Bizkaiko Bira 4. Sukarrieta – BURGOA (449m) – Bakio

Orria || Track

DESKRIBAPENA

Sukarrieta herrian parte altutik irteten gara, zehazki Munitiz-eko auzora igotzen duen bidegurutzean;  marka zuri/gorriak eta hori/zuriak ditugu.

Baserri multzo bat  pasatzen dugu lehenengo eta beste bat aurrerago,  pixka bat gorago aurkitzen dugun bidegurutzean ezkerrera egingo dugu aurretik aipatutako markei jarraituz.  03 bidegurutzean, Katillotxu tontorrera igo gabe, eskuinerantz eta beherantz Goiherrira doan norabidea jarraituko dugu.  Auzo honetara iristerakoan, 04 puntuan, eskuinera egingo dugu eta apur bat aurrerago berriro ere eskuinera;  05 puntuan ezkerrera jarraitzen dugu gure eskuinean baserri bat  utziz. 06 bidegurutzera iristean  ezkerretik  igoko gara eta pista asfaltatura iritsiko gara; hemen bide beretik eskuinera jarraitzen dugu.

Baserri-multzo bateraino  igotzen dugu eta bidegurutzean gure eskuinera beherantz doan errepidea hartzen dugu, 08 puntua; pixka bat beherago ezkerretik jarraituko dugu, 09 puntua. Hemendik jarraituz neke handirik gabe Sollube gainera igotzen da; aurrez BI 4207  errepidera iritsiko gara eta bertatik  jarraitzen dugu Solluberaino.

Cannon Erretegitik  jolasaldi-gune baten ondotik  pasatzen den pista aurrera hartzen dugu; pixka bat aurrerago, 12.puntuan,  gas-bidea jarraituko dugu;  13. puntura iristen gara eta hormigoiko pistatik  jarraitzen dugu Garbola mendiaren hegalean eskuin aldetik ibiliz. Aurrerago, Bakio-raino utziko ez ditugun 123 GR ibilbidearen markak aurkitzen ditugu, hain zuzen ere Burgoa mendiaren azpian.  Lehenik eta behin Burgoa (449m) mendira igotzen dugu eta hortik Aznabarra-ko antenetarantz goaz beti GR bidetik;  jaisten jarraitzen dugu,  San Pelayo ermitara iristen gara eta  Gaztelugatxe-ko aparkalekura gero.

Errepidetik Bakio-raino jaistea falta zaigu soilik.

DESCRIPCION

Salimos de la parte alta de Sukarrieta concretamente en el cruce que sube al barrio de Munitiz; tenemos marcas rojas/blancas y amarillas/blancas.

Pasamos un grupo de caseríos y más adelante por otro más, poco más arriba de este último en un cruce de caminos seguimos por la izquierda siguiendo las marcas anteriormente mencionadas. En el cruce 03,  sin subir a Katillotxu, seguimos por la derecha,  hacia abajo,  dirección Goiherri. Al llegar a este barrio, punto 04, giramos a la derecha y un poco más adelante otra vez a la derecha; en el punto 05  seguimos por la izquierda dejando un caserío a  nuestra derecha. Llegamos al cruce 06, subimos por la izquierda y llegamos a una pista asfaltada que la seguimos hacia la derecha.

Ascendiendo llegamos hasta un nuevo grupo de caseríos y en cruce tomamos la carretera que baja por nuestra derecha, punto 08; poco más abajo en el punto 09 seguimos por la izquierda.  Desde aquí se sube sostenidamente hacia el alto de Sollube; previamente llegaremos a la carretera BI 4207 y seguimos por ella hasta alcanzar el alto de Sollube.

Desde el Asador Cannon tomamos de frente por la pista que pasa junto a una zona de recreo; poco más adelante, en el punto 12, seguimos de frente por una conducción de gas, llegamos al punto 13 y seguimos de frente por la pista de hormigón faldeando por la derecha el monte Garbola. Más adelante, justo debajo del monte Burgoa, nos encontramos con las marcas de la GR 123 que no las abandonaremos hasta Bakio. Previamente subimos al monte Burgoa (449m) y desde aquí nos dirigimos, siempre por la GR, hacia las antenas de Aznabarra; continuamos descendiendo, llegamos a la ermita de San Pelayo y luego al parking de San Juan de Gaztelugatxe.

Sólo nos queda descender por la carretera hasta Bakio.

URKO TALDEA

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *