Santa Olaja – GURDIETA (1.126m) – CASTRO GRANDE (1.094m) – Villasana de Mena

kartela

Orria || Track

AZALPENA

Santa Olajako herritik ekingo diogu gure ibilbidea ,herriaren goialdean hasiz. Aska eta iturria bertan. Askaren eskuinetik lokaztutako bide bat hartuko dugu baserria gure eskuinera utziz (HM). Igoerari, ia berehala, pagadian murgiltzen den bidean barrena ekingo diogu. Antzinako bidea dugu, oso ongi trazatua, galtzada garbia, inoiz harkaitzean zizelkaturik ere badoalarik. Zenbait harri pila nabarituko ditugu bidean zehar. Horrela jarraituz, Egañako ataka iristen da (45 min.)

Gure ezkerretik (HE), hesia zeharkatu eta mendi ebakiaren aldetik igoko dugu txilarartean, abere xenda zenbaiti segituz. 45 minutu inguruan Gurdieta edo Peñota tontorrera helduko gara (1126 m.).

Norabide berean jarraituko dugu mendi bizkarra jaisteko. Hemendik eskuinerantz joko dugu (M), mendia inguratzen duen bidezidorrari jarraituz. Gero Iparralderantz joko dugu. Beste 45 minutu beharko ditugu harkaitz labarra inguratzeko non hiru iturburu aurkituko ditugun harkaitzean ,iturri eran prestatuak, eta hórrela berriro ere Egañako atakara helduko gara.

Muino honetatik Castro Granderantzako igoerari ekingo diogu IM norabidean, berriro ere txilarartean, mendiaren ebakidura gure eskuinera dugula, abere xende ijarraituz segituko dugularik eta antenetara gorantz doan pista aurkitu arte.

Castro Grandera iritsi (1094m), eta el Diente del Ahorcado eta Mena Haranaren ikuskizun bikaina miretsi ondoren, beherantz doan pista hautatuko dugu zeinak 800bat metro ibiliondoren, la Complacerako tunelera eramango gaituen. Beste aukerabat izan liteke mendiaren ebakidurari  jarraiki jaistea, harana begiztatzen dugula.

Tunela gurutzatu eta argibide taula irakurriondoren, La Complacerako atakara irtengo gara bidetik Ciliezako auzorantz jaisten garela. Bi baserriren artean pasatuko gara eta, lurrezko pistan jaitsiz, Ovillara igotzen den errepidera iritsiko gara.

Jaisten jarraituko dugu, oraingoan asfalto gainean (1,5 km.) Covides herrira heldu arte. Gure norabidea mantenduz Covides gurutzatu eta 1,7 km. Ibili ondoren, Villasana de Menara iritsiko gara. Errepide nagusira irtenaz, autobusa dagoen aparkalekura helduko gara.

DESCRIPCION

Salimos del pueblo de Santa Olaja iniciando la marcha en la parte alta del pueblo, junto a un abrevadero y fuente. Tomamos un camino embarrado a la derecha del abrevadero dejando el caserío a nuestra derecha (SO). Comenzamos la ascensión por  el camino que prontamente se interna en el hayedo. Se trata de un camino antiguo, perfectamente trazado, calzado y en ocasiones esculpido en la roca. Veremos algunos hitos por el camino. Por él se alcanza el portillo de Egaña. (45 min).

A nuestra izquierda (SE), cruzamos la cerca y ascendemos junto al cortado entre brezos siguiendo alguna senda de ganado y en unos 45 min llegaremos a la cumbre del Gurdieta o Peñota (1126m).

Continuamos en la misma dirección para descender a la loma y aquí giramos a la derecha (O) siguiendo la senda que bordea todo el monte y luego al Norte. Necesitaremos otros 45 min para bordear todo el farallón donde nos encontraremos con tres surgencias en la roca que están habilitadas como fuentes y llegaremos nuevamente al collado de Egaña.

De este collado, iniciamos el ascenso a Castro Grande en dirección NO, nuevamente entre brezales y teniendo el cortado a nuestra derecha, siguiendo sendas de ganado hasta encontrarnos con la pista que asciende a las antenas.

Llegamos a Castro Grande (1094m) y después de admirar el Diente de Ahorcado y la esplendida panorámica del valle de Mena tomaremos la pista que en descenso nos lleva, en unos 800m, al túnel de la Complacera.  También podemos  descender siguiendo el cortado y contemplando el valle.

Cruzaremos el túnel, después de leer el panel informativo y saldremos al portillo de la Complacera para descender por el camino hacia el barrio de Cilieza, pasaremos entre dos caseríos y seguimos descendiendo por pista de tierra hasta la carretera que sube a Ovilla.

Continuamos descendiendo, ya por asfalto,(1,5 km) hasta el pueblo de Covides. Mantenemos nuestra dirección y atravesamos Covides para al cabo de 1,7 km llegar a Villasana de Mena.

Saliendo a la carretera general llegaremos al aparcamiento donde estará el autobús.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *