Bizkaiko Bira 11. Alto de Ubal – ZALAMA (1.343 m) – Agüera.

(Orria || Track)

Azalpena

Eibartik irteera: 07:00etan

Ubal Mendatea Ambasaguas  Lanestosarekin  elkartzen duen errepidean aurkitzen da.  Han ekingo diogu ibilbideari hasiera  pista harritsuan sartuz, ur-gordailu baten ondotik  pasatuko gara eta ez zaintze egoera oso ona duen bide batean sartuko gara. Bidea bukatuta bidegurutzera irtengo gara eta aurrera iraun behar dugu eguneko lehen gailurrera joateko: Cotobasero mendia.  Pistaren eskuinetara dugu; burdin hesia pasatu ondoren  piko arina igoko dugu eta helduko gara gailurrera. Ez du buzoirik.

Bideari jarraitzen diogu Hegoalderantz eginez, beherago aurkitzen den behitegirantz,  eta hurbil jada hurrengo erreferentzia-puntu den   Campo Calero deritzon  mendixkara zuzenduz. Puntu horretara helduta, Aldeacueva  eta La Calera elkartzen duen errepidea  gurutzatzen -dugu eta aurrera jarraitzen dugu pistatik. Hainbat zigi-zaga ondoren   hurrengo mendira eramango gaitu pistak,  hau da,  Peñalta mendira.

La Mana hurrengo gailurrerantz jarraitzen dugu ibilaldia. Hartarako goiko gailurreria jarraitzen dugu,   Llana de Salduero  lepora jaitsi  eta gero mendixkara iritsi beharra dugu.  Aldapa sendoa igo ondoren La Mana gailurrean aurkituko gara. Ez du buzoirik.

Hurrengo mendixkara  jaisten gara eguneko igoera  gogorrenari hasiera emateko eta horrela 1.343m dituen Zalama gailurrera igotzeko.

Zalamatik Agüera-rainokoa  jada dena jaistea da,  Mendebalerantz lehen   eta  antenara heldu baino lehen Hegoalderantz  biratzen dugu. Zelaitik  irtetean,  Burgos aldeko lurretan gaudelarik,  gure ezkerrera  pistan sartzen gara. Zuzenki ibilbidearen  amaierara  jaisten gaitu.

Descripción

Salida de Eibar: 07:00 h.

El Alto de Ubal se encuentra en la carretera que une Ambasaguas con Lanestosa.  Allí damos inicio al recorrido entrando en una pista pedregosa, pasaremos al lado de un depósito de aguas y entraremos en un sendero en no muy buen estado de conservación. Acabado el sendero saldremos a un cruce de caminos donde debemos  seguir de frente para dirigirnos a la primera cumbre de la jornada, el monte Cotobasero.  Lo tenemos a la derecha de la pista;  tras pasar la alambrada subiremos la pequeña pendiente y alcanzaremos su cumbre la cual carece de buzón.

Seguimos ruta dirigiéndonos dirección Sur, hacia la vaquería que se localiza más abajo, cerca ya de otro punto de referencia como es el collado de Campo Calero. Alcanzado este punto, cruzamos la carretera que une Aldeacueva con La Calera y seguimos de frente por la pista que en varios zig-zags nos va llevando a la siguiente montaña, en este caso el Peñalta.

Continuamos ruta hacia la siguiente cumbre, La Mana. Para ello continuamos el cordal cimero y bajar al collado de Llana de Salduero y luego llegar al collado.  Subimos por fuerte pendiente que nos deja en La Mana, cumbre que carece de buzón cimero.
Descendemos al siguiente collado para iniciar el ascenso a la pendiente más dura de toda la jornada, la que nos deja en la última cumbre, el Monte Zalama con sus 1.343 metros.

Desde el Zalama hasta Agüera ya todo es descender, primero hacia el Oeste y antes de alcanzar la antena  giramos al Sur. Al salir de la campa ya en tierras burgalesas entramos en una pista  a nuestra izquierda.  Nos baja directamente   al final de la ruta.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *