hura gurutzatu eta bide zidorrean barrena segituko dugu. Gauza bera egingo dugu hurrengo pistan, eta, pista berriro agertzean, bertatik jarraituko dugu beheruntz Puela Berri baserrira iritsiz. Han hasiko zaigu zementua. Igartzazabal baserritik jarraituko dugu, eta, San Esteban ermita baino piskat lehenago, gure eskuinean nabarituko dugun kartelak Usurbilerako jaitsialdia adierazten digu eskailera batzuetatik zeintzuk Santuenea auzoan amaitzen diren. Oria ibaiaren gaineko zubia zeharkatu eta Usurbilen gaude.

Descripción:

Partimos del barrio Bazkardo, en la salida de la carretera N-1, junto a un establecimiento de autocaravanas. En la primera bifurcación, una vez rodeado el caserío Bazkardo, se abandona el asfalto para girar a la izquierda por una empinada pista de hormigón hacia el renovado caserío Allurralde.
Rodeada de pastizales, con los caseríos Goiko Etxeberri, San Miguel y Zuhaizpe a la vista, la pista corona una loma sobre Sorabilla. A la altura del núcleo de caseríos la pista se encajona bajo un muro de piedra remontando un empinado repecho. A los pocos metros se supera el desvío a una calera y poco después tenemos un cruce.
La dirección Usurbil nos indica a la izquierda, pero seguimos por la derecha por el cemento, dejamos el caserío Erramueta a la derecha y vamos subiendo por fuerte pendiente hasta un repetidor. Aquí dejaremos el cemento, remontando por una pista de tierra hasta cruzarnos con otra que tomaremos por nuestra izquierda. En el siguiente cruce iremos, también, por la izquierda, llegando al collado de Garate, por donde pasa la línea de alta tensión. Pasaremos junto al poste y nos introduciremos en el pinar. OJO En cuanto el camino se empina hay que estar atentos al sendero que en fuerte pendiente sale a nuestra izquierda y que nos llevará a la primera cima de Belkoain, con vértice geodésico. Siguiendo el sendero pasamos por el collado junto a un dolmen y enseguida a la segunda cima de Belkoain con la cruz y el buzón (488 M.).
En la misma dirección que traíamos y por camino más ancho bajaremos al collado de Mareaga, cruce de pistas. Tomamos de frente la pista que desciende y continuaremos por ella, sin hacer caso a los desvíos, hasta cruzarnos con la GR Donosti-Arantzatzu y el camino de Santiago. (Paneles informativos y poste de direcciones).
Giraremos a la derecha subiendo por la pista de cemento en dirección Zubieta.
En un cruce veremos a la derecha las marcas verdes de un sendero local que sube al monte Eskaltzu, podemos subir por ahí o seguir la pista, ya que ambos caminos se juntan en el siguiente collado. Siguiendo la pista cruzaremos una langa metálica y llegaremos al collado Zigortza, cruce de pistas. Continuaremos de frente siguiendo las marcas rojas y blancas, ascendiendo hasta Andatza (562 M.) por fuerte pendiente y dejando en un cruce las marcas rojas que se desvían hacia la derecha.
Desde la cumbre bajaremos por el cortafuego, atravesando la zona de recreo y el refugio libre, luego el camino que se estrecha va siguiendo el cordal hasta llegar a la cruz de Andatza, aquí gira a la izquierda desciendo por el pinar, cruzaremos una valla de espinos y llegaremos a una pista que cruzaremos para seguir el sendero, haremos lo mismo en la siguiente pista y al llegar otra vez a la pista continuaremos por ella hacia abajo, llegando al caserío Púela Berri donde comienza el cemento. Seguiremos por el caserío Igartzazabal hasta poco antes de la ermita de San Esteban donde un cartel a la derecha nos indica la bajada a Usurbil por las escaleras que acaban en el barrio Santuenea, cruzando el puente sobre el Oria llegamos a Usurbil.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *