Bizkaiko Bira 10. Karrantza – MAZO (823m) – Lanestosa

(Orria || Track)

AZALPENA

Gaurko zeharbideak  Bizkaiko Karrantza herritik Lanestosaraino eramaten gaitu, hain zuzen Bizkaia eta Kantabriaren mugetan kokaturiko herri txiki batera.  Ibilbidean zehar El Mazo eta Peña del Moro  mendietara helduko gara;  bi gailurretatik Karrantzako haranaren nahiz Kantabriako  ekialdekoeneko partearen bista hobe ezin batzuez gozatuko dugu.

Ambasaguas auzoan, tren- geltokiaren ondoan hasten dugu ibilbidea.  Gure lehen pausoak  Matienzo  auzora  zuzendu behar ditugu,  nekazaritzan eta abeltzaintzan aritutako  baserri batzuek osatzen duten  hirigune txikitxora. Matienzora iritsita,  Fuenternilla baserrira doan norabidea  hartu behar dugu.  Bere plazan  iturri polita aurkituko dugu;  hemen asfaltoa utziko dugu  mendi bideetan sartuz.

Gain batera iritsi ondoren  bidearen alde bietara  kokatutako  abeletxea   gurutzatuko dugu  eta 200 m. aurrerago eskuinera biratuko dugu, ate metalikoa gurutzatuz. Hartxintxar-bidea telebista errepikagailurantz igotzen da.  Errepikagailua baino metro batzuk lehenago ezkerrera hartu behar dugu marka zuri eta gorriei jarraituz,  bideak burdin hesia gurutzatzen du eta ondo markatuta ez badago ere,   haitzen artean,  galtzeko arriskurik gabe, El Mazo gailurrera igotzen du.

Hurrengo gailurra egiteko,  Peña del Moro (818 m), bi tontorrak banatzen dituen haran hondora  jaitsi behar dugu.  Bidea ondo markatuta  dago pintura gorriz eta mugarriz,  eta kontzentrazioa eskatzen du  zona nahiko karstikoa delako. Jaitsiera erakusten diguten  pintura gorriko markei  jarraituko diegu Peña del Moro igoeran ere   seinale-zutoinarekin  bidegurutze bat aurkitu arte.  Hemendik gailurreraino markak kolore urdineko puntuak dira. Gailurrera helduta aurreko bidegurutzera itzuli behar dugu eta hemen Ubal  Mendaterako norabidea  eskumarantz hartuko dugu.  Beherago,  puntu urdinek  eskuinerantz bide bati jarraitzen diotela ikusiko dugun tokira helduko gara;  marka urdinak jarraituz  Lanestosa herrira  iritsiko gara.

DESCRIPCION

Esta travesía nos lleva desde la localidad Bizkaina de Karrantza a  Lanestosa, un pequeño pueblo situado en los confines de Bizkaia  con Cantabria. En el recorrido alcanzaremos las  cimas del monte  El Mazo y Peña del Moro, desde ambas cimas  disfrutaremos de unas inmejorables vistas sobre el Valle de Karrantza y la parte más oriental de Cantabria.

Iniciamos el recorrido en el barrio de Ambasaguas, junto a la estación de tren.
Nuestros primeros pasos debemos dirigirlos al barrio de Matienzo, un pequeño núcleo urbano con algunos caseríos dedicados a la agricultura y a la ganadería. Llegados a Matienzo, debemos de coger dirección al caserío Fuenternilla. En su plaza encontraremos una bonita fuente de agua fresca;  aquí dejamos el asfalto para entrar por caminos más montañeros.

Después de llegar a un alto cruzaremos una granja de ganado vacuno situada a ambos lados del camino y 200 m. más adelante giramos a la derecha, cruzando la puerta metálica. El camino de gravilla asciende hacia el repetidor de TV. Unos metros antes del repetidor tenemos que coger a la izquierda, siguiendo las marcas blancas y rojas,  el camino cruza la alambrada y asciende entre las rocas por un sendero poco visible que nos llevarán sin perdida a la cumbre de  El Mazo.

Para  hacer la siguiente cumbre, Peña del Moro (818 m), tenemos que descender hasta el fondo del valle que separa ambas cumbres. El camino está bien marcado con pintura roja  e hitos, es importante tener en cuenta que la zona es  bastante kárstica lo cual exige concentración. Las marcas de pintura roja que nos indican la bajada, también las seguiremos en la subida a Peña del Moro hasta en cruce  con poste de señales. Desde aquí hasta la cima las marcas son puntos de color azul. Alcanzada la cima debemos volver al cruce  anterior, donde giraremos a la derecha dirección Alto de Ubal. Más abajo alcanzaremos un punto del recorrido donde veremos que los puntos azules  siguen un camino por la derecha;  las seguimos hasta llegar a la localidad de Lanestosa.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *