Bizkaiko Bira 3. Ispaster – ILLUNTZAR (726m) – Gernika

Orria || Track

DESKRIBAPENA

Ibilbidea Ispasterko Eliza ondotik biribilgunerantz jaitsiz hasiko dugu; Erkiaga kalea hartzen dugu gure ezkerrera, eta zuzen jarraituko dugu errepide estua Gallete auzora, eskerrerantz (kartel adierazgarria)  hartzeko soilik  utziko dugularik. Solarte auzotik  pasatuz BI-2238  eskualde-errepidera iristen gara; beste aldera gurutzatuko dugu daramagun norabidea jarraitzeko eta pista asfaltatutik aurrera segitzeko (pixka bat ezkerrera).

Bide horretatik kilometro bat baino zerbait gehiago egiten dugunean, gure eskumara, Okamikara joateko kartel adierazgarria aurkituko dugu (marka zuri/horiak); bide nabari hau hartzen dugu eta ez dugu utziko kilometro bat eta gehitxoago pasa ondoren  Telleri errekastoa gurutzatu arte; orain bai uzten dugu bidea eta 180 gradu eskuinerako bira egingo dugu pista zabaletik igotzeko. Hemendik aurrera bidegurutzeetan daramagun norabidea mantenduko dugu eta utzitako baserri handi batera iritsiko gara (Airo). Haren ondoan aurkituko dugu tontorreranzko kartel adierazgarria (marka hori/zuriak); bidea jarraituz Illuntzar gailurrera goaz (726 m).

Jaitsiera hasteko, “Elexalde-Nabarniz” adierazten duten marka hori/zuriak  hartzen ditugu; belardietatik zehar ondo markatutako bidetik jaisten gara. Kilometro bat  gutxi gorabehera daramagunean pista belartsu batean Illuntzar-erako eta Elexalde-Nabarniz-erako (3,8 km) kartel adierazgarria aurkituko dugu. Bi aukera ditugu orain:

  1. a) erosoa baina luzea den pistari
  2. b) gure aurrean Merikarantz zuzenki jaisten den bidea hartzea. Track-ak bigarren aukera hau ematen du. Zutoin adierazlea, etxe batzuen artean pasatzen gara, belardi batean burdin hesi-ate bat pasatzen dugu, sagardi batetik bide batera goaz eta errepidera iritsiko gara, bertatik jaistean Arrola-rako zutoin adierazle bat aurkitzen dugu; gutxi erabilitako bide batek zuzenki igotzen du eta behin gaina lortu ondoren basoan sartzen den bidea hartuko  dugu  Arrola (537 m) gailurrera joateko.

Jaitsiera belardi baterantz doan norabidea mantenduz egiten dugu; harresi batera iristerakoan pistara jaisten gaituen eskuinerako bide bat hartzen dugu; igoera arinean kastro batera iristen gara; gure eskuinera dago pinudi batean barrentzen den bidea  eta  marka zuri/horian (ez sartzeko) gurutze batez esanda dagoena; bide hori hartu behar dugu.

Bidea mendiaren gailurretik jaisten da. Arreta! bide honetatik 1,5 km egiten ditugunean, (10 minutu pasatuta), pista hartu behar dugu gure ezkerrera lehen baserri batzuetara jaisteko eta eskualde-errepidera gero. Errepidea gurutzatzen dugu bidegorria ezkerrerantz hartzeko eta paseo erosoan Gernikaraino helduko gara.

DESCRIPCION

Salimos de Ispaster bajando de la Iglesia hacia la rotonda, tomamos a nuestra izquierda Erkiaga kalea, y seguiremos rectos por la estrecha carretera que solo la dejaremos para tomar a la izquierda hacia  Gallete auzoa (cartel indicador), pasando por Solarte auzoa llegamos a la carretera comarcal BI-2238, la cruzamos para seguir en la dirección que traíamos por pista asfaltada que está al otro lado (algo a la izquierda). Cuando llevamos algo más de 1 kilómetro por ella vemos a nuestra derecha un cartel indicador (marcas amarillas/blancas) para ir a Okamika, tomamos este camino marcado y no lo dejamos hasta (algo más de 1 kilómetro) que cruzamos el riachuelo Telleri erreka), dejamos ahora el camino marcado y giramos 180º a nuestra derecha para continuar la subida por ancha pista. A partir de ahora en los cruces mantendremos la dirección que llevamos y llegaremos un gran caserío abandonado (Airo),  junto a él un cartel indicador (otra vez marcas amarillas/blancas) hacia Illuntzar, tomamos el camino hasta la cumbre (726 m).

Para iniciar la bajada tomamos las marcas (amarrillas/blancas)  indicadas para “Elexalde-Nabarniz”, bajamos por los prados por sendero bien marcado, cuando llevamos aprox. un kilómetro llegamos a una pista herbosa donde hay un cartel indicador para Illuntzar y para Elexalde-Nabarniz 3,8Km., ahora tenemos dos opciones: a) seguir la pista, cómoda pero muy larga o, b) tomar un sendero frente a nosotros que baja directamente hacia Merika (fin de la pista), el track toma esta segunda opción, poste indicador, pasamos entre unas casas, en un prado pasamos una puerta de alambrada, por un manzanal nos lleva a un camino y llegamos a la carretera, bajamos por ella y encontramos un poste indicador a Arrola, un camino en desuso sube limpiamente, una vez en la parte alta tenemos un sendero que entra en el bosque para ir por el cordal directamente a la cumbre Arrola (537 m).

El descenso lo hacemos manteniendo la dirección  yendo  hacia un  prado, al llegar a un muro tomamos un sendero a la derecha que nos baja a una pista, en ligera subida llegamos a un castro, a nuestra derecha hay un sendero que se adentra en un pinar y que está indicado con una marca en aspa (para no entrar) blanca/amarilla, debemos tomar ese camino. El sendero desciende por el cordal de la montaña (atención) cuando llevemos por este camino 1,5 km (pasados 10 minutos) debemos tomar una pista a nuestra izquierda que nos bajará, primero a unos caseríos y luego a la carretera comarcal. Cruzamos la carretera para tomar el bidegorri hacia la izquierda que nos lleva en cómodo paseo hasta Gernika.

URKO TALDEA

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *