Aulesti – BEDARTZANDI (700m) – URREGARAI (704m) – Markina

kartela

Orria || Track

IRTEERA (12€) +BAZKARIA (20€) : 32€

AZALPENA

Aulesti herrian  polikiroldegi ondotik hasiko gara oinez (01), Markinara eta Munitibarrera doazen errepide bien bitartetik, beherantz,  pik-nik gune batera doan kale batetik. Errepide estuari jarraituz, baserri batera iritsi baino apur bat lehenago zubi bat zeharkatuko dugu gure ezkerretara (02),  eta marra zuri-berdeekin markatutako bideari ekingo diogu. Markinara doan errepidera iritsiko gara, BI-3448, bertatik joango gara Zubero auzoraino, hau zeharkatu eta markei (zuri-berde) segituko diegu Santa Eufemiara iritsi arte.

Santa Eufemiako zelaira ailegatu baino metro batzuk lehenago, gure ezkerretara doan GR38.1 bide markatua, marra gorri-zuriak, ikusiko dugu, bertatik joko dugu gorantz, Bedartzandi (700 m.) tontorrera iritsi arte (05). Santa Eufemiara itzuliko gara bide berdinetik, zelaia zeharkatu eta, lehenengo bidezidorretik eta gero eskaileretatik, Urregarai (704 m) igoko dugu. (06)

Markina joateko, berriz Santa Eufemiako zelaira jaitsiko gara, eskumara hartuko dugu beherantz (Ekialdera). Igoz baserritik igaroko dugu, beherago eskumara joko dugu (07) eta pistatik jarraitu. Erne gure ezkerretara dagoen  bide-laster bati (08) bertatik joanda pistaren sigi-sagak saihestuko ditugu eta. Besterik gabe Markinara ailegatuko gara

DESCRIPCION

Partimos de la localidad de Aulesti (01), junto al polideportivo (entre la carretera que va a Markina y la que va a Munitibar),  arranca una calle que desciende a una zona de recreo, seguimos adelante por camino asfaltado y paralelos al rio  hasta alcanzar, justo antes que un caserío,  un puente (02), lo cruzamos y seguimos las marcas verdi/blancas, llegamos a la carretera que va a Markina, BI-3448,  subimos por ella unos metros hasta el cruce del barrio Zubero (03) y alcanzamos dicho barrio.

Desde aquí hasta  el llano de Santa Eufemia el recorrido no tiene más mención que seguir el camino  perfectamente marcado con marcas verdi/blancas.

Unos pocos metros antes de llegar al llano de Santa Eufemia, nos encontramos con una senda (04)  a nuestra izquierda  por donde discurre la GR38.1 marcas roji/blancas, las seguimos y nos llevaran directamente a la cima de Bedartzandi 700m. (05). Volvemos a Santa Eufemia por el mismo camino de subida, cruzamos el prado e iniciamos la subida primero por senda y  al final escaleras a la cima de Urregarai 704m. (06).

Para bajar Markina retornamos al valle suspendido que formas  estos dos montes, giramos a la derecha  y lo recorremos  dirección Este. Pasaremos por el caserío Igoz, más abajo debemos girar a la derecha (07)  y descendemos por pista. Estaremos atentos a un atajo  que sale por nuestra izquierda (08 que evita dos combas de la pista y sin más  que añadir, en breve llegaremos a la localidad de Markina.

 

 

 

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *