Bizkaiko Bira 6. Plentzia – MUNARRIKOLANDA (255m) Algorta

Orria || Track

DESKRIBAPENA

Plentzian, tren-geltokiaren ondoan, itsasadarraren ezker aldean hasten dugu ibilbidea. Geltokia ezkerrera utzita, Geltoki kaletik ondoren Matrallune kalea pasatzen dugu; aurrera diraugu (eskuinera bidegurutzeak hartu gabe) eta barrentzen gara gero beti igoeran jarraitu behar diogun bide bihurtzen den pistan. Hura jarraitzea erraza da nahiko ibilia dagoelako. Behin basotik kanpo, leku altuan eskuinera hartzen dugun pistara iristen gara (ezkerrera Gane baserria ikusten dugu eta gure eskuinera Ganeta-ren gailurrean dagoen antena). Pistatik jarraitzen dugu eta jaitsiera hasten duenean ezkerra hartuko dugu. Jaitsieran bi baserri uzten ditugu ezkerrera;  aurrera jarraitzen dugu, asfaltoa saihestuz ondoren Urdulizera jaisteko argi ikusten den bidetik eskuinera biratuz; orain herria gurutzatu behar dugu norabidea mantenduz.

Lehen etxeetara iristerakoan ezkerrera hartzen dugu trenbidea ikusi arte, Aita Gotzon kalera iritsi arte jarraitzen diegu; behin hartan ezkerrera jotzen dugu eta bertatik aurrera egiten dugu eskuineko espaloitik gure norabidea mantenduz, autobus-geralekua pasatuta uzten dugu eskuinera biratzeko eta Elizalde kalea hartzeko, kalea jarraituz Santa María eliza uzten dugu eskuinera eta zuzenki herri kanpoaldera eramango gaituen Torrebarri bidea jarraitzen dugu, igoera hasten denean eskuinera hartzen dugu. Behin goian, bizkarrean, bide-bidegurutzean eskuinera hartzen dugu; antena batera iritsiko gara, ezkerrera biratzen dugu eta pista asfaltatutik errepide-bidegurutze batera jaisten gara. Aurrera jarraitzen dugu Sopelarantz doan  BI-3124 bidetik (eskuin aldera  Sopelara ere doan beste bat utziz); GR-280 bidearen marka zuri/gorriak ikusiko ditugu gure ezkerrera metro gutxitara eta beraiek jarraituko ditugu igoeran lehenik eta zeharbide leunean gero. Trikuharrietako bidean ari gara eta Munarrikolandaren parera iristean mugarri batzuek adierazten digute GR-a utzi eta ezkerrera hartuta hogei bat metrora dagoen gailurrera igotzeko. Bunker ikaragarri batek Bilboko Burdin Hesia gogoratzen digu.

GR-ra itzultzen gara, baina hortxe bertan, Munarrikolandaren altuera berera, utzi behar dugu, eta basoan jaitsiera hasten den tokian barrenduz hura gurutzatu.

Orain aurrera beti Algortara iritsi arte jaitsiera-aukerak hartzen joatea falta zaigu soilik.

DESCRIPCION

En Plentzia iniciamos la marcha en la margen izquierda de la ría, junto a la estación del tren. Dejando la estación a la izquierda por Geltoki kalea pasamos Matrallune kalea; seguimos de frente (sin tomar los cruces a la derecha) y nos adentramos en una pista que luego se convierte en camino que debemos seguir siempre en ascenso. Seguirlo es fácil porque está bastante transitado. Una vez fuera del bosque, en la parte alta llegamos a una pista que tomamos a la derecha (a la izquierda vemos el caserío Gane y a nuestra derecha la antena que está en la cumbre del Ganeta). Seguimos por la pista y cuando comienza el descenso tomaremos a la izquierda. Según bajamos dejamos a la izquierda dos caseríos, seguimos adelante, evitando el asfalto, para girar a continuación a la derecha para bajar a Urduliz por camino bien definido; ahora debemos cruzar el pueblo manteniendo el rumbo.

Al llegar a las primeras casas tomamos a la izquierda hasta ver las vías del tren, las seguimos hasta llegar a la calle Aita Gotzon;  una vez en ella torcemos a la izquierda y avanzamos por ella por la acera de la derecha en nuestra dirección, pasada una parada de autobús la dejamos para girar a la derecha y tomar  Elizalde kalea,  siguiendo por ella dejamos a la derecha la iglesia de Santa María  y seguimos rectos por Torrebarri bidea que nos lleva directamente fuera del pueblo, cuando empieza la subida tomamos a la derecha. Una vez  arriba, en la loma,  en el cruce de caminos tomamos a la derecha; llegaremos a una antena, giramos a la izquierda y por pista asfaltada bajamos hasta un cruce de carreteras. Seguimos de frente por la BI-3124 hacia Sopela (dejando a la derecha otra que también va a Sopela); a los pocos metros a nuestra izquierda vemos indicaciones, marcas rojiblancas,  de la GR-280 que tomamos y nos llevarán, primero en ascenso, y luego en suave travesía. Estaremos andando por la conocida ruta de los dólmenes,  llegando a la altura de Munarrikolanda  algunos hitos nos indicarán que dejemos la GR para tomar a la izquierda y llegar a la cumbre que está a una veintena de metros. Un impresionante búnquer nos recuerda el Cinturón de Hierro de Bilbao.

Volvemos a la GR, pero la tenemos que abandonar ahí mismo, a la misma altura de Munarrikolanda,  y cruzarla adentrándonos en el bosque donde se inicia la bajada.

A partir de ahora solo nos queda ir tomando siempre las opciones de bajada hasta llegar a Algorta.

URKO TALDEA

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *