Andoain – ADARRA (918m) – Hernani (SAGARDOTEGIA)

Kartela

Orria || Track

AZALPENA

Andoaingo herriaren Hego aldetik irtengo gara, Plazaola kaleak eta Leitzaran haraneko bidegorriak, trentxiki deitutako tokian, osatzen duten bidegurutzetik hain zuzen ere(01). Minutu gutxitan Antzizar izeneko lehen tunela aurkituko dugu (02); tunel hau pasatuta Otieta deituriko beste bat zeharkatu behar izango dugu (03); behin tuneletik irtenez gero, bidegorritik jarraituko dugu, 150m gutxi gorabehera, gure ezkerrera irteten den bidea hartzeko (04); basotik igotzen gara eraikin bat dagoen belardi batera heldu arte eta ezkerrera jarraituko dugu, hego-ekialdera. Aurreraxeago pista utzi eta harri-mugarri batek markatutako bide bat hartzen dugu ezkerrera; Muntto mendia inguratzen ari gara ezkerretik.

Pista aurkitzen dugu eta aurrera diraugu; bidegurutze honetatik 200 metrora, pista utzi eta ezkerrera biratuko dugu. Altuera irabazten joango gara basotik bizkarreraino; argigune batera irtetzerakoan, Ekialderako norabidean jarraituko dugu Onddo (785m) gailurreraino (05).

Ipar-ekialderantz jaitsiko gara Eteneta mendixkara heltzeko (06) eta hemendik hasten dugu Adarra (819m) tontorrerako igoera (07). Jaitsiera Iparralderantz egingo dugu Aballarri (642m) gailur harritsua ezker aldetik inguratuz (08); bidetik jarraitzen dugu Arlegor mendixkara iristeko; gailurra ezkerrean dago (09). Iparrerantz jaisten gara, GI 4721 errepidea zeharkatzen dugu eta Pozontarri mendixkara (10) iritsiko gara. Hemendik Onddi mendirantz (548m) doan bidetik jarraituko dugu; muinora iristerakoan, mendia hegotik inguratuz, Mulisko aztarnategi megalitikora heltzen den goiko bidea (bi daude) hartu behar dugu (11).

Hernanirako jaitsiera hasten dugu. Muliskotik ekialderantz jarraituko dugu 350m gutxi gorabehera, baina gero Iparrerantz biratu behar dugu; iturri baten ondotik pasatuko gara (12), beherago ur gordailu bat aurkituko dugu gure eskumara (13), hainbat baserritatik pasatuko gara eta Urumea ibaiaren paretik, Hernanira hego aldetik sartuko gara.

DESCRIPCION

Salimos de la zona sur de la localidad de Andoain, justo en el cruce de la calle Plazaola con el bidegorri del valle de Leizaran (01), también llamado trentxiki. A los pocos minutos nos encontraremos con el primer túnel denominado Antzizar (02); pasado este túnel deberemos atravesar otro llamado Otieta (03); una vez hayamos salido del túnel, caminaremos por el bidegorri unos 150m para tomar un camino que sale por nuestra izquierda (04); ascendemos por el bosque hasta alcanzar una pradera con un edificio y seguiremos por la izquierda, SE. Poco más adelante dejamos la pista y tomamos un sendero por la izquierda marcado por un hito de piedras; vamos bordeando el monte Muntto por la izquierda.

Nos encontramos con una pista y seguimos de frente y a unos 200m de este cruce, dejamos la pista y giramos a la izquierda. Iremos ganando altura por el bosque, salimos a un claro y desde aquí seguiremos por la loma en dirección Este hasta la cima de Onddo (785m) (05).

Bajaremos hacia el NE para alcanzar el col de Eteneta (06) y desde aquí iniciamos la subida al Adarra (819m) (07). Bajaremos hacia el Norte y bordearemos por la izquierda la rocosa cima de Aballarri (642m) (08); continuamos por la senda para llegar al col de Arlegor; la cima está a la izquierda (09). Bajamos hacia el Norte, atravesamos la carretera GI 4721 y llegaremos al col de Pozontarri (10). Desde aquí continuamos por el camino que se dirige hacia el monte Onddi (548m); al llegar al colladito tomamos el camino más alto (hay dos) que bordeando el monte por el sur alcanza el yacimiento megalítico de Mulisko (11).

Desde aquí iniciamos la bajada a Hernani. Desde Mulisko seguimos unos 350m hacia el Este, y luego vira hacia el Norte; pasaremos junto a una fuente (12), más abajo dejamos a nuestra derecha un depósito de agua (13), pasamos por varios caseríos y entraremos en Hernani por el sur paralelos al río Urumea.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *