Bizkaiko Bira 9. Turtzios – RANERO (721m) – Karrantza


Orria || Track

DESKRIBAPENA

Turtziozeko udaletxearen ondoan hasten dugu ibilbidea  eta Villaverde de Trucios-eranzko errepideari jarraitzen diogu. Ehunka metro batzuk gero, eskuinera biratzen dugu Agüera ibaiaren gaineko zubia zeharkatzeko;  Cueto auzorantz errepidez jarraitzen dugu; auzotik igotzen jarraitzen dugu La Caridad ermitara iritsi arte eta auzoa bukatzerakoan zimendatutako pistatik igotzen jarraitzen dugu; eskuinera Los Jorrios gune karstikoko lehen haitzak ikusten ari garen bitartean aurrean gure lehen gailurra izango den Armañon tontorra agertzen zaigu.

Armañon eta Los Jorrios gailurrak elkartzen dituen bizkarreko parte altura iritsiko gara. Ezkerrera biratuko dugu Armañon gailurrera heltzeko, zein igoera arineko 15 minututara aurkitzen den. GR bideari berriz ekiteko itzultzen gara; Raneroko harkaitzetarantz jaisteko mendebaleranzko norabidea hartuko dugu. Igoera bere Ipar aldetik hasiko dugu  gailurrera zuzentzen diren marka horietan arreta jarriz nahiz eta  ibilbidearen erdirantz ikusiko ditugun  ere gailurrera bertara eramango dizkiguten marka zuri-gorriak ere. Mendixka batera iristean  seinaleetako zutoin batekin aurkituko gara: Ranero edo Pico Carlista gailurra  eskuinerantz  markatzen duena.

Igoera egin dugun bidetik mendixkara itzuliko gara eta eskuinera biratuko dugu  Pozalaguako haitzuloetara igotzen duen errepidera jaisteko. Bideari errepidetik jarraituko diogu Ranero auzora  iritsi arte (iturria eta taberna daude).

El Molinar auzora iristeko  bideari jarraituko diogu bai errepidez batzuetan eta bidexkaz beste batzuetan. Karrantza ibaiaren ondoan kokatuta dagoen bainuetxe ondotik  pasatuko gara. Ambasaguas, Karrantzako auzorik handienetarikoan sartzeko errepideari jarraitzea falta zaigu soilik.

DESCRIPCION

Iniciamos la travesía junto al ayuntamiento de Turtzioz y seguimos la carretera hacia Villaverde de Trucios. Unos cientos de metros después, giramos a la derecha para atravesar el puente sobre el río Agüera;  continuamos por carretera hacia el barrio de Cueto;  seguimos ascendiendo por el barrio hasta llegar a la ermita de La Caridad y al acabar el barrio seguimos ascendiendo por pista cementada, mientras vamos observando a la derecha los primeros peñascos del complejo kárstico de Los Jorrios y de frente vamos viendo la cima del Armañón, nuestra primera cumbre.

Llegaremos a la parte alta de la loma que une las cimas del Armañon y Los Jorrios. Giraremos a la izquierda para hacer cumbre en el Armañon, el cual se encuentra a 15 minutos de ligero ascenso. Volvemos para retomar la GR;  bajamos en dirección Oeste hacia el roquedo de Ranero. Iniciaremos la ascensión por su parte Norte; tan solo tenemos que fijarnos en las marcas amarillas que nos llevarán a la cumbre, hacia mitad del recorrido veremos también las rojas y blancas que nos llevarán igualmente. Llegaremos a un collado con un poste de señales, que indica a la derecha la cumbre de Ranero o Pico Carlista.

Volveremos al collado por el camino de subida, donde giraremos a la derecha para bajar a la carretera que  sube a las cuevas de Pozalagua. Seguiremos ruta por la carretera hasta llegar al barrio de Ranero (hay fuente y bar).

Seguiremos ruta unas veces por carretera y otras por camino carretil, para llegar al barrio de El Molinar. Pasaremos al lado del Balneario, situado junto al río Karrantza. Sólo nos queda seguir la carretera para entrar en Ambasaguas.

URKO TALDEA


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude