2017-2018ko Haurren Mendi Irteerak Egutegia

  • Urriak 7, larunbata: Perretxikotara! (Jardunaldi Mikologikoak)
  • Urriak 22, igandea: Finalista Eguna. Errenteria.
  • Azaroak 12, igandea: Elosua – Irimo – Zumarraga
  • Abenduak 03, igandea: Itziar – Andutz – Deba
  • Urtarrilak 21, igandea: Urkiola – Urkiolamendi – Urkiola
  • Otsailak 18, igandea: Leintz Gatzaga – Debaren iturburua (PR-GI 137)
  • Martxoak 11, igandea: Ibilaldi neurtua: Aretxabaleta
  • Apirilak 15, igandea: Igeldo – Orio
  • Maiatzak 6, igandea: Leintz Gatzaga – Aitzorrotz – Eskoriatza
  • Maiatzak 20, igandea: Arrazola – Andasto – Arrazola
  • Ekainak 3, igandea: Eibarko Finalista eguna: Eibar-Kalamua-Arrate

Informazio orokorra

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei  eta DBHko ikasleei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 10 arte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.