Bizkaiko Bira 13. Balmaseda – ESPALDASECA (698m ) – Gordexola

(Orria || Track)

Azalpena

Eibartik irteera: 7:30etan

Balmasedako Zubi Zaharraren ondoan ekingo diogu gure zeharkaldiari, tren geltokirantz joko dugu bertatik eta, Bilborantzako errepidea hartuz, suhiltzaileen parkera iritsiko gara. Bertatik aurrenik asfaltaturiko errepide bat hartuko dugu eta, ondoren, legarrezko bide bat. Pistan gora goazela, ur hoditeria baten azpitik igaroko gara. Berau utzi eta mendi kutsu handiagoko bidea hartuko dugu zeinak pinu artean muino batera eramango gaituen. Bertan bidegurutze batean gure norabide zuzena adierazten zaigu. Muino gainera iristeak ez digu aparteko zailtasunik sortzen, izan ere aldats xume batetik gora zenbait minututan helduko gara bertara.

Espaldaseca bere 698 metrotan mendilerro honetako gailurrik garaiena da. Bertan erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko ditugu.

Mendi gailurraren sokan jarraituko dugu, Rioya mendiaren tontorreraino, toki honetan zeharkaldiaren erdian gaude, beraz bigarren zatiari ekingo diogu zeinak “Ruta Mojonera Los Ilsos”tik deritzon norabidean barrena eroango gaituen. 564 metro dituen Ilso tontorretik pasatuko gara aurrenik, bertan Gordexola, Zalla eta Gueñes udalerriak elkartzen dira. Mendi maldan jarraituz, Arzia mendira helduko gara azkenik; eta, bertatik, beti ere beherantz, arestian aipaturiko “ruta”ren amaierara iritsiko gara. El Pontón auzora heltzean, errepidea gurutzatu beharko dugu aurrez aurreko bidea hartu eta, erreka ondotik, Gordexolara iritsi non gure Biraren bitarte honen ibilbidea amaituko dugun.

Descripción

Salida de Eibar: 7:30 h.

Iniciamos junto al Puente Viejo de Balmaseda, desde  nos dirigiremos hacia la estación de tren, cogeremos la carretera hacia Bilbao, hasta llegar al parque de bomberos,  tenemos que coger primeramente una carretera asfaltada y más tarde un camino de gravilla. Seguimos ascendiendo por la pista para pasar por debajo de una tubería de agua. Dejamos esta para entrar en un camino más montañero que nos lleva entre pinos al collado, en el que encontraremos un cruce de señales que nos indica la dirección correcta. Alcanzar su cima no presenta ninguna dificultad, solamente tenemos que ascender los escasos cientos de metros de ligera pendiente.
Espaldaseca con sus 698 metros de altura es el monte más alto de esta cadena, en la cima encontraremos  un vértice geodésico y un buzón.

Continuamos ruta por el cordal cimero, llegamos a la cumbre del monte Rioya, en este punto podemos decir que estamos en mitad del recorrido, pues empezaremos la segunda parte, la que nos lleva por la llamada «Ruta Mojonera Los Ilsos». Pasando primero por el monte Ilso, una elevación de 564 metros, donde se juntan los municipios de   Gordexola, Zalla y Güenes. Seguimos la loma y llegamos por ultimo al monte  Arzia, desde donde siempre descendiendo llegaremos al final de la ruta. Llegaremos al barrio de El Pontón, aquí tenemos que cruzar la carretera para justo enfrente coger el camino que junto al rio nos lleva a Gordexola, donde daremos por finalizada esta etapa.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *