Bizkaiko Bira 1. Eibar – KALAMUA (771m) – Ondarroa

Orria || Track

AZALPENA

Aurrez, Ondarroatik itzuliko gaituen autobusean utziko ditugu ordezko arroparekin poltsak.   Untzaga Plaza hotelaren ondoan aparkatuta egongo da autobusa.

Ezarritako orduan, Klub Deportibo  aurretik hasiko dugu  martxa. Estaziño kalerantz abiatuko gara eta tren geltoki ondotik igarota  Azitaineranzko sahiesbidea hartu eta iturrira iristerakoan tunela pasako dugu bariantearen azpitik; hemen ikusiko ditugu Ondarroaraino eramango diguten GR-121 bideko  marka zuri-gorriak. Santikrutz eta Usartza pasatzen ditugu Kalamuako zelaietaraino; hemen GR bidea alde batera uztea proposatzen dugu Kalamuara (771 m) igotzeko. Geroago, Iruiturrin, ekingo diogu berriz GR bideari.

Tontorretik, eskuin aldera  jaitsiera argian dagoen bidea hartuko dugu igoeran ekarri dugun norabidearekin bat egiteko eta aurreko bidetik jarraitzeko.

Aldapa sendoa jaitsita, behin pinudian,  GR-121 bidearekin elkartzera eramaten gaituen pista hartzen dugu gure eskuinean; Iruiturri tokian gertu, ezkerrerantz jarraituko dugu.

Markak jarraituz, Urkarregin Etxebarria eta Elgoibar arteko errepidea gurutzatzen dugu, Arnobate baserrira jaisteko pista zabaletik jarraituz. Atsedenerako leku ona  bertako iturriaren ondoan.

Ibilbidea jarraitzen dugu iturria eskumara utziz. GR-ak,  Done Jakue bidearekin bat eginda, kamino garbitik eramango gaitu, Kostola baserriraino; markei jarraitzen diegu eta Armetxa baserrietara iristerakoan  aurrera jarraituko dugun pistan sartzen gara, gure eskumara berritutako Berrosasi baserria uzten dugunean; GR bideak pista alboan uzten du eta ezkerrera barrentzen da pinudian.

Markek Tontorramendi ondoan dagoen antena handirantz eramaten gaituzte; jaitsieran Santikrutz ermitaren ondotik pasako gara eta bere atetzarretik gurutzatu behar dugun Burgo baserrira iristen gara. Pistak Ondarroara eramaten gaitu.

DESCRIPCION

Previamente dejaremos las bolsas con la ropa de repuesto en el autobús estacionado junto al Hotel Arrate y que luego nos traerá de Ondarroa.

Nos dirigimos al Club Deportivo de donde iniciaremos la marcha a la hora establecida. Comenzamos yendo hacia a la calle Estación para tomar  la variante hacia Azitain y al llegar a la fuente pasamos el túnel bajo la variante, aquí veremos las marcas (Rojas/Blancas) de la GR-121 que nos llevarán hasta Ondarroa. Pasamos por Santa Cruz y Usartza,  hasta las campas de Kalamua, aquí proponemos dejar la GR (que retomaremos en Iruiturri) para subir a Kalamua (771 m). Descendemos yendo hacia la derecha de la dirección que hemos traído, para tomar un sendero en claro descenso que mantiene la dirección que traíamos en  el ascenso.

Bajada la fuerte pendiente, una vez en el pinar, tomamos una pista a la derecha que nos lleva a juntarnos con  GR-121, en las proximidades de  Iruiturri, la tomamos hacia la izquierda.

Seguiremos las marcas, cruzamos la carretera de Elgoibar a Etxebarria en Urkarregi, continuando por ancha pista que dejamos para bajar al caserío  Arnobate. Buen sitio para tomar un descanso junto a su fuente.

Continuamos el camino dejando a la derecha la fuente. La GR nos lleva por camino despejado, compartido con el Camino de Santiago hasta el caserío Kostola, seguimos las marcas, al llegar a los caseríos Armetxa entramos en una pista por la que continuamos, cuando dejamos a nuestra derecha el renovado caserío Berrosasi, la GR deja la pista y se adentra a la izquierda en el pinar.

Las marcas nos llevan hacia la gran antena que está junto a Tontorramendi, bajamos para pasar pegados a la ermita de Santa Cruz y llegamos al caserío Burgo que debemos cruzar por el portón. La pista nos lleva a Ondarroa.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *