Pirineoak. Enaren bidea II

DESKRIBAPENA

29. Larunbata. Maule – MADDALEN (795m ) – Atharratze

(Orria || Track)

Mauleko Alles plazatik, Uhaitzandia zubi gainetik gurutzatuz, gaztelura doan karrikatik barrena, Mauleko gune zaharrera iritxiko gara. Gaztelura heldu aurretik, ezkerreko bidea hartuta, plaza Nagusira (azoka plaza) erdi aroko ereikuntzak eta Mauleko eliza zaharra ikusiaz. Plazan bukaeran eskuinerat hartu Txakartegiko ibilbidea utzita eta parez pare, errotako kalean topatuko ditugun marra hori-urdinak jarraituz hiri barrena atzean geratuko da; azkeneko etxeak eta errepidea agurtu eta eskuinean dagoen pista piku batetik igotzen joan etxola batzuetaraino, eskuinetik datorren beste pista batekin topo egin arte. Jarraitzen ari garen pizta, Mirandaborda arte doa, markarekin. Hau uzten dugu, eta eskubitikan datorren pista hartzen dugu. Honek, Matalon ibilbide markak ditu. Pista igoaz eta basotik aterata, ezkerrerat jiratzen du eta eskuinetik datorren beste batera heltzen da, Mataloneko tontorreraino. Ezkerraldera pista jarraituz -markak bistan-, berehala W aldera joko dugu, Uhaitzandia bailera aldeko maldara. Pistaz, Irabarnetik datorren errepideraino. Ezkerretik jarraituz Askatasunaren Basoa deiturikoan aurkituko gara, non bidegurutze bat dago. Errepidea utzi, E aldera joanaz, Mirandabordara, pareko pistatik jarraituz. Eskuinetik datorren pista utzi eta urrengo bidegurutzean marka horiak dituen pista hartuz, Txardekako malda pikua W aldetik zeharkatuko dugu. Pista beste aldetik jeixten da. Eskuinetik datorren bidea utzi eta bide laua jarraituz, Gotainetik igotzen den errepidera iritxiko gara. Berriro markak topatuko ditugu eta berauk jarraituz, ezkerraldera, urrengo mendilepora iritxiko gara eta basotik kanpo aterako. Mendilepoan, errepideak ezkerrerat eta beherako norabidea hartzen du eta parez pare pista bat igotzen doa, bide pribatu bat eskuinerat geratzen delarik. Pareko pistatik jarraituz, aurreraxeago, biziki eskuinerat doa eta markak dauden lekutik jarraituko dugu. Bi pista dira Ahantsigako mendibizkarrak bi aldetatik inguratzen dituztenak, Bolonboko lepora iritxi arte. Haseran pista zabalak igoera suabea eskeintzen du eta gero laua bihurtzen da Ahantsiga W tik igaroaz urrengo leporaino non Bolondora eramango gaituen errepide batetan utziko gaitu. Bolondoko errepidea Uhaitzandiako bailerara doa, Mendikota herriraino, Berreterretxe sendiaren jaurerria, Zuberoako zaharrenetakoa. Bolondotik, errepidez H aldera, ezkerretik pista bat irteten da bainan urrengo bidegurutzeraino errepidez jarraituko dugu eta han marka hori urdinak dituen pista bat hartuko dugu. Basoan gaude berriro eta lau bideko bidegurutzera iritxitakoan, eskuinerat doana hartuko dugu, gertu ikusten den ur deposito batetaraino. Pista zabaletik jarraituz, ezkerretik datozen bideak utzirik, basotik irten, erabat ezkerrerat hartu eta gertu dagoen mendibizkarrera igo. Antena eta Maddalen baseliza begistatuko ditugu (gaurko ibilaldiaren tontor garaiena). Pista zabal batek Saxagua mendileporaino eramango gaitu (gertu dagoen baserriak ere Saxagua izena du). Mendilepoan Uhaitzandia bailerako Zalgize-Doneztebetik igotzen den errepidean aurkituko gara. Parez pare dagoen pistatik, marra horiak jarraituz, aldapa pikua igoaz, Maddalenen aurreko tontorrera igoko gara. Eskuinerat jetxi (H) gas garraioaren poste horiak jarraituz, Lexegita mendilepora iritxiko gara (historiaurreko aztarnak). Eskuineko bidea utzita H aldera hartuz, belazbide pikuak ermitara doan errepideraino eramango gaitu. Gurutzatu eta tontorreraino jarrai. Bertan komunikazio antena eta Maddalen ermita aurkitzen dira. Tontorrean lehian bezala, komunikazio antena eta ermita aurkitzen dira, gaina guzia betetzen. XV. mendeko ermita da. Iruri eta Atharratzera doazten bideak utzita HE alderantz joko dugu, aldapa pikua jetxiaz, gune lau batetara iritxi arte. Hor dago Atharratzetik Maddalenera doan errepidearen hasera. Errepidez joango gara edota bidezigorrak hartuz. Erretzuko tontorra parean ikusiko dugu eta pagadian sartu bezain laister, errepidea utziko dugu eta eskuineko pista bat hartuz, Sustari mendilepora iritsiko gara. Maddalen eta Erretzu arteko mendilepoa, D-347, Atharratze eta Barkoxe lotzen dituen errepidea, Zuberoa eta Biarnoko mugetan. Lepoan, errepidea utzi eta pareko pista hartu, mendibizkarra E aldetik zeharkatuz. beste aukera, zuzen igotzea da. Pistak eskuinerat okertzen da beste pista bat ezkerrean utzita eta heiztarien borda batetara eramaten du (baso txiki bat ere badago)Garo tartean bidexka bat hartuz, mendibizkarrak jarraituz, zerbait jeitxi ondiporen gorantz hartuko dugu Erretzu tontorrreraino. Garometa baten antzeko tontorra. Mauletik honerainoko mendikatearen azkeneko tontorra, Montori bailera, Biarnoko mugan bait da urrengo gunea. H aldean Beguze eta Argibel, Izarbeko gailurrerako bidea irekiz azaltzen zaizkigu. W aldera Uhaitzandia, Atharratze -hiri nagusia bezala- eta urrutirago Arbailetako oihana. Tontorretik atzerat egingo dugu etorritako bidetik. Marka horiko bidea hartuz HE rako malda oso pikua eta garoz betea, pista bat aurkitu arte, Ietik Haldera trabeskatzen duena. Pista zabala ezkerrerat jarraituz, baserri batzuetara doan errepidera iritxiko gara. Errepidetik jeitxi eta laister topatuko ditugu Atharratzeko lehenengo etxeak.

30. Igandea. Ligi – IZARBE (1.565 m) – Santa Grazi

(Orria || Track)

Ligitik abiatzeko, herriaren irteeran eskuinera bihurgune bat hartuko dugu, Santa Grazi aldera. Ezkerretara bidegurutze bat dago, Suzelge haranera joateko, mendebaldera. Guk hortik jarraituko dugu, 1,5 km egin arte, eta gero irten egingo gara bidetik, eskuinean gora beste bat hartzeko; hortik Suzelgeko baso sarrian barna jarraituko dugu. Aldapa gogorrak igoko ditugu Eskalanpuiñia baserriraino. Hura igarota, eskuinera joko dugu, pista batean zehar, Harribeltza tontorra inguratuz joateko. Pista nagusitik jarraitu behar dugu, besteak alde batera utzita, bidegurutze bateraino; han, eskuinera joko dugu, ezkerretara doan pista utzita. Teinture Borde baserria inguratu, eta eskuinera jo behar dugu, ezkerretara dagoen pista alde batera utzita; eskuineko pista harrizkoa da, eta hesi bat dago, zabalik, arrosez margotuta, eta aurrerago arrasto berde-horiz. Igoera leuna da, baso artean, Harribeltzaren gerrian barrena; bat-bateko bihurgune batek aterako gaitu gainera, eta bezala zanpatuz iritsiko gara gailurrera.Bizkar belazetsuan barna jarraituko dugu hego-ekialdera, Losko(1108m) gaineko etxolara iritsi arte. Ezkerretara arrosez markaturiko pista bat utzi, Haux basoa zeharkatu eta etorri garen haranera jaisten baita berriro, eta eskuinera joko dugu, ehizalekuen lerro bat topatu arte; haiei jarraiki, Hilaga (1337m) gainera iritsiko gara. Ehizalekuen ondotik jarraitu beharrean, ezkerreko pista har dezakegu, basoan sartu, eta gailurra inguratu. Aurreraxeago bidea erdibitzen da; guk eskuinera joko dugu, basotik irten, eta Hilaga eta Iguntze mendi-lerroen artetik igaroko gara. Hilaga gainetik erraz jaisten da Iguntzera, gainik gain jarraituz gero. Hegoaldean Kakueta ikus dezakegu, Eraitzeko Zuberoaren eta Biarnoren tartean dago gailur hori, iparraldean. Goi samarrean gaude, eta Pirinioetako ikuspegia ederra da benetan. Hego-mendebaldera begiratuz gero, 2000 metroko lehen euskal mendia ikusiko dugu, Ori; hegoaldera, berriz, Kakuetako erreten izugarria, eta haren gainean Katxira eta Lakora gailurrak; haren eskuinean, berriz, Ehujarre haitz-tartea. Ekialdean, Arbuti gailurra ikus dezakegu, gertu samar; baso sarriz estalia dago, eta Anie gailurra ikustea galarazten digu. Iparraldean, berriz, Montori, Beguze, Hargibel tontorrak ikus ditzakegu, eta eskuinerago, Sudou gailurra. Bide estu bat jarraituko dugu behera jaisteko, iparreko isurialdera eginez, ondoko basoaren ertzetik, Lakurde mendi-lerro zabalera iritsi arte. Hortik aurrera ez dago biderik; Arbutiko gerrian dauden basoetara joko dugu, eta basoan bidezidor bat ikusiko dugu, zeharkatzeko. Alanbrezko hesi baten ondoan, ezkerretara hartu behar dugu, gailurraren iparraldeko ertza inguratzeko. Bidezidorrari jarraiki, garo handien artean, inguruka jarraituko dugu, Arbutirako igoera harritsu bat topatu arte. Garo artean igo beharrean, ez baitago biderik, ekialderago jarraituko dugu inguruka, ipar-ekialdean dagoen baso bateraino iritsi, eta handik gora errazago igoko gara. Gailurra eskuinera daukagu. Harkaitzean gora ere igo gaitezke, ertzari jarraituz, aipatutako alanbre-hesiaren ondotik abiatuta; handik zuzen-zuzen igoko gara, baina oso malkartsua da, eta irristagarri ere egon daiteke. Pagoz eta pinuz estalitako baso zabal hori Issaux basoaren mendebaldeko arrastoa besterik ez da; baso hori ospetsua da gaur egun ere, hartzak eta basoilarrak baitaude bertan. Arbuti (1542m) gaina ere basoz estalia dago; beraz, ez dago ikuspegirik handik. Ekialdera joko dugu, gainik gain, baso barnetik, biderik garbienak jarraituz. Behera eginez, laster ikusiko dugu pista bat eskuinera; hara joko dugu. Azkenean, hura hartu eta han ezkerraldeko norabidea hartuko dugu, Khaparia mendi-lerroraino; hantxe irtengo gara basotik. Izarbeko iraupen-eski arrastoak ikusiko ditugu. Izen bera duen gailurraren iparraldean dago hori.Eskigunera doazen pistak, ezkerrekoak, alde batera utzi, eta eskuinekoa ere utzi egingo dugu, Izarbe gailurra hegoaldetik inguratzen duena alegia. Belazean zehar joango gara gainik gain, biderik gabe, Izarbe tontorreraino. Benhu edo Arbuti izeneko mendien gailurrik altuena daGailurretik, ekialdera joko dugu gainik gain, belazean, Murkuilla mendi-lerroraino iritsi arte. Hurrengo gainera igo (edo inguratu ere egin dezakegu; Peñalarga (1481m) du izena; behera joko dugu gero, hurrengo mendi-lerrora iritsi arte; hantxe topatuko dugu eskigunera doan bidea eta Serreko etxola. Hortxe, gainbidea utzi, eta hegoaldera hartuko dugu, baso batean sartzeko. Han, bide bat topatuko dugu, hego-mendebalderantz doana. Laster belazegune batera iritsiko gara, eta malkarrean behera jaitsiko, 1195m-ko mendi-lerroraino. Goiburu gainera igo, eta hegoaldera jaisten jarraituko dugu gainik gain, 1035m-ko mendi-lerroraino. Han pista bat ikusiko dugu eskuinetara, arrasto horiekin; hura hartu, eta Santa Graziko bidera aterako gaitu, Berrietxia etxearen ondoan. Bidez bide Sentaraino jaitsiko gara; Santa Graziko auzoa da hori, XII mendeko eliza batekin.

01. Astelehena. Santa Grazi – LAKORA (1.877 m) – Belagoa

(Orria || Track)

Santa Graziko haranetik abiatuta, Ehujarre haitzartean gora joango gara, Euskal Pirinioaren iparraldeko isurialdean barna, Lakora gaineraino, aldapa luzea igaroz. Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mugan gainik gain jarraituko dugu, Urdaiteko lepora iritsi arte; handik jaisten da beste haitzarte bat, Kakuetakoa; guk hegoaldera joko dugu, haranaren hondoraino, Belagoako zelaietara iritsi arte; hantxe topatuko dugu Arrakoko ermita eta bertako benta, aspaldiko ohituren kokagunea.

Santa Grazi herritik irten, eliza erromaniko baten aurretik igaro, eta arrasto berde-txuriak aurkituko ditugu; haiei jarraika joango gara Ehujarre haitzartetik irten arte. Zubi baten gainetik igaro, eta eskuinera joko dugu, ibairaino; beste zubi baten gainetik pasatu, eta ibaiaren beste aldeko pista bat hartuko dugu, bidegurutze batera iritsi arte. Hesi batean ondo markaturik dago Ehujarre haitzarterako pasabidea. Ehujarre edo Uhaitzarre 500 m-ko sakonera duen haitzarte bat da; hondoa bi aldeetako paretetatik eroritako harkoskorrez estalia dago; han aurrera joko dugu, haitzartea zeharkatuz.Hasieran, haitzartea oso zabala da, eta bideak sarri zeharkatzen du ibaia. Zutabe batean argibideak irakur ditzakegu; han irakurritakoari kasu eginez, ezkerrera joko dugu. Gora goazen heinean, haitzartea gero eta estuagoa da; bidea sigi-saga doa gora, eta haitzartea banatu egiten da, Y bat osatuz; hala ere, ezkerretik bakarrik jarrai daiteke aurrera. Pixkanaka-pixkanaka, haitzartearen amaiera ikusten hasiko gara; irteeran, zelaigune zabal batean beste zutabe bat aurkituko dugu argibideekin; leku hartan azienda larrean ibiltzen da. Aurrean Lakora handia dugu, eta ezkerretara Erraizko lepoa; handik igarotzen da Belagoatik Pierre de Saint Martinera doan errepidea. Bide horri jarraitu eta arrasto berde-txuriak alde batera utziko ditugu, leporaino eramango gaituen pista bat hartzeko. Mendi multzo zabala, Nafarroa eta Zuberoa artean dagoena; Lakora gaina mendebaldera dago, ekialdera Zanpori; larre zabal eta oparoak ikusten dira bi isurialdeetan, azienda askorekin.Mendebaldera joko dugu, Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mendilerroan barna, bide jakinik gabe, gailurreraino eramango gaituen bide egoki bat aurkitu arte. Ezkerretara, behean, Belagoako aterpetxea daukagu. Belarrez estalitako gainak zeharkatu, eta Lakora gailur aldera joko dugu, iparraldera, eskuinetik, gainak utzi eta Zuberoan barneratuz. Ikuspegi ederra dago Erraitzeko ordekara eta Ehujarre haitzartera, etorri garen bidea ikusiz. Ezkerretara, Kakuetako haitzartea daukagu, eta hegoaldera, berriz, Belagoako harana.Lakora gainetik, muga egiten duten gainetara itzuliko gara eta gero ezkerrera joko dugu, mendebalderantz, Lakorako mutur geodesikora iritsi arte (1843 m). Gainik gain jarraituz, hegoaldera doan bide bat hartuko dugu, hurrengo gailurrari ekiteko; Cortaplana deritza (1777 m). Aurrera jarraitu, iparraldera, eta Cortaplanako mendatera helduko gara, eta handik hegoaldeko isurialdera; bide jakinik gabe, maldan behera jaitsiko gara, Arrakogoitiko leporaino. Kakuetako haitzarte ikusgarriaren buruan dagoen lepoa da, iparraldean. Urdaite ere deitzen diote. Lakora eta Binbaleta banatzen ditu, Lakartxelarako bidean.Lepotik hego-ekialdera joko dugu, bi basoren artean dagoen bizkar argitsu batean zehar. Belagoako aterpetxera doan bidea alde batera utzi, eta zeharka joango gara eskuinetik, ondo seinalatu gabeko bidean zehar; gero igo, eta gainik gain hilarri bateraino iritsiko gara; hildako mendizaleen oroimenez eraikia da hilarri hori. Basoan barneratu gabe jarraituko dugu, ezkerraldera dagoen bide batera iritsi arte. Hura hartu, eta Juan Pitoren bentaraino helduko gara.

DESCRIPCION

29. Sabado. Maule – MADDALEN (795m ) – Atharratze

(Orria || Track)

De la plaza des Allés de Maule, cruzamos el puente sobre el río Uhaitzandia y tomamos la calle que sube al castillo y a la Alta Villa, parte vieja de Maule. Antes de llegar al castillo bajamos a la izquierda a la plaza Mayor donde se encuentra el mercado, pasando por casas medievales y junto a la antigua iglesia de Maule. Recorremos la plaza hasta el fondo y tomamos a la derecha donde dejamos en un cruce el recorrido de Txapartegi a la izquierda y continuamos de frente por la calle del molino siguiendo marcas azules y amarillas. Seguimos las marcas por una calle que sube a la derecha y luego a la izquierda. Ya dejamos atrás el núcleo urbano y tras pasar las últimas casas abandonamos la carretera para tomar una pista a la derecha que sube con Seguimos la pista a la izquierda por marcas y pronto pasamos a la otra vertiente, O, que da al valle del Uhaitzandia. Bajamos por la pista hasta una carretera que sube de Irabarne . La seguimos por la izquierda hasta encontrarnos de nuevo con el bosque, llamado Bosque de la Libertad, donde hay un cruce de caminos. Dejamos la carretera que vuelve a pasar a la vertiente E, a Mirandaborda, y seguimos por pista al frente. Dejamos una pista que baja a la derecha y en el siguiente cruce tomamos la pista con marcas amarillas que sube a la derecha en fuerte pendiente por la ladera de Txardeka, cima de 494m que bordeamos por el O. La pista desciende por el otro lado, dejamos un camino que baja a la derecha y por camino llano llegamos a una carretera que sube desde Gotaine, por donde siguen las marcas. La seguimos a la izquierda hasta el collado próximo, donde salimos del bosque. Gotaine es un pequeño pueblo en el valle donde se encuentra una de las la iglesias más representativas de Zuberoa, con un porche cubierto por techado de pizarra y un sencillo campanario trinitario. En el collado, la carretera baja a la izquierda y una pista sube de frente, dejando un camino particular a la derecha. Seguimos por la pista del frente y un poco más adelante, la pista hace un fuerte giro a la derecha y varias marcas nos indican que debemos seguirlas, abandonando la pista que sigue de frente. Ambas pistas rodean las lomas de Ahantsiga por las dos vertientes hasta el collado de Bolondo La ancha pista sube suavemente al principio para luego llanear bordeando las lomas de Ahantsiga por el O hasta el siguiente collado, donde salimos a una carretera que nos lleva hasta las casas de Bolondo La carretera de Bolondo desciende al valle de Uhaitzandia, al pueblo de Mendikota, señorío de la familia Berterretxe, una de las más antiguas de Zuberoa. De Bolondo seguimos de frente por la carretera, al S, una pista sale a la izquierda pero seguimos por la carretera hasta el siguiente cruce en el que tomamos una pista a la izquierda con marcas azules y amarillas. Entramos en una zona boscosa, llegamos a un cruce de cuatro caminos y tomamos el de la derecha hacia un depósito de agua que se ve próximo. Continuamos por pista ancha dejando los caminos que salen a la izquierda, salimos del bosque y giramos bruscamente a la izquierda y por camino herboso subimos suavemente hasta la cercana loma. Ya vemos al frente la antena de comunicaciones y la ermita de Maddalen, nuestro objetivo del día. Una pista ancha que bordea las siguientes lomas por la derecha nos lleva hasta el collado de Saxagua, que toma el nombre del cercano caserío. En el collado encontramos la carretera de acceso al caserío que sube desde Zalgize-Doneztebe, en el valle de Uhaitzandia. Seguimos por la pista que sale al frente y que siguiendo marcas amarillas sube en fuerte pendiente hasta la cima de 730m, anterior a la de Maddalen. Bajamos a la derecha, S, siguiendo los postes amarillos que indican la conducción de gas enterrada y llegamos al collado de Lexegita, donde se encontraron restos prehistóricos. Dejando el camino de la derecha que bordea la cima, seguimos al S la fuerte pendiente herbosa que nos lleva hasta la carretera de acceso a la ermita. La cruzamos y seguimos hasta la cercana cima donde se encuentra la antena de comunicaciones rodeada de valla de hormigón y la ermita de Maddalen. Cima plenamente ocupada por la ermita de gran tamaño y una edificación para la antena de comunicaciones. Dejando los caminos marcados que bajan a Iruri y Atarratze, descendemos sin camino por fuerte pendiente al SE hasta llegar al cercano llano donde está la carretera de acceso a la ermita desde Atarratze. Dejamos la carretera a la izquierda que hace un gran bucle y tomando un atajo recto y de fuerte pendiente, volvemos a la misma. Seguimos bajando por la carretera, vemos nuestro siguiente objetivo, la verde cima de Erretzu al frente, y en cuanto entramos en el bosque de hayas, abandonamos la carretera y tomamos una pista a la derecha que nos lleva hasta el collado de Sustari. Collado entre las cimas de la ermita de Maddalen y Erretzu por donde pasa la carretera D-347 que une Atarratze con Barkoxe, en los límites de Zuberoa con Biarno.En el collado, dejamos la carretera y tomamos la pista que sale al frente, bordeando la loma por el E, aunque también puede subirse por fuerte pendiente. La pista hace una curva a la derecha dejando otra pista a la izquierda y llega a la cima de la loma donde hay una borda de cazadores con un pequeño bosque. Seguimos un pequeño camino que se abre entre helechos por la cresta de la loma que nos lleva hasta la cima de la siguiente, desde donde bajamos un poco para definitivamente subir hasta la cima de Erretzu. Verde cima llena de helechos en todas sus vertientes, última cima de la cadena que traemos desde Maule ya que después se abre el amplio valle de Montori, en el límite con Biarno. Al S se aprecian los centinelas Beguze y Argibel que abren el camino hacia la cresta del Izarbe. Al O las vistas son sobre el valle del Uhaitzandia con Atarratze como ciudad principal y al fondo la selva de Arbailleta. De la cima retrocedemos un poco el camino que hemos traído hasta que empieza a bajar. En ese punto tomamos un camino marcado con marcas amarillas que baja por la cresta herbosa al SE, muy empinada y llena de helechos, hasta la base llana del pico, donde encontramos una pista que atraviesa la ladera de N a S. Seguimos la ancha pista a la izquierda, al SE, dejando otra pista que baja más al E a la derecha, y que nos lleva hasta una carretera que da acceso a unos caseríos. Bajamos por la carretera y pronto encontramos las primeras casas de Atarratze

30. Domingo. Ligi – IZARBE (1.565 m) – Santa Grazi

(Orria || Track)

El punto de partida desde Ligi se encuentra en una pronunciada curva a la derecha en la salida del pueblo dirección Santa Grazi. Un cruce a la izquierda nos introduce en el valle de Suzelge al O. Seguimos la carretera del valle por espacio de 1,5 km donde la abandonamos por un camino que sube a la derecha introduciéndose en el espeso bosque de Suzelge. Subimos por fuertes pendientes hasta llegar al caserío de Eskalanpuiñia. Cruzamos el caserío y tomamos una pista a la derecha que bordea las faldas del pico Harribeltza. Dejando de lado las pistas auxiliares, seguimos por la principal hasta encontrarnos con un cruce, donde hay que seguir por la derecha dejando la pista que sube por la izquierda. Bordeamos el caserío de Teinture Borde y dejando una pista a la izquierda marcada por cairns, tomamos por la derecha por una pista empedrada con una valla abierta marcada con pintura rosa y más adelante con marcas verde-amarillas. Subimos por pendiente suave en zona boscosa, atravesando la ladera de Harribeltza hasta llegar en un giro brusco a la encimera y por un manto de hierba llegamos a la misma cima. Continuamos por la loma herbosa, con buenas vistas, dirección SE hasta la cabaña del pico Losko(1108m). Dejamos a la izquierda la pista marcada con pintura rosa que baja de nuevo al valle de donde hemos partido, atravesando la espesura del bosque de Haux, y seguimos por la derecha donde encontramos una línea de paradas que seguimos hasta la cima de Hilaga (1337m). En lugar de seguir la línea de paradas, podemos seguir la pista a la izquierda que se adentra en el bosque y bordea la cima. Un poco más adelante encontramos una bifurcación donde seguimos por la derecha y salimos del bosque en el collado entre los picos Hilaga e Iguntze. De la cima de Hilaga es fácil bajar a este collado siguiendo la línea natural del cordal. Del collado, subimos por loma herbosa hasta la cima de Iguntze. Cumbre situada en la frontera entre Zuberoa y Biarno, al N. Ya estamos a una buena altura y las vistas que apreciamos sobre el pirineo vasco son admirables. Mirando al SO, el primer 2000 vasco, el Ori; al S, la imponente llaga de Kakueta y sobre ella las cimas de Kartxila y Lakora y a su izquierda, la garganta de Ehujarre. Al E la cercana cima de Arbuti, cubierta de espeso bosque, oculta la vista hacia el pico Anie. Finalmente, al N podemos ver los pitones calcáreos de Montori, Beguze, Hargibel y el más alto a la derecha, el pico Sudou. Descendemos de la cima por camino estrecho sobre la hierba, tendiendo a la vertiente N y bordeando el cercano bosque, hasta llegar al amplio collado de Lakurde. De aquí, seguimos la divisoria sin camino marcado, en busca del cercano bosque que cubre las laderas de Arbuti. Pronto encontramos una pequeña senda que nos guía a través del bosque. En un momento dado, y junto a un alambrado, tomamos a la izquierda para bordear las piedras de la arista por su vertiente N. Continuamos por estrecha senda con altos helechos a nuestro alrededor bordeando toda la ladera N hasta un canchal de piedras situado bajo la cima de Arbuti. En lugar de subir por la pendiente cubierta de helechos sin ninguna senda marcada, seguimos al E, atravesamos la pendiente hasta llegar al cercano bosque de la ladera NE de Arbuti. Ya dentro del bosque, subimos por terreno más sencillo hasta la cresta cimera. La cima se encuentra a nuestra derecha. También es posible seguir la arista de roca y hierba de fuertes pendientes desde el alambrado mencionado, que lleva directamente hasta la cima, pero el lugar resulta escarpado y resbaladizo. El gran bosque de hayas y coníferas que cubre toda esta zona son restos occidentales del extenso bosque de Issaux, célebre todavía en nuestros días por albergar algunas parejas de osos pardos así como urogallos. La cima de Arbuti (1542m) está cubierta de esta espesura y por lo tanto, no dispone de vistas. Así pues, seguimos al E siguiendo la línea marcada por la cresta dentro del bosque, siguiendo las zonas más limpias. Perdiendo altura, pronto llegaremos a ver una pista a nuestra derecha a la que poco a poco nos vamos acercando. Finalmente, descendemos a la pista y la seguimos hacia la izquierda hasta el collado de Khaparia, donde salimos del bosque. De la cima, seguimos en dirección E por la cresta herbosa hasta llegar al collado de Murkuilla. Bordeamos o subimos la siguiente loma denominada Peñalarga (1481m) y descendemos al siguiente collado donde encontramos la carretera de acceso a la estación de esquí y la cabaña de la Serre. En este punto abandonamos el cordal y giramos al S, a un cercano bosque donde encontramos un camino que baja al SO. Pronto llegamos a un espolón herboso y bajamos por fuerte pendiente al S hasta el collado de 1195m. Subimos a la cercana cima de Goiburu y seguimos bajando al S por la cresta herbosa hasta el collado de 1035m, donde encontramos una pista a la derecha que seguimos con marcas amarillas y que nos lleva hasta la carretera de Santa Grazi, junto a la casa Berrietxia. Bajamos por carretera hasta Senta, barrio de Santa Grazi donde se encuentra la iglesia románica del siglo XII.

01. Lunes. Santa Grazi – LAKORA (1.877 m) – Belagoa

(Orria || Track)

Partiendo del valle de Santa Grazi, esta etapa remonta la profunda garganta de Ehujarre, en la vertiente norte del pirineo vasco, para alcanzar la cima de Lakora, salvando un importante desnivel. Continuando la cresta fronteriza entre Nafarroa y Zuberoa, llegamos al collado de Urdaite, cabecera de la otra garganta característica de la zona, la de Kakueta. Finalmente descendemos directamente al S, hasta llegar al fondo del valle, en los llanos de Belagoa, donde encontramos la venta y ermita de Arrako, de tradiciones milenarias.

Saliendo del pueblo de Santa Grazi y tras pasar por delante de la iglesia románica, encontramos unas marcas verdes y blancas que no abandonaremos hasta terminar la garganta de Ehujarre. Pasamos un puente y tomamos a la derecha para bajar hasta el río; lo cruzamos por otro puente y siguiendo una pista en el otro lado, llegamos a un cruce de pistas. Una valla bien señalizada nos indica el paso a la garganta de Ehujarre. Ehujarre o Uhaitzarre, es un cañón formado por la erosión, que tiene una profundidad de 500m y cuyo fondo está lleno de un pedregal, procedente de las altas paredes laterales y por el cual recorreremos la garganta.

Al principio, la garganta es muy ancha y el camino cruza varias veces el curso del río. Nos encontramos con un poste indicador y siguiendo sus indicaciones, seguimos por la izquierda. A medida que ascendemos, la garganta se va estrechando, el camino serpentea por las laderas y la garganta se divide en Y, aunque sólo es posible seguir por la izquierda. Poco a poco se ve el final de la garganta y a la salida de la misma, nos encontramos con otro poste indicador en una gran explanada, lugar habitual de pasto. Al frente tenemos la mole del Lakora, y a nuestra izquierda vemos el collado de Erraiz, por donde pasa la carretera que sube de Belagoa a la Piedra de San Martín. Vamos en su dirección, y abandonando las marcas verdes y blancas que nos han traído hasta aquí, seguimos una pista que nos lleva hasta el collado. Amplio collado, situado en el límite geográfico entre las provincias de Nafarroa y Zuberoa, entre las cimas de Lakora, al O, y Zanpori, al E, con amplios y abundantes pastos, por donde se esparce numeroso ganado, en ambas vertientes. Del collado, tomamos dirección O siguiendo la cresta fronteriza entre Nafarroa y Zuberoa, sin un camino definido, hasta encontrar un buen camino que nos lleva a través de la cresta. A nuestra izquierda, abajo, vemos el refugio de Belagoa. Siguiendo las herbosas crestas, llega un momento en que lo dejamos para ir a la cima del pico Lakora que se encuentra al N, a nuestra derecha, dentro de territorio zuberotarra y fuera de la línea de crestas. Espléndidas vistas al llano de Erraitze y la garganta de Ehujarre, por donde hemos realizado la ascensión. A nuestra izquierda, la garganta de Kakueta y al S el valle de Belagoa.De la cima del Lakora, volvemos a las crestas fronterizas y seguimos a la izquierda, dirección O, hasta llegar al vértice geodésico del Lakora a 1843m. Continuando por la cresta, bajamos por un camino en la ladera S que nos lleva al siguiente pico, el Cortaplana de 1777m. Continuamos, esta vez por la vertiente N, hasta el puerto de Cortaplana, donde pasamos a la vertiente S y sin camino claro descendemos por fuertes pendientes hasta el collado de Arrakogoiti. Collado situado en la cabecera de la grandiosa garganta de Kakueta, al N. También recibe el nombre de Urdaite y separa las cimas de Lakora y Binbaleta, camino de Lakartxela. Del collado, tomamos dirección SE hacia una clara loma despejada entre dos bosques. Dejando el camino que lleva al refugio de Belagoa, bordeamos la loma por la derecha con camino de marcas borrosas, y luego la subimos, y por la encimera llegamos a un monumento erigido en recuerdo a tres montañeros fallecidos. Continuamos sin introducirnos en el bosque hasta que llegamos a un camino hacia la izquierda. Siguiendo éste llegamos a la Venta de Juan Pito

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *