Ardo eta arrain bidea 7. Durango – Gernika

Kartela

Orria || Track

AZALPENA

N 634 errepidetik, Durangoko suhiltzaileen parkearen aurrean, ekingo diogu gaurko ibilbideari. Iparralderantz goaz BI-3341 errepidean zehar, lehenengo AP-8 autobidearen azpitik pasatuz, gero hura ezkerrera utzi eta gure eskuinetik jarraitzen dugula Ametzabehekoa eta Ametzagoiko baserrietarantz.

Baserriak atzean utziz, San Martingo baseliza datorkigu gero, zeina gure eskuinera utziko dugun iparralderantz goazela mendi malda soil batean zehar non markak, oso eskasak, arretaz jarraitu beharko ditugun aurrera egiteko. Zidor batean barrena goaz pinudi batean gorantz egiten dugula, gero pista belartsu batera joaz, zeinak gure eskuinean utziko dugun Aranaerreketa baserria hurbilduko digun.

Pistak igoera txiki bati ekiten dio asfaltaturiko bidearekin bat egiten duen bidegurutzearekin lotuz. Asfaltua Momoitio eta Goiuria auzoetara doa. Guk gure aldetik artez segituko dugu Santa Catalina baselizarantz, hegoaldetik Larrabileko talaia inguratuz.

Momoitioko San Juan eskuinera utziz, jarraitu egingo dugu BI-3341ko bidegurutzeraino asfaltaturiko pistaren norabideari jarraiki non Santa Catalinako baseliza kokatzen den. Asfaltoa Oruetako baserrien ondotik igaroz, ur gordailu zahar bateraino iristen da, eta, bertatik, lurrezko pista bati segituz, Irumuitegana mendiaren maldak estaltzen dituen pinudi zabal batean zehar jarraitzen du. Jaitsialdi xume baten ondoren pista zenbaiten bidegurutzera iritsiko gara non, hemen ostera, pagadia nagusi den. Gure oin urratsak GR—229 norabidean Garairantz doazenekin gurutzatzen dira. Iparmendebalderantz jarraituko dugu Lasiar mendatearen bila, hain zuzen, Arakaldo eta Añao mendien artean. Goroldioak dotoretzen dituen pagadi motzen artean asfaltaturiko pista bat iritsiko dugu, eta, berari jarraituz eskuinerantz Lisiarreko atseden lekura helduko gara.

Gure zeharkaldia pinudi sarrian barneratuz aitzinatzen da, baso-pista zabal batean zehar horizontalki goazelarik, Zelainoko trokaburua gaindituz, Amatzkorbe mendiaren oinetan joango gara –honek bere izena ematen dio gure ezkerrera utziko dugun iturburuetako bati ere. Une batez pistak beherantz egingo du Maumako portalearen bila (Maumako ataria), berton Oromiñotik datorren GR-229 norabidearekin lotzen da.

Pistak haran zokoraino jaisten da nondik Undokorta errekastoa joan doan; bertan kokatzen dira Maumabei baserria eta ola bat. Hemendik asfaltaturiko pista batetik Maumara garamatzan igoera bat hasten da Saluente, Goikoetxegoikoa eta Goikoetxebehekoa baserrien ondotik pasatuz. Ibilbideak eskuinerantz egiten du; ur gordailu baten ondotik igaro eta igotzen jarraitzen du larremendian zehar, gero pinua nagusi den eremu zabalean, Oiz mendiko hegomendebaleko maldetan barneratuz. Pistak muino batera jotzen du nondik gure hurrengo lorratzak nabaritzen diren. Zidorrak ez du alturarik galtzen Astoganako hegietan barrena, txilarrak dotoretzen duen Gola trokaren gain zabaletik aitzinatuz. Pinudi gazte bat gurutzatu eta hesi bat gainditu ondoren, bidea asfaltaturiko pista batekin lotzen da. Maskagorta deitzen den leku honetan, GR 38 1a, Lekeitiorantz doan desbideraketa aurkitzen da; bertatik Santutxuko baselizan, GR 38. 2ak Ondarroarantz egingo du. Gure norabideak baina, ezkerrerantz egiten du pistan behera harik eta eskuinetik bidebanatze bat topatzen duen arte zeinak pista batean zehar pinu artean Anbreraino eramango gaituen.

Pistak errepidera jotzen du, galtzada gurutzatu eta gero ezkerrera desbideratuz, lurrezko pista zabal baten norabideari jarraituz. Bidea pinudi nonahikoan eta zenbait larre sailetan zehar abiatzen da Gola errekastoaren hondoraino, ez dugu ahaztuko muino gainetik dakusagun Urdaibaiko harroaren ikuspegi zabalari begiratzea. Beherantz goazela haran zuloan pista batekin egingo dugu bat eta, ezkerrerantz abiatuz trokatik gora, Ekeria izeneko errotara helduko gara.

Errekastoa gurutzatu ondoren, hesi batek Albizeraino sigi-sagan doan bide labur baina gogorraren hasiera adierazten digu. Pista nagusitik gorantz segituko dugu hasieran zenbait haritz zeharkatuz eta, gero, pinu eta landan barrena, BI-3222 errepideraino.

Gure ibilbideak zuzenean joko du aurrera Albizeko etxaldea igaroz. Dena den, gure ezkerrera aurkituko ditugun bertako etxedorreak eta Andre Maria Magdalenaren elizak gure bisitaren zain geratzen dira.

Hesi metalezko batek Berrekondoko trokaburura egingo digu bide. Gure aurrerabidea jarraituko dugu Ollargan mendirantz, zeina gure ezkerretik igaroko dugun pinudi bat pasatuz. Pista estutuz doa, uren banalerroa iritsiz eta, gero, aurrera egiten duelarik asfaltaturiko pista batekin bat eginez. Gure urratsak eskuinerantz zuzenduz, errepide ondora irtengo gara. Orduan asfaltoari parez pare doan bide batek Mendata-Uriaraino eramango gaitu. gain-gaineko Mendata Elexaldeko etxe multzoa iritsiko dugularik, jarraian errepidean aurrera egiten dugula.

Gure zeharkaldiaren aurrerabideak hilerritik igarotzen den bidea hartzera garamatza, gero Calvario mendira igotzen duen berbera. Gurutze zenbait pasatuko ditugu bidean, eta gero gainean, gure urratsak gidatuko dituztela. Leku honetatik bidea Arganera jaisten da zenbait pinu ustiaketa igaroz, gero eskuinera egingo dugu bira beherantz abiatzen garela baso misto batean barrena. Beste pinudi bat izango dugu lagun mendi maldan barrena, berari jarraiki Usegane tontorrera helduko gara, nondik zuzen beherantz jaitsiko garen Arganeraino. Eskuinetik aurkituko dugun desbideraketa batek Solaurrenerako igoera ahalbidetuko digu nahiz eta gure norabidea zuzen jarraitzea den. Arganetik errepidera joko dugu eta, ezkerrera bira egingo, asfaltoari segituz Gernikaraino. Bertara hegoaldetik iritsiko gara Oka erreka gurutzatuz.

DESCRIPCION

Desde la carretera N-634 a la altura del parque de bomberos de Durango iniciamos la andadura de esta etapa. Salimos caminando hacia el Norte por la carretera BI-3341 que, tras cruzar por debajo de la AP-8, la abandonaremos a la izquierda para continuar a nuestra derecha hacia los caseríos Ametzabekoa y Ametzagoikoa.

Una vez superados, sale a nuestro paso la ermita de San Martín, que dejaremos a nuestra derecha para proseguir en dirección norte por una ladera desprovista de vegetación, en la que las balizas, poco abundantes, nos exigirán prestar atención a la progresión. La ruta transita por una senda que asciende entre un pinar para luego dar paso a una pista herbosa que alcanza el caserío de Aranaerreketa, que dejamos a nuestra derecha. La pista inicia un corto ascenso hasta alcanzar el cruce con el camino asfaltado que lleva a los barrios de Momoitio y Goiuria. Nosotros seguiremos recto hacia la ermita de Santa Catalina, bordeando por el sur el promontorio de Larrabil. Dejaremos a la derecha San Juan de Momoitio para seguir hasta el cruce de la BI-3341 con la pista asfaltada cuyo trazado seguimos, lugar en el que se ubica la ermita de Santa Catalina.

El asfalto nos conduce, pasando junto a los caseríos de Orueta, hasta un antiguo depósito de aguas, desde el que se prosigue por pista de tierra entre una extensa explotación de pinar que tapiza las vertientes del monte Irumuitegana. Iniciamos un suave descenso que nos lleva hasta una encrucijada de pistas dominada por el hayedo. Nuestros pasos se cruzan aquí con los de aquellos que se dirigen a Garai a través del GR-229. Proseguiremos hacia el noroeste, en busca del collado de Lasiar entre los montes Arakaldo y Añao. Entre hayedos trasmochos enlucidos de musgo alcanzamos una pista asfaltada, por la que giraremos a la derecha hasta llegar al área recreativa de Lisiar.

Nuestro periplo avanza entre el ubicuo pinar, por una amplia pista forestal, transitando en horizontal salvando la cabecera del barranco Zelaiño, a los pies del monte Amatzkorbe, que también da nombre a una de sus surgencias que dejaremos en un desvío a nuestra izquierda. En un momento dado la pista desciende en busca del portal de Mauma (Maumako ataria), lugar que enlaza con el GR-229 proveniente de Oromiño .

La pista desciende hasta el fondo del valle que recorre el arroyo Undokonta, donde se ubica el caserío de Maumabei y una ferrería. Desde aquí se inicia un ascenso por pista asfaltada hasta Mauma pasando junto a los caseríos de Saluente, Goikoetxegoikoa y Goikoetxebekoa. El itinerario vira a la derecha, pasa junto a un depósito de aguas y prosigue su ascenso entre los pastos para pronto introducirse en el vasto señorío del pinar que domina las estribaciones suroccidentales de la sierra de Oiz. La pista sale a un collado desde el que se divisan nuestros futuros pasos. La senda se mantiene sin perder altura por las laderas del Astogana, surcando la amplia cabecera del barranco Gola tapizada de brezos. Tras cruzar un joven pinar y superar una valla el camino entronca con una pista asfaltada. En este lugar, conocido como Maskagakorta, se encuentra la derivación hacia Lekeitio por el GR 38.1, del cual, en la ermita de Santutxu, derivará el GR 38.2 hacia Ondarroa . Nuestra ruta prosigue a la izquierda, en descenso por la pista hasta encontrar a la derecha una bifurcación que nos lleva, por una pista entre un pinar, hasta Anbre La pista desemboca en la carretera, cruza la calzada y se desvía a la izquierda, siguiendo el trazado de una amplia pista de tierra. El camino se lanza entre el ubicuo pinar y algunos pastos hasta el fondo del arroyo Gola, no sin antes ofrecernos una extensa panorámica del paisaje de Urdaibai desde el alto de la loma por la que descenderemos. En el fondo del valle enlazamos con una pista y giramos a la izquierda remontando el barranco hasta el molino Ekeria.

Tras cruzar el arroyo, una valla marca el inicio de la serpenteante y dura pero corta ascensión hasta Albiz. Subimos siguiendo la pista principal entre algunos ejemplares de robles para seguir entre pinos y prados hasta la carretera BI-3222. Nuestra ruta prosigue recto atravesando el núcleo de Albiz, pero la casa torre y la Iglesia de Santa María Magdalena que dejamos a nuestra izquierda bien merecen una visita.

Una valla metálica nos da paso a la cabecera del barranco Berrekondo. Proseguiremos nuestra marcha en dirección al monte Ollargan, que sortearemos por nuestra izquierda atravesando un bosque de pinos. La pista que va estrechándose, alcanza la divisoria de aguas y se dirige presta hasta enlazar con una pista asfaltada. Girando a la derecha salimos junto a la carretera y continuamos por un camino que paralelo al asfalto nos lleva hasta Mendata Uria. Alcanzaremos el altivo núcleo de Mendata Elexalde continuando por la carretera.

La progresión por nuestra ruta nos lleva a tomar el camino que pasa junto al cementerio y sube al monte Calvario. Varias cruces en el camino y en su cumbre guiarán nuestros pasos. Desde este punto el camino baja hasta Argane atravesando varias explotaciones de pinar, para luego virar a la derecha y proseguir el descenso por un bosque mixto. Un nuevo pinar ocupa nuestro camino a lo largo de la loma que seguiremos para ganar el monte Usegane, del que ya descenderemos decididos hasta Argana. Una derivación a nuestra derecha permitirá el acceso a Solaurren pero nuestro itinerario continúa recto. Desde Argane alcanzamos la carretera y giramos a la izquierda, siguiendo el asfalto hasta Gernika, a la que accederemos por su sector meridional, cruzando el río Oka.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *